Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Jaiak arrow Ekitaldiz gainezka dator San Juan bezpera
Blogak


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Anbolokeriak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

Ekitaldiz gainezka dator San Juan bezpera PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-22 12:16
Klik haundi ikusteko
Asteburu honetako agenda bete-beteta dator. Batetik, Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko hainbat ekitaldi egingo dira San Juan bezperan, eta bestetik, Altzola auzoan San Juan jaiak ospatuko dituzte.




Euskal Jaien mendeurrena

•  Pilota partidak
Lagunak Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dira zapatu honetan (ekainak 23), 11.00etan hasita, Plaza Handian (euria bada, Ikastolan). Udal Kirol Patronatuak eta Lagunak pilota taldeak elkarlanean antolatu dituzte pilota-partiduok.

Norgehiagokak ondorengoak izango dira:
    * Benjaminak:  Ioritz Idigoras – Jon Arakistain
    * Alebinak: Felix Conde – Asier Larrañaga
    * Kadete (B) :  Iñigo Plazaola – Ander Gabilondo
    * Kadete (A) :  Haritz Arribillaga – Eneko Salegi

Klik haundi ikusteko
Egin klik kartelean handiagoa ikusteko
•  Gazte jaia

Udaleko Gazteria sailak eta Elgoibarko Izarra elkarteko Gaz-T aisialdi taldeak prestatutako Gazte jaia izango da, 15.00etatik 20.00etara. Lehenengo bi orduetan, “Euskal Herria” jolasa, taldekako proba-jolasa egingo da, Plaza Handian. Ekintza amaitutakoan, nahi duten gazte guztiek Skate Roller, Bike Trial eta Break Dance erakustaldiekin disfrutatzeko aukera izango dute Meka ikastetxearen atzealdeko futbito kantxan. Era berean, gazteek aipatutako kirol modalitateak praktikatu ahal izango dituzte bertan.
Euria bada, ekintza horiek Ikastolako frontoian egingo dira. Edonola ere, partehartzaile guztiei kamiseta bana oparituko die Udaleko Euskara Sailak.

•  Suaren inguruan dantzan
Larunbaterako (ekainak 23) antolatutako ekintzekin amaitzeko, suaren inguruko dantza saio berezia ikusi ahal izango da Plaza Handian, 22:15etatik aurrera. Bertan, Haritz euskal dantzari taldeko kideak arituko dira, txistularien eta soinujoleen laguntzarekin.
Eguraldi txarra izanez gero, Haritz taldeak antolatutako ekintza hori bertan behera geratuko da.


  San Juan jaiak ALTZOLAn

Klik haundi ikusteko
Auzotarrak jaigiroan
Altzola auzoan San Juan jaiak ospatuko dira asteburu honetan. Gaur gauean hasiko dira festak eta datorren astelehenera arte luzatuko dira. Hona hemen Jai Batzordeak prestatu duen egitaraua.
 
 
 
•  EGITARAUA
•   Ekainak 22, barixakua
23:00 Dantzaldia DJ Gorkarekin

•   Ekainak 23, zapatua, SAN JUAN BEZPERA
14:30 Txapliguak eta kanpai jotzea
20:00 Meza santua eta salbea,santuari zapia jartzea
21:00 San Juan arbola jartzea
22:30 San Juan sua ibaian
23:00 Dantzaldia Eclipse taldearekin

•   Ekainak 24, domekia, SAN JUAN EGUNA
6:00 Portaletan San Juan adar jartzea
11:00 Prozesioa eta meza santua
Ondoren, herri kirolak
15:30 Mus txapelketa
19:00 Sorpresa handia
22:00 Eclipse taldearekin dantzaldia

•   Ekainak 25, astelehena, SAN JUAN TXIKI
12:30 Lagun artean elkartu
14:30 Herri bazkaria
17:30 Umeentzako jolasak
19:00 Zezentxo eta poniak
21:30 DJ Gorkarekin dantzaldia
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Mesedez....
Mkl28 2007-06-23 07:47:23
.... ez dakit nola ipini dezakezuten Tártaloren argazkixa zuen Web-ean, batek baino geixok tripak ustel ustel eginda eukiko ditu mosolo hori ikusita.
Nor da Tartalo?
Altzolatar bat 2007-06-25 07:28:59
Ez dakit nori deitzen diozun Tartalo, hori begi bateko erraldoia zen ezta? 
 
Dena den, Tartalorekin edo gabe, oso ondo pasu ditugu jaiak.
Tartalo
Mkl28 2007-06-25 10:30:35
Edo Mula omar bezala ere ezagutzen du jendeak.
Solemnitatia
JKS 2007-06-26 12:57:09
San Juan bezperako gaueko ekitaldixan izan nitzan, eta, egixa esan, aurretik nakan alaittasuna bertan behera geratu jatan dantzarixak eta musikarixak ikus-entzunda. Ulertzen dot nik San Bartolome egunian mutil dantza egiten izaten dan solemnitatia: patroiaren eguna, alkatia eta udalbatza bertan... 
Baina San Juan bezperan "Suaren festa" izeneko ekitaldixan horren dantza solemniak egin behar al dira? Inork parre edo irriparrian zirkinik ere ez! Ni bezala beste asko ere aho zabalka joan ziran etxera, eta haurrak amesgaiztuak izateko arriskuarekin.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


Pedrori
Zure izen-abizenak txarto jarri dituztela diozu et...
(Maixu)

Eskerrak emanez
Horrela gustora hartu leike parte! Goizean izena e...
(uri)

San Pedrora Txirrindulari Igoe...
Zuen webgunean sartu naiz eta nire izen-abizena tx...
(Pedro)

iazkoa bakarrik?
Zuek diozuen moduan, iazko irabazleak eskua hartu ...
(errebueltakua)

zaldunan akatsa
zaldiak aurreko frogetan ia minutu bateko aldea ateratzen zion motorrari, beraz argi dago....
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko