Bidasoa-Irun taldearekin maila galdu arren, Asobal Ligan jarraitzeko aukera
izango du Unai Arrietak, Eibarren hain zuzen, J.D. Arratek bi
urtetarako fitxatu baitu ezker-hegaleko elgoibartarra. Hortaz, 8 urte
eta gero, Arrietak berriz jantziko du kamiseta zuri-urdina, jubenil
mailan jokatu baitzuen eibartarrekin.
Aspaldiko ezagunak
Viktor Debre Arrate taldeko entrenatzaileak zerikusi handia izan du Unai Arrietaren fitxaketan. Izan ere, Debreren aginduetara jokatu zuen Arrietak duela 8 urte (1997-98 eta 1998-99 denboraldietan) jubenil mailako Arrateren taldean. Bigarren denboraldian, gainera, Ohorezko B mailan ari zen lehen taldearekin minutuak jokatzeko aukera ere izan zuen. Entrenatzaileak oso ondo ezagutzen du Unai, baina hau ez da nahikoa izango titular postua bereganatzeko, Iñigo Salaberria, bere lagunarekin borroka egin beharko baitu ezker-hegaleko postuan aritzeko.
 Unai Arrieta eta Iñaki Bolinaga, Arrateko presidentea, aurkezpen egunean. Argazkia: DV Dena dela, 26 urteko elgoibartarra gustura azaldu da Arratek Asobal ligan jarraitzeko eskaini dion aukeragatik. Bidasoako kapitainari historia handiko talde baten unerik gazienak bizitzea tokatu zaio aurten eta Ohorezko B mailan jokatzeko prestatzen ari zenean iritsi zitzaion Arrateren eskaintza.
• Ibilbidea
• Elgoibar
• J.D. Arrate (1997-99)
• C.D. Bidasoa (1999-2001).
• Cadagua Galdar (2001-2003)
• C.D. Bidasoa (2003-2007)
• J.D. Arrate (2007 - )
|
Aupa Unai bateonbat 2007-06-22 12:03:38 Lehenengo ta behin animo asko eta zorte ona opa dizkiot Unairi bere Arrateko bigarren etapa honetan... Eta eskubaloiarekin jarraituz, jakinarazi nahi dizuet Elgoibarko Senior Mutilen Taldeak EZ DUELA HURRENGO URTEAN LEHENGO MAILAN JOKATUKO. Aurten mailaz igotzea lortu ondoren, lehenengo mailan (futboleko 2ºB eztakitenentzat) jokatzeari uko egin behar izan dio. Aurreko baten hemen idatzi zuten bezela, Sanloko direktibaren partetik idatz ditzatela zeintzuk izan diren erabaki hau hartzera bultzatu dituzten arrazoiak Elgoibarrek jakin dezan zer gertatu den. | Gure mutilak Primerakoak dira 8. Jokalaria 2007-06-22 12:11:29 Ba hoixe, norbaitek azalduko ditxuan (espero) arraoizengatik, datorren urtian, kirol arloan lortutako kategoriaz ezin izango dabe gozatu jokalarixek, eta ezta zaletuok ere. Dena dala, neretzat, jokalarixak primerakoak zarete, dudaipe. Aupa Zuek! Aupa Tecnifuerte! Galdera bat: Ze kategorixatan urten biar da oin senior taldia? Oker ezpanabil, beste talden batekin trukatuko dau maila hortan jokatzeko eskubidia, ta Elgoibarrek talde horren kategorixa hartuko zaban... Idearik norbaitek? | Ta Elgoibar zer? Kiskillosua 2007-06-22 12:13:35 Unai Arrietak ez altzaban Elgoibarren jokau gaztetan Arratera jun aurretik? | Zer gertatu da, ba? Lur 2007-06-22 12:26:32 Zer gertatu da, ba, kantxan irabazitako mailari uko egiteko? Arazo ekonomikoengatik izan al da? Eta jokalariek zer diote? | 8. jokalarixari bateonbat 2007-06-22 12:26:51 Euskadiko mailan dauan talde bati trukatu diezaioke maila. Bestalde kanpoko talde bati salduzkero, 2 maila jaitsiko litzateke, lehenengo territorialean jokatu beharko luke beraz. | Teknifuelleko mutillal kristonak dira! 8. beste jokalari bat. 2007-06-22 12:30:21 Lehenengo, zorionak Unari eta sorte on, berriz ere, Arraten! Bestalde, Teknifuelleko ekipoko mutilak izorratu dituztenei, ea ondo pentsatutako erabakia hartu duten eta zer kalte egin dien Elgoibarko Eskubaloari kontutatu diren. Ekipo bateko ilusio, nahia etabar.. era hortan zapuztu al daiteke? | ALA BA! Jarraitzailia 2007-06-22 13:33:43 Espero det norbaitek, klubak, jokalariak, azken urte hontan jarraitzaile izan gaituztenoi esplikazioren bat ematia. Urte dana, igoera fasia... animatzen pasa degu, elgoibarren harrera bikaina egin genien... eta zertarako? Azalpen bat merezi dugulakoan nago. Norbaitek emango al digu? | Dena pikutara Lagun bat 2007-06-22 13:42:49 Lehenik eta behin Zorionak Unai, eta urte askuan jarrai dezazula maila hortan jokatzen. Elgoibarko eskubaloiari dagokionez, ba pena bat dala ez ateratzia ekiporik lehengo mailan. Hori bai jokalarien aldetik iruditzen zait oso ondo in dogula entrenatzaile horrekin lehengo mailan jokatzera ukatuz, anbiente txar horri amaiera eman bihar zitzaion beingoz. Nik behintzat nahiago ekiporik ez ateratzia berakin segitu baino!!! Animo jokatzen segitzen duten jokalarientzat eta baita ere atzetik datozenentzat. Seguru berriz ere Elgoibarrek lortuko duala oraingo maila eukitzia. Direktibak nire usteta orain in bihar duana da: bide berri bat hasi entrenatzaile hori gabe. Orain izan ausartak eta egin aurrera bera gabe, eskatu laguntza behar baduzue, baina ez artu tipo hori berriz. | ze pasau da? in 2007-06-24 15:42:20 ze pasau da¿? |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |