Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Euskara arrow 27 lagunek jardun dute euskara praktikatzeko Tertulietan
Blogak


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Gernikatik Lagara (2009-07-18)


Motxailaren gurdia
Ipuinak eta tabernako demoniologia
Motxailaren gurdia
Inurri sinpatikoak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Belle Dolomiti


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Apustua


Aitor Ibabe
Irudimena zukutuz
Aitor Ibabe
Altzari-diseinu lehiaketa


Eņaut Izagirre
Gasteiztik mendiminez
Eņaut Izagirre
Aurtengoz nahikua


Barren astekaria

Gida komertziala

27 lagunek jardun dute euskara praktikatzeko Tertulietan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-25 10:30
Tertuliak programan parte hartzen duten 13 lagunek egin zuten afariko argazkia
Beste ikasturte bat bete du Elgoibarko Izarrak gestionatu, herriko bi euskaltegiek lagundu eta Elgoibarko Udalak babesten duen programa berezi honek. Programaren helburu nagusia euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenei aukera bat eskaintzea da; euskaraz berba egiteko beste aukera bat eskaintzea, hain zuzen ere. Helburua bikoitza da: bat, dakitena praktikatzea, eta, bi, ez dakitena ikasteko aukera eskaintzea.


•  27 lagun, 19 euskaldun berri eta 8 euskaldun

Tertuliak programan euskaldunak eta euskaldun berriak elkarrekin jarduten dute. Ikasturte honetan, adibidez, 19 euskaldun berrik eta 8 euskaldunek hartu dute parte. 8 taldetan banatuta egon dira, eta talde bakoitzean euskaldun bat egon da euskaldun berriekin tertulian jarduteko. Taldeak hiruzpalau lagunekoak izan dira gehienak eta, normalean, kafe baten inguruan elkartu dira euskaraz jarduteko. 

•  Lagun arteko afaria

Eta urtean zehar talde bakoitzak bere funtzionamendu propioa izaten badu ere, ikasturteari amaiera emateko Tertuliak programan parte hartu duten 13 lagun elkartu dira afari baten bueltan. Jan-edanak lagun zituztela, urtean zehar bizi izandakoak elkarri kontatzeko aukera paregabea izan zuten denek.

•  07-08 ikasturterako deialdia

Baina Tertuliak programa ez da hemen amaitzen. Atseden txiki bat hartuko badute ere, urrian berriz ere izango dute tertulietan parte hartzeko aukera hala nahi duten guztiek. Irailean zabalduko dute izena emateko epea eta urrian jarriko dituzte martxan. Beraz, euskaraz berba egiteko aukera hau aprobetxatu nahi duten herritar guztiek herriko bi euskaltegietara edo Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalera jo dezakete. Nahi izanez gero, izen-ematea telefonoz ere egin daiteke:
  • AEK euskaltegia: 943 74 13 32
  • Udal Euskaltegia: 943 74 27 31
  • Elgoibarko Izarra: 943 74 16 26
 
•  Aurtengo Tertuliak programan parte hartu dutenak:

 Euskaldun berriak
 Euskaldunak
Cristina Arizmendiarrieta Amaia Lasagabaster
 Delia Santos  Ana Artetxe
 Elena Escudero 
 Ane Goikoetxea
 Estibaliz Aranegi  Arantza Apraiz
 Iratxe Balada  Izaskun Uribarri
 Irene Dominguez  Jesusa Irastorza
 Julian Iriondo  Jose Antonio Gómez
 Leire Urbiola
 Maria Orozko
 Loli Freire     
 Mª Isabel Vázquez
 
 Mikel Merino
 
 Nerea Arenas  
 Patrizia Carcedo  
 Pili Freitas  
 Sara Pelaz
 
 Vicente Santos  
 Victoria Cordero  
 Leen Ronse  
 Carmelo Menezo  
 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ondo iruditzen jat.
Moderatzailea 2007-06-27 14:27:24
Mezu hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuelako.
?
lingam 2007-06-27 12:54:30
Badakit zer zaren, Mkl28: TROLL bat: 
 
http://es.wikipedia.org/wiki/Troll_(Internet) 
 
Baietz zu izan zarela aurretik besteen izenekin idazten eta eztabaidak saboteatzen ibili zerana?  
 
Troll bat zeranez ez dizut kasu gehiago egingo, espero det besteek ere berdina egitea.
lingamez
Mkl28 2007-06-27 15:18:16
Mezu hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuelako.
lingami
mkl28 2007-06-27 15:39:10
moderatzailea zure taldean duzula ikusten dudanez, kontu haundiarekin idatziz errespetuari ez faltatzea eskatzen dizut. 
p.d: ez dut ulertzen borratu dituenak borratuta zureak nola jarraitzen duen hor. e barren?
Berriro ere
Moderatzailea 2007-06-28 10:06:57
Komentario hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez duelako
Animo
Abel 2007-07-04 21:37:57
Zorionak eta animo guztioi. Lanean beraietako batekin hitzegitea tokatzen zaidan bakoitzean, benetan txalogarria iruditzen zait euskararekiko duen jarrera positiboa. Ahalegin handia eskatzen badu ere, eskararen izaera erabileran dago. Animo!!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

BARRENen ikerketa


2009ko Trinitate jaiak
bideoak eta argazkiak

Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Bideo inkesta


Zer iruditzen zaizu hurrengo eguneko pilula errezetarik gabe erosi ahal izatea?

Zine agenda

Azken komentarioak


Hemen argazki gehiago
http://www.itxaspe.com/BlogsDeportes/MaterialDepor...
(itxaspe)

Guardia edo Biasteri?
Euskaltzaindiak Guardia berba hobesten du Arabar E...
(elgoibarren.net)

oker dauala usteot
Laguardia euskaraz ez al da Biasteri?
(ART)

San Juan sua
Izugarri gustatzen zaizkit San Juan jaiak, eta osp...
(elgoibartarra)

Zeinen itxura ederra!
Ea nahi dugun guztiok izanen dugun aukera pintxo hauek gustatzeko
(ura)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1