Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow 20 elgoibartar 'Quebrantahuesos' zikloturista klasikoan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Sorginak, sutara!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Konpetentzia


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Argazki lehiaketa: oinarriak eta sariak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Oroitzapenetan


Barren astekaria

Gida komertziala

20 elgoibartar 'Quebrantahuesos' zikloturista klasikoan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-25 13:17
Klik haundi ikusteko
Zikloturistentzako txirrindulari proba entzutetsuena da Sabiñanigon (Aragoi) korritzen den Quebrantahuesos. Aurten, 6.769 txirrindularik parte hartu dute 205 kilometroko proba gogorrean. Hauetatik 20 lagun elgoibartarrak ziren (27 lagun iaz). Asier Egañak egin zuen denbora (6:08:32) eta posturik (77) onena.
  • elgoibartarren sailkapena dauka
 
Errekorra eta garaipena Azparren donostiarrarentzat
Mikel Azparren donostiarrak irabazi zuen Quebrantahuesos Nazioarteko Klasika Zikloturista. Irabazi bakarrik ez, 5:21:05eko denborari esker Aitor Kintana, txirrindulari profesional ohiak iaz ezarritako errekorra (5:26:00) ondu zuen Azparrenek. Jose Belda valentziarra sailkatu zen bigarren postuan (13 minutura) eta Ugaitz Artola, irabazlearen taldekide donostiarra 3. postuan. Denborarena ez zen hautsi zen marka bakarra izan, aurten inoiz baino jende gehiagok hartu baitu parte. 7.502 lagunek eman zuten izena (7.500ean jarri zuen muga antolakuntzak), nahiz eta 6.769 txirrindulari agertu ziren gero irteera marran.
Parte hartzaileek Somport (igo eta jaitsi); Marie Blanche (igo eta jaitsi) edo Portalet (igo eta jaitsi) moduko mendate mitiko eta gogorrak igaro behar izan zituzten. 
 
Igor Elizburu, Treparriskos lasterketan 
Quebrantahuesos lasterketarekin batera korritzen da ixka bat motzagoa (90 km.) den Treparriscos Sabiñanigon (Huesca) bertan. Igor Elizburuk gurpildun aulki berezian hartu du parte bertan: 5 ordu, 54 minutu eta 12 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta Quebrantahuesos lasterketaren sailkapen orokorrean 999. postua lortu zuen.
 
  XVII. Quebrantahuesos (elgoibartarren sailkapenak eta denborak)

IZENA

  •POSTUA •DENBORA
 EGAÑA MANTEROLA, Asier    77  6:08:32
 GONZALEZ FERRO, Jorge      145  6:15:27
 LOPEZ VILLA, Ruben    176  6:17:33
 CORREA CAMPÓN, Miguel     444  6:31:52
 SAN ANDRES TOLEDANO, Javier     596  6:38:30
 AGIRRETXE SAN SEBASTIÁN, Jesus Mari     800  6:44:51
 DE LA HORRA IRASTORZA, Gorka    922  6:49:41
 MUGICA ARKARAZO, Alberto    1.171  6:56:48
 IRIONDO ALBERDI, Gorka    1.281  7:00:24
 AMUTXASTEGI FERNANDEZ, Iker    1.408  7:04:51
 URBIZU ULACIA, Juan Karlos    2.049  7:23:32
 TORQUEMADA QUINTAS, Javier
   2.155  7:26:51
 HUIDOBRO TORINOS, Ricardo    4.101  8:23:16
 ARRONA IRUSTA, Eduardo    4.461  8:36:12
 RAMOS ORTIZ DE ETXEBARRIA, Eneko     4.790  8:49:35
 ARRONA IRUSTA, Eduardo    4.461  8:36:12
 IRIONDO ZUAZUA, Josu
   5.569  9:27:12
 GARCIA FERNANDEZ, Carlos    5.585  9:28:32
 LERTXUNDI LARRAÑAGA, Jesus M.     5.838  9:44:20
 ESNAL URDANPILLETA, Jose Manuel     5.839  9:44:21
 
* Sailkapen hauek behin behinekoak dira. Uztailaren 13ra arte egongo da erreklamazioak egiteko aukera. Iturria: www.quebrantahuesos.com
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

quebranta
txirrindulari bat 2007-06-26 15:12:17
Pena bat da zertan bihurtzen ari dan quebranta proba.Denok daukagu barnean aurreko urteko denbora hobetzea,baina urte batzuk badira hor aurrean dabilen jendea afizionatuak eta profesionalak direla,eta baita ere taldeko lana egiten dutela,eta gainera kotxe eta motoetatik laguntza jaso(abituallamientoetan ez gelditzeko).HAsieran zaukan zikloturismo kutsu hori,badira urteak galdu dela eta zoritxarrez badirudi horrek ez duela atzera bueltarik.Datorren urtean joateko asmoa naukan,baina egia esan,gogoak kentzen ari zaizkit.
sailkapen barik
txirrindulari beteranoa 2007-06-26 16:07:40
Ni ere iritzi berekoa naiz. Denborak urtetik urtera azkarragoak dira eta lehengo kutsua galtzen ari da. Horren alternatiba sailkapenik ez ematea da. Badaude proba dexente ez dituztenak ematen sailkapenak eta horietan ez da halako arazorik sortzen. Antolakuntzakoei esan beharko diegu.
marka horiek ez dute ezer ere balio
Mkl28 2007-06-27 11:07:35
Antidoping-ik egin gabe.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari