| Hasi dira Mupem enpresaren inguruak biziberritzen |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-06-21 09:01 | |
|
Construcciones Erga enpresako langileek 3
hilabeteko epea izango dute Morkaiko kalean dagoen Mupem enpresaren inguruak
biziberritzeko lanak amaitzeko.
Zer egingo da? Honako hauek dira ingurunea biziberritzeko egingo diren lanak: • Gune berde berriak sortu. • J. Larrañaga eta Arrieta tailerren pareko garaje zaharrak bota. • Aparkaleku berriak. 10 aparkamendu-plaza berri sortu, hauetako bat elbarrientzako. • Argiztapen berria jarri. • Gaztetxea eta Ger eta DMP enpresek behinola erabilitako eraikinaren artean oinezkoentzako igarobidea egitea. Aurrekontua 118.000 euroko aurrekontua izango dute lanok eta Construcciones Erga enpresak 3 hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|































