|
Apurketak Mintxetako aldageletan |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-06-22 13:19 |
Udal Kirol Patronatutik jakinarazi digutenez, hainbat apurketa egin
dituzte Mintxetako aldageletan, joan zen ekainaren 9an Aire Libreko
Udal Igerilekuak ireki zituztenetik. Apurketen ondorioak bistaratzen
dituzten argazkiak ere bidali dizkigute.
Besteak beste, gizonezkoen aldagelako sabaian 12 plaka eta ate ondoko manparak puskatu dituzte, gizonezkoen dutxetan airearen hodia apurtu eta bere lekutik atera dute eta gainera, behin eta berriz izorratu dituzte komunak nahita paperak botatzearen ondorioz.
 Gizonezkoen dutxak |
 Sabaiko hodia bere lekutik kanpo |
• Zigorrak
Udal Kirol Patronatutik adierazi dutenez, “horrelako ekintzak egiten dituztenek, jakin dezatela Kirol Patronatuaren zigorrak jasoko dituztela”.
|
Gaztia-ri Eginbehardegu 2007-06-22 17:18:43 Aupa gazte, ikusten ze pasatzen den gauzak baloratzen ez direnean. Nik esplikatu nizun baina alperrik. Obe gratis ipintzea, nola ez da ezer kostatzen, ba ala, apurtzera. Nik pentsatzen dot zure "gazte" gremiokoak egongo direla horren atzetik. | Nahikoa da! Erabiltzaile bat 2007-06-22 17:23:58 Txoratuta gaude? Gero kexatu egiten gera, kuota gareztia dela eta. | eginbehardegu-ri gaztia 2007-06-22 21:46:07 Danak talde berian sartu bihar al gaitxuzu edo? gazte horiek gazte baino ume antza geixo dakela uste dot. eta edade geixo badake ere buruan ezer gutxi izango dute. Kontuz danak pakete berian sartziakin, e? | Bueno, bueno.... Mkl28 2007-06-22 21:57:22 ..... patronatuak egin beharko lukeena, ilea sikatzeko makina konpontzea da, urte osoa (haibat urte) egon bait da izorratua, eta ez dabe konpondu. Eta bazkideak kuota ordaintzen.... hau da hau...... | ETA koak izan dira Acebes 2007-06-26 07:14:26 ez dago dudarik, hau ETA-ren ekintza terrorista bat izan da !!-M-arean bezala. | - Ni 2007-06-26 08:15:35 Ilea sikatzeko makinak konpondu??? Nik esango nuke polikiroldegikoak funzionatzen dutela. | Mintxetakoa.... Mkl28 2007-06-26 17:39:20 artaburu |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |