Tecnifuelle Elgoibar senior gizonezkoen eskubaloi taldeak Nazional mailako Lehen Mailan jokatzeari uko egin dio. Denboraldi aparta egin ondoren kantxetan lortutako igoerari zergatik uko egin dioten azaltzen duen idatzia bidali digu Sanlo EKTren Zuzendaritza Batzordeak.
•
Prentsa oharra:
2006-2007an Elgoibarko SANLO EKTko 9 taldeek egindako denboraldia aparta izan da zalantzarik gabe. Unerik garrantzitsuena Colindreseko garaipenarekin bizi izan zen, horrek ematen baitzion TECNIFUELLE Elgoibar Senior Gizonezkoen taldeari mailaz igo eta hurrengo denboraldian Nazional mailako Lehen Mailan jokatzeko aukera. Zuzendaritza Batzordeak publikoki jakinarazi nahi du Senior Gizonezkoen taldea Nazional mailako Lehen Mailan inskribatzeari uko egin diola, proiektuaren bideragarritasuna aztertu ondoren ez delako nahikoa berme lortu egitasmoa garatzeko, SANLOko gainerako ekipoen jarduna eta ekintzak hipotekatu gabe.
Erabaki hori hartu beharra gogorra eta benetan mingarria izan da zuzendaritza honentzat eta ekipoko jokalari gehienentzat, gure artean egindako bileretan ikusi denez.
Baina maila berrian aritzeko beharrezkoak ziren baldintzak, bai kirol arloan, bai ekonomikoki, bai antolaketa aldetik, ez dira izan hasiera baten aurreikusitakoak. Izan ere, zuzendaritzaren aldetik igoera lortu duten jokalari eta ekipo tekniko osoarekin eta beharrezko errefortzuekin jarraitzeko asmoa zegoen. Horrez gain babesle ekonomiko inportanteak lortu nahi ziren maila horretan jokatzeak eskatzen duen gastuari aurre egin ahal izateko.
Gestio ugari egin dira entrenatzailea topatzeko, jokalari kopuru egokia lortzeko eta beharrezkoak diren babesle ekonomikoak izateko. Hori guztia maila horretan jokatzeak eskatzen duen egutegi estua, kirol dedikazioa eta Espainiako Federazioak ezarritako arautegia bete ahal izateko helburuarekin egin da.
Benetan sentitzen dugu egindako gestioaren bidez helburua lortu ez izana, hau da, tekniko, jokalari, babesle, erakunde, guraso eta zale guztiei esker lortutako mailan jokatu ezin izan. Eskerrik beroena denei.
Orain daukagun asmoa Nazional mailako Lehen Mailari uko egin eta ekipoa Bigarren Mailan mantentzea da. Horrekin batera klubaren gainerako ekipoen antolaketa lanean jarraituko dugu.
Adeitasunez,
Elgoibarko SANLO EKTren Zuzendaritza Batzordea
Elgoibarren 2007ko ekainaren 22an.
|
¿? bateonbat 2007-06-25 13:00:21 Gestio ugari egin dira entrenatzailea topatzeko , jokalari kopuru egokia lortzeko eta beharrezkoak diren babesle ekonomikoak izateko. Zeinek egin ditu gestio hoiek?? | Bat Lotsagarria 2007-06-25 13:07:40 Nik entzun dudanaren arabera, jokalariak izan dira pertsonalki entrenatzaile bila aritu direnak eta kluba hortan ez da asko mugitu... Lotsagarria iruditzen zait maila hori lortu eta gestio txar bategatik merezi duten mailan jokatu ezina!!! Lotsagarria eta penagarria benetan. Animo mutilak eta ez etsi! aurten ez bada beste urteren batean izango da! maila nahiko daukazuela erakutsi duzue eta! | denon artean lortutakoa da! bat 2007-06-25 13:13:10 nik dakidala, badakit direktibakoak al dutena baño gehio egin dutela lenengo mailako postuan joalsteko hurrengo urtean! eta bilera asko eta asko ere egin dituzte(ia egunero), bai direktibakoak eta baita jokalari eta entrenatzileekin! orain zer ari gera bilatzen, zein izan den erruduna? ni uste dut, alako erabaki baten aurrean (klubak hartu duena) gauza asko begiratu behar direla eta baita galdetu ere ea zer pasatu den! klub,jokalari eta entrenatzaileei, ze uste det erabaki hoenen 90% jokalariengatik izan dela!! | errudun bakar bat ez beste bat 2007-06-25 13:13:37 nik ordea ez nioke erru guztia klubari botako, nik dakidanez eta entzun dudanez, gauzak ez dira ondo egin hasieratik, ez klubak eta ez jokalariek, zeren eta denak zituzten mailaz igotzeko gogoak, baina azkenean ezin izango da izan. ea datorren urtean gauzak hobeto egiten diren eta igotzea lortzen den. zorte on!! | Hiru hirugarren bat 2007-06-25 14:02:39 Zozoak beleari ipurbeltz... | Ez dute merezi izan Mkl28 2007-06-25 14:12:09 Sarritan ikusi ditut euren partiduak eta ez dira hain onak. Ez dute maila horretan jokatzeko kategoriarik | Nire eritzia. Ikuslea 2007-06-25 14:23:16 "...Zuzendaritzaren aldetik igoera lortu duten jokalari eta ekipo TEKNIKO osoarekin eta beharrezko errefortzuekin JARRAITZEKO ASMOA ZEGOEN" Zer gertatu da ba orain beste ERABAKI bat hartzeko? Juntak ez al zuen ba izango Ruizekiko "dependentzia" larregi eta honek lagatzean Junta beldurtu, "aco...tu" egitea? Zeren, esaten zan: diru arazoa ez zela, jakalariak bazeudela...erreforzuak bilatu zitezkeela, entrenatzailea berria ere topatua zegoen. Zein izan da ba arazoa? Ba Juntak aukeraketa bat egin duela: Ruizekin entrenatzaile bezala 1. mailan bai eta bestela ez. Tristea baina egia, hala iruditzen zait behintzat niri. Bestalde esatea " que hay mucho currelo" etabar. Hor dago Begoña, Pulpon,ia berak bakarrik darama klub oso bat eta datorren urtean 1.mailan egongo dira. Jokalari, zaletu eta Elgoibarko Senior mutilen eskubaloiaz gozatzen genuenok, izugarrizko ZAPUZKETA sentitu dugu, besterik ez. | gainera bateonbat 2007-06-25 14:30:50 Eztakit konturatu dian, baina lehenau jokalari arazoak bazauzen, ikusiko da hurrengo urtian... Bateonbatzuk ezusteko galanta hartubidabe... | sanlo ni 2007-06-25 15:11:20 Nik entzun dudanaren arabera jokalariak ez zeuden prest Ruiz (entrenatzailea)-rekin beste urte bat segitzeko prest. Hori dela eta klubak arazo asko eduki ditu garantiazko entrenatzaile bat aurkitzeko. Ez nau harritzen jokalariek Ruiz-ekin jarraitu nahi ez izatea. Tipo hau inpresentable utsa iruditzen zait. Behin edo behin ikusi izan dut seniorrez gain gaztetxoak entrenatzen eta gaztetxoei (umeei) ematen dien tratua penagarria da. Umeei ainbat insulto botatzen ere ikusi izan dut. Beraz nere partetik txalo bat Sanloko jokalariei! | Arazoa aspalditik dator! D.D. 2007-06-25 16:47:56 Argi dagoen gauza bakarra zera da: klubean lanean ari diren pertsonak (direktiboak), klubean bertan ari diren jokalari batzuen gurasoak direla. Eta, nahiz eta, lan ona burutzen ari, azkenean "cada uno barre para casa". Klubaren aginduan dauden pertsonak, bere lana egitean influentziaren bat badituzte,hau da, sema edo alabaren bat jokatzen, azken urte hauetan gertatu diren iskanbila denak gertatzen dira. Adibidez: zenbait jokalari klubetik kanporatu tokatzen ez zitzailen kategoria batean ez jokatzeagatik. Hau ez aurtengo gauza izan, orain dela 4-5 urte hasi zen hau gertatzen, eta nire ustez, direktiban Ruizek izan duen "indarra edo pribilegioa" izan da erruduna. beti nahi izan duena egin du eta horrela ez dago inora joaterik.Ia orain, gertatu den guztiarekin klubak aurrera egiten duen, oso zaila baitaukate, direktibako zenbaitzuk duten pentsakerarekin. | Eta orain zer? Beste bat 2007-06-25 17:02:45 Datorren urtian zer mailatan jokatuko deu?"2.mailan, territorialian... non? Eta zein jokalarirekin? Berriz ere inguruko "sobrante"denak biltzen hasi behar al deu ekipua osatzeko eta bertakoak kalera? Zergatik daude hainbeste jokalari Elgoibarko Sanlo Eskubaloi taldetik kanpo jokatzen? | Bazan garaixa!!! 7 metro 2007-06-25 18:31:18 Bazan garaixa hainbeste jende erre daban tipo hau Elgoibartik bialtzeko.Beste alde batetik pena bat da igoera lortu duten urtean izan beharra baina aurretik direktiba ez denez mugitu eta nahi duen guztia egiten utzi diotenez,horra hor zoritxarreko notizia!!! Agur Ruiz!!! | Agur eta ohore jokala ohia 2007-06-26 09:02:45 Nahiago eskubaloia utzi tipo horrekin jarraitzia baino!! Oin ikusi biharko da, haber berriz ere direktibakuek etortzeko eskatzen dioten eta hori ya izango zan flipatzekue!!! Mkl28-rentzako: Ez gera izango ain onak, baina Elgoibarko eskubaloiak senior mutilen mailan inoz bere bizitzan euki duan ekiporik onena izan da aurtengua. | mkl28-ri erantzuna Força Bergara 2007-06-26 10:55:36 Mkl28-ri erantzuna emanez, egia da jokalariak ez direla hain onak, baina kasualitatea izango da, aurten ere, baten batzuk, beste talde batzuetatik eskaintzak jaso dituztela. Horretaz gain, taldean "Division de Honor B"jokatu izan duen jokalariren bat badago eta Primera Nazionalean jokatu duten beste hainbat. Beraz, Asobalen jokatzeko kalitate nahikoa ez dute izango, baina, aurten egon behar zuten kategorian jokatzeko haina bai,nik uste. Zaila izango da horrelako maila duen beste talde bat ateratzea datozen urteotan. Hala ere, zorte ona opa diet klubeko denei eta Elgoibartik kanpo jokatzera doazenei. | Azken urteei erreflexio txiki bat Iosu Iriondo 2007-06-26 17:53:09 Ez det jada Elgoibarko eskubaloi klubean jokatzen, baina oso gertutik jarraitzen det bertan bizi dena. Elgoibarren jokatu nuen garaian zuzendaritza aldaketa ugari ezagutu nituen. Elgoibarren jokatu nuen garaian jokalari aldaketa ugari ezagutu nuen. Eta Elgoibarko seniorretan jokatu nuen garaian soilik entrenadore bat ezagutu det. Entrenadore hau etorri aurretik klub honen ardatza gaztetxoen ekipoak ziren, kadeteak eta jubenilak alegia. Jokalari gazte oso onak zeuden garai hartan, eta ekipo bezela emaitza eta lorpen majoak lortu zituzten. Jokalari haiek junior-senior mailara pasatzean urtebeteko garai difuso bat eman zen, jokalari haien etorkizuna ez zen garbi ikusten seniorretan, ordurarte garrantzi handirik eman gabe baizegoen nagusien taldea. Eta jokalari onez osatutako talde bat zetorren (gaur egun, garai hartako askok kanpoan jokatzen dute, Elgoibarko taldeak baino goragoko mailatan). Erabaki bat hartu zen orduko zuzendaritzatik jokalari hauekin nagusien taldeari ere proiektu erakargarri bat emateko, eta Ruiz ekarri zen entrenatzaile. Eta berau etorri ondorengo lehenengo urteetatik helburua garbia zen: mailaz igo. Orduko hartan territorialetan geunden, eta igo egin genuen mailaz. Eta igoera honen ondoren beste maila igoera bat planteatu zan, aurten lortu den igoera. Paraleloan, junior mailako Euskadiko txapeldun izan ginan eta Espainiako txapelketara aurkeztu ginan, eta baita urte baten 4. postua lortu ere. Eta azken 7 urtetan zehar hor aritu gara 1. nazional mailara igo nahian. Egia da Ruizek izaera serioa eman diola nagusien taldeari eta proiektu interesgarriak planteatu dituela. 7 urte luze izan dira, eta denak bizi izan ditut nik taldetik bertatik; jokalari asko joan dira taldetik (elgoibartarrak gehienak) eta kanpotar asko etorri ere. 5 urtetan zehar lauzpabost aldiz utzi gaitu entrenatzaileak, eta beti itzuli da izan ere ezin izan omen da 5 urte hauetan beste entrenatzailerik aurkitu. Bestalde, taldean bertan bizi izan ditut urte hauek, eta lotsarik gabe esan dezaket ez dela aurtengo kontua izan jokalariak zuzendaritzari Ruizengatik pozik ez geundela adierazi diogun lehen aldia. Beraz, Ruizek alde onak eta txarrak izan ditu; hobeak zuzendari bezela entrenatzaile bezela baino. Esan bezela, azken 7 urtetako nahia mailaz igotzea izan da, eta lortu denean zuzendaritza ez da prest egon aldaketa horri aurre egiteko. Ez dakit zergatik ez den prest egon aldaketa honi aurre egiteko: beharbada zuzendaritzak konfidantza falta zuen talde honek mailaz igoko zuela pentsatzean; beharbada ez da prestatu ezer taldea mailaz igotzean sortuko zen eszenario berrirako; beharbada ez dute jakin aurre egiten egoerari behar zen unean, esperientzia falta eta kontaktu falta eskubaloiaren munduan... borondatea eta lana ez diet ukatzen, baina maila honetan, 1 nazionalen, ez da nahikoa hori. Zuzendaritzak izan du erruaren zati handi bat hartu den erabaki honetan. Iruditzen zait berandu eta estropozuka ibili direla. Jokalariak denak ezagutzen ditut, beraiekin entrenatu eta jokatu det, afariak ere egin ditugu alkarrekin, eta beraien ilusioa eta lanerako gogoa ukaezinak dira. Batzutan hobeto ta bestetan okerrago, baina goragoko mailan jokatzeko nahiaren atzetik borroka egin dutela ziurtatzen dizuet. Eta ez det uste hartu den erabaki honekin jokalariak baino gehiago inor supiztuko zenik. Eta badakit euren kontu tokatzen ez zitzaien lanetan ere ibili direla 1.nazionalean jokatu ahal izateko. Baina esfortzua antzua izan da. Kaltetuenak beraiek irten dira. Eta noski, orokorrean eta etorkizunari begira Elgoibarko SANLO Eskubaloi Kluba. Jada ez dago zereginik, soilik erreflexio garai bati ekitea besterik ez zaio geratzen zuzendaritzari: nola planteatu hurrengo urteak?... jokalari gazteen maila ez det oso altua denik somatzen, gaur egun dauden jokalari senior askok ez dute jada talde horretan jokatzeko ilusio handirik eta beste pertsona batzuk ziur naiz alde egingo dutela aurtengoa bukatzean. Seniorren taldeari ez diot une honetan etorkizun oparo eta garbirik ikusten. Beharbada gaztetxoen taldeak hasi beharko dira berriro indartzen, etorkizuna ziurtatzeko. Ruiz etorri zenean haro berri bati ekin zion klubak; orain beste bati ekin behar dio, berriro planteatu beharko du klubaren etorkizuna eta bidea. Eta egiten den lan horren fruituak batzeko bertakoei garrantzia gehiago eman (gogoratu, elgoibartik kanpo elgoibartar jende asko ari dela jokatzen). Zorte on danei. Esperientziak ikasten lagun diezagula denoi. Eta etorkizunerako eragin latzik ez diezaiola eragin Elgoibarko eskubaloiari erabaki honek. Agur bat. | mkl28-ri senior jokalaria 2007-06-26 19:34:42 Holako komentario lerduak itxia baino hobe zenuke kiroldegixan bertan presentau ta eskubaloian jokatzen hastia, ia bestiok baino jokalari hobia zeran. Gehixo esangot: kirol arluan gauzak ganoraz in izan bazian aurten, partidu bakar bat ere ez zan galduko temporada osuan. Beraz, "kategoria" deitzen dezun hori zuk zeuk demostrau, ta segi datorren urtetan ere ekipua animatzera kiroldegira. | senior jokalaria Mkl28 2007-06-26 21:01:20 Denborak bakoitza bere lekuan jartzen du eta zuei dagokizuen lekuan laga zaituzte. Egia esan Ruizek aurten egin duena mirari bat izan da ez zuelako igotzeko plantilarik,ezta pentsatu ere, eta bera junda zuek egon behar zineten lekuan geratu zarete. | mkl28 senior jokalaria 2007-06-26 21:21:39 Ezera elgoibarkua izango kasualidadez ez? Ze hori da hori herriko jendia animatzeko modua. Eskerrikasko benetan. A eta berriro diotzut: agertu kiroldegira mesedez eskubaloi ikastaro batzuk ematera. Horrenbeste dakizu itxura danez ... LISTILLO !!!!!!! | ez da hori bidea! zalea 2007-06-26 21:21:58 Ez da momentua trasteak elkar botatzeko! Orain, denon artean, aurrera atera behar dezue ekipoa(aurtengo jokalariak,kanpora jun zirenak erebai, direktibakoak...) gu, zaleak, zuekin egongo gera!! | senior jokalariari Mkl28 2007-06-26 21:50:37 Bai naiz elgoibarkua, baina elgoibarkua izateagatik ez daukat zertan hemengo dana defenditu edo animau biar, hori faltsu bat izatea da, ni egia esaten saiatzen naiz. Eta nork esan dizu ez dudala eskubaloian jokatzen edo jokatu izana? zu bai zerala listillo zu! | Mkl28-ri erantzuna D.D. 2007-06-26 22:16:56 Hemen jendeak duena enbidia galanta da. Batzuk urte askotan lortu ez dutena orain lortu da eta. Taldea ona ez bada eta entrenatzailea bai, hor dauka Portland San Antonioko entrenatzaile postua hartzeko aukera(kalitate asko omen du,mirari bat egin baitu). Gainera, Mkl28 bezalako pertsonekin edonora iristeko aukera dago. Ematen duenez, zuk dena ondo egiten baituzu. Zu bezelako pertsonengatik dago Elgoibarko eskubaloia KAKAZTURIK. Gauza bat bakarrik gehitu nahi nuke: orain dela 2 urte 4. postuan gelditu ginen, joan zen urtean 3. eta aurten, talde berdinarekin 1. postuan. Beraz, uste dut, azken urteotan erregulartasuna erakutsi dugula ligan, baina, inork ez zuen espero mailaz igoko ginenik. Urteetako lanari esker lortu egin dugu eta orain eskuetatik kendu digute, eskubaloian bere seme-alabengatik dauden lauk!!!!! | Mkl 28 Listilo hutsa!!! erantzuna 2007-06-26 22:28:26 Jakin dezazula Mkl28, taldean dauden zenbait jokalarik, goiko mailako taldeetatik eskaintzak jaso dituztela bai aurten eta bai aurreko urteetan. Orain arte, etxeko taldean gelditu izan dira Elgoibar aurten "iritsi" den mailara igotzeko asmoz, baina, gertatu dena eta gero, ez dut uste hemen jarraituko dutenik. Lehenengo Nazionaleko taldeetara egingo dute salto, beraz, jakin ez badakizu, hobe duzu isilik egotea. | Eta orain zer? beste jokalari ohi bat 2007-06-27 08:48:13 Ez dau merezi justifikaziuak itxen hastia alkarri. Bakoitzak bere eritzia dauka eta punto. Nik diodana da, segunda nazionaleko ekipua atera nahi da,ok. Baina ba al daude jokalari nahikua ekipua ateratzeko? Esku batekin konta ditzazket hurrengo urtian Elgoibarren jarraitxuko luketen jokalariak. Ain frakaso handixa izan da direktibak in duana eztala segundako ekiporik aterako. Burgos-i saldu biharko diote plazia eta ekipua segunda territorialera jungo da, eta hori bai dala penagarrixa. Ah baina lasai, emendik 5-6 urtetara gauzak oso ondo badijuaz egongo da aukera berriz ere igoera fase bat jokatzeko,ya ya... | SORTE ON OPA DIZUET HURRENGO URTERAKO Mkl28 2007-06-27 11:32:50 Espero dot urrengo urtian igoera lortzia, beti ere merezita izan baldín bada. Nik 3 urte egin nituen eskubaloian, ezkenengo 2-ak Ruiz-ekin gainera, gero tamalez kanpora joan behar izan nintzan ikastera, eta egia esan inoiz euki doten entrenatzailerik onena izan da. Berak erakutzi zidan sufritze eta sakrifikatzen, entrenatzaile gogorra baina ona da. Gertatzen dana da, batzuek usten dutela ekipo baten jokatzea kuadrillan poteoan egotea bezela dala.... eta hor oker zaudete. Ez dakit zergaitik diozuen horrenbestko amorrua Ruiz bigotedunari. Datorren urtean ez baldin badago entrenatzaile bezela pena haundia litzateke. | mkl28ri azkena senior jokalaria 2007-06-27 13:31:16 Ze poteo ta ze kristo ¿?¿? Laga txorradak esatiari behingoz. Azken temporadan elgoibarren egondan plantillakin primera nazionalian maila on bat emateko gai izango ginala ezdakat inungo dudarik. Ruizekin danok ikasi degu sufritzen eta sakrifikatzen. Hori da arazua: elgoibarko eskubaloia beregan oinarritu dala azken urtetan, entrenatzaile soil bat izan biarrian. Aupa Tecnifuelle!!! Jendiak esatia daka edozer gauza. Guk kristona ingendun Colindresen. Eskerrikasko bertara gerturatu zian elgoibartar danei. Aio | amorrurik ez... Kimi 2007-06-27 17:24:32 Berriz ere Mkl28, eztago amorrurik Ruizekiko. Jokalariak inzaben bakarra da errespetuz beraien iritzixa eman zein zan beraien postura hurrengo urterako. Eskubaloian jolastu bazenun, ta gainera berakin, jakinbiko zenuke nolako entrenamentuak diran berakin itxen dianak, gero partidutan eukitzen daban jarreria. Kanpotik garbi garbi ikusten da: bronkaka (askotan faltatuz gainera) eta soluzioak gutxitan... Neretzako pertsonalki administrazio trejemanejeetarako etzaukan parekorik... federazioko goiko karguekin kontaktu asko, baita entrenatzaile askorekin... ta alde horretatik oso ondo bete du lana... baina entrenadore bezela baziren urte batzuk estankatuta zegoela, ta ondorioz baita taldea ere... Berak bazekien aldaketa beharrezkoa zela, horregatik hainbat urte "entrenadore bila"... beste gauza bat da berak barnean taldea laga nahi zuen edo ez. Ta normala da lagatzeko gogorik ez izatea: hainbat taldetan "deanbulatzen" ibili ondoren, Elgoibarren ongi instalatuta zegoen, lana, lagunak poteorako, potentzial handiko talde 1 ta direktiba oso bat bere esanetara.... eta noski guzti hau lagatzea ezta erreza. Nere iritziz gertatu dena da, taldea modu "milagrosoan" igo ondoren, bere morala zeruetaraino altxatu zela, ta etzituela espero jokalarien hitz hoiek... Baina gogoratu beti ere jokalariek bera taldean nahi zutela "direktor deportibo" bezelako karguan, neretzako honetan ezpaitdauka parekorik. Ta hori demostratu da, berak laga ta direktiba guztixa deskolokatu dalako. Ta bueno ba besterik ez, ya eze itxerik eztau, jakin, plaza kanpoko ekipo bati salduzkero (dudarik gabe hontxe momentuan aukera onena) lehengo territorialetik hasi beharko luketela. Beraz hor dauka Sanloko kanterak jubenilak, kadeteak, seniorren taldea berriro altxatzeko aukera... | autokritika penatua 2007-06-27 21:25:04 Uste dot pasatu dana ikusitxa Sanlo EKTko zuzendaritza batzordiak autokritika sakon bat itxeko pixuzko arrazoi bat badakala. Ez erabaki zail hau hartu daban batzordiak bakarrik... jokalari ohi batzuk esan deben bezela, aspalditxik zatorren kontua izan da eta urte guzti hoietan taldeko jokalarixak behin da berriz salatutako egoerian ondorixua izan da ohin gertautakua. Batzordekide asko pasa dira hortik gehoegizko saltsatan sartzerik nahi izan gabe. Eta oin, urtietako lana, zakarretara... | Mkl28-ri norris 2007-06-28 17:48:25 Gainera, dirudienez, hau ez sabotatzen dezun foro bakarra, nik Errealaren foro batean idazten dot eta zure errespetu faltak direla eta aspertuta nago http://foros.diariovasco.com/read.php?v=t&f=347&i=389011&t=389011#27-06-07_10:17Mkl28 http://foros.diariovasco.com/read.php?v=t&f=347&i=388041&t=388041#27-06-07_10:03Mkl28 |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |