Elgoibarko BH Institutuan ohorezko matrikulak atera dituzten 8
ikasleak, emakumezkoak denak, dituzue argazkiko 8 neska hauek.
Bestalde, Institutuko ikasleen % 96ak gainditu du Selektibitatea aurten, Institututik jakinarazi dizkiguten datuen arabera.
• Ohorezko matrikulak
Honako hauek dira ohorezko matrikula (ikasgai guztietan batez besteko nota 9tik gora) atera duten ikasleak:
- Mireia Perez
- Maite Kintanilla
- Maite Goenaga
- Ione Oregi
- Enara Arquillo
- Maitane Unanue
- Elisabet Padreda
- Maitane Diez
• Lanbide Heziketako ohorezko aipamenak:
- Automozioko zikloan: Unai Merino eta Paulo Jorge Gonçalves
- Administrazio eta finantzak zikloan: Idoia Egaña
- Erizaintza laguntzaile zikloan: Ana Rosario Gonzalez
• %96ak gainditu du Selektibitatea
Unibertsitateko hautaproba egin duten BH Institutuko 71 ikasleetatik 68k gainditu dituzte azterketak, hau da, %96ak. Honako hauek izan dira notarik altuelak: Maite Kintanilla (8,6); Elisabet Padreda (8,6) eta Mireia Perez (8,2).
• Diploma banaketa
Datorren ekainaren 29an, arratsaldeko 19:00etan, batxiler eta zikloetako bigarren mailako ikasleentzako diploma banaketa ekitaldia izango da Herriko Antzokian. Aurtengo ekitaldiaren aurkezlea Mikel Laskurain, aktorea eta EITBko Wazemank saioko partaidea, izango da eta berarekin batera Elgoibarko alkate berria, Alfredo Etxeberria, etorriko da. Josu Mujika elgoibartarrak prestatzen duen dantza taldeak ere parte hartuko du eta kurtso honetan jubilatu diren bi irakasleri : Angel Ugarteburu eta Arantxa Bilbao, aipamen berezia egingo diete. Honez gain, ohorezko matrikula lortu dutenei eta bukatu duten ikasle guztiei diploma bana emango diete.
Guraso guztiak ere gonbidatuta daude.
Ondoren, 9:30 aldera, bukatu duten ikasleekin afaria egingo dute eta ikastetxean pasatako urteen errepasoa egiteko aukera izango dute lagunarte onean.
|
Zorionak! kruzerista 2007-06-20 16:15:42 Klaro, ta hola zelebrau dezue zuetako askok kruzeruan...Presente nauan ta. Lan ona in dezue ta merezi dezue, zorionak neskak! | zein guapa ummm 2007-06-20 16:27:53 zein guapa da arroxa kamiseta duen beltzarana non dago ilehoria duen bere laguntxoa???? | galdera 1 ieup!! 2007-06-20 19:59:15 zein da selean 9'9 atera duena??????? fliping | uummmmm-i erantzuna Moderatzailea 2007-06-21 10:30:40 Komentario hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuelako. | luzatu makila Moderatzailea 2007-06-21 08:50:41 Komentario hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuelako. Moderatzailea. | makila behera takila 2007-06-20 22:11:58 Zuk asetu? tekila edan eta edan egongo zara, neska hauek beste norbaitekin egiten dutenean. eurek nahi dutenean. Mozolo. | bo! gugeu 2007-06-20 22:46:58 Hemen irakurri daitezken kometarixuengatik ixa esan leikeu zargatik neskek bakarrik atera ditxue ain nota nabarmenak.Hauek hemen dabixe, bere hormonak aguantau ezin eta. | Zer da hau? ezagun 1 2007-06-20 22:59:23 Komentarixo hoiek oso lekuz kanpo dauz ez?¿ Ez det uste oso gusto onekuak dianik. Ta neskei oraindik gutxixao gustauko zaie. Moderatzaileari esango nion mezu hauek ezabatzeko | basta ya! Moderatzailea 2007-06-21 10:33:05 Komentario hau kendu egin dugu araudia errespetatzen ez zuelako. | Mkl28ri Moderatzailea 2007-06-21 08:52:12 Komentario hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuelako. Moderatzailea | Zuzenketa elgoibarren.net 2007-06-21 09:41:10 Maite Kintanilla, BH Institutuko ikasleak, Selektibitatean 9,9ko nota atera zuela jarrita geneukan, baina datu hori oker zegoen, 8,6 da Maitek atera zuen nota. | galbaixa nun mp 2007-06-21 09:52:45 Moderatzaile: Basta ya Mklrena ez dago hor jartzerik | Moderatzaileari Oraingoan ez dut izena ipiniko 2007-06-21 10:13:20 Fetido Adams-ek eta mkl28-k sinatzen duten mezuak onartezinak dira nire ustez. Nesken nota onak aipatu, eta hauek titietaz eta betiko topikoetaz baino ezin hitz egin? Ze foro mota nahi dozue? Matxismokeria jokoaren arauetako bat bezela onartzen badozue, ez dut honetan parte hartu nahi. | Ni ez naiz izan Mkl28 2007-06-21 15:09:31 Nik ez dut idatzi aurrekoa,baina uste dut nire arrebak idatzi duela,pantailan typex-arekin ezabatzen saiatu delako eta gainera joystick-ean ezpain margoa zegoelako. | Zorionak Zorionak 2007-06-21 19:45:22 Zorionak daneri!!! Kruzeruan ondo ospau degu zuetako batzukin batera hau ta errepikatzeko modukua izan da. | Lotsagarrixa Mesedez 2007-06-21 19:50:50 Errespetua zer dan badaki jendiak? Benetan lotsagarrixa iruditzen zait holako notizi baten holakuak entzun biarrak. Zerbait esatekotan mutilen kontra izan biarko zan (mutila eta oietako batzuen klasekidea izan naiz) ez det ta matrikulen artian mutilik ikusten. Errespetu hitza hiztegixan agertzen da ez badakizue ere | OSO SUSMAGARRIA Potxo 2007-06-22 07:16:02 hemen esandakodena oso ando dago, ..... baina konturatxen baldin bazarete denak neskak dira.... ze eskaini diote neskarilla hauek euren maixuei? Airean usten det galderan bakoitzak bere ondorioak atera ditzala.... | lotsagarrixa katta 2007-06-22 09:08:30 Klaro, neskak bakarrik ateratzen badabe ohorezko matrikula da maisueri zerbaitx in diotelako! HAIN ZAILA ITXEN AL JATZUE MUTIL BATZURI ONARTZIA GAUR EGUNGO NESKAK MUTILEN BERDINAK EDO ONAUAK GERALA IKASKETETAN? Aurtengo medikuntzako eta odontologiako karrerak bukatu dituen neska eta mutil kopurua konparatzea eskertuko nizueke. Jakiteko neskak mutilak bezain beste ein laikegula. Ahaztu mesedez sexuari buruzko gaixak nesketaz berba itxen dozuenian,neskak hori baino geixau gera!!! | katta-ri Mkl28 2007-06-22 13:42:30 zuk emandako datuen argi eta garbi erakusten dute unibertsitatean ere sexua eskaini daitekeela. | betikua casio 2007-06-22 16:41:52 betikuan gabiz, aurrekuek esan dabena gaizki dauala esateko, ez dao esan biharrik neskak mutilak baino hobiauak diala. ta askok hori itxen debe. titularra ere nahiko sexista iruditzen zait. zer iruditxuko litzaizueke jarri ezkero "matrikula guztiak ile horientzat" edo "matrikula guztiak 1,60 baino altuagoentzat"? GAizki ezta, ba hemen berdina | Neskak munduaren jabe. Isidro Salamanka 2007-06-25 09:46:17 Mutilok futbola,neskak, kanutoak eta kubatak ditugu bizitzaren motore. Neskek gizartearen eboluzioaren ardura jaso zuten orain dela aspaldi eta argi eta garbi laga dute zein den argiago (zentzu zabalean). Eta komentario sexista eta atontau hoiek egin dituzuenek ez duzue aurrean esandakoa konfirmatu baino egiten. (9,9-ko nota...kaña!!) | Casiori IS 2007-06-25 09:52:43 BAi, arrazoia daukazu, baina Institutoan 50 tximino eta 50 lorito baleude eta 8 matrikulak tximinoak atera izan balituzte, ez da estadistikan aditu bat izan behar tximinoak loritoak baino argiago direla ondorioztatzeko arrazoi nahiko dauzkagula esateko. | ya, baina... casio 2007-06-25 10:39:24 ya, baina, esango bagenuke fisika kuantikoa bukatu dutenen ehuneko laurogeitamarra mutilak direla, esango zenukete emakumea diskriminatuta dagoela arlo horretan eta sexismoaren arazoa dela. | estadistikei jarrituz casio 2007-06-25 10:40:39 orduan, batzuek mutilak tontoak edo eboluzionatu gabeak garela esan duten moduan, esan daiteke rubiak ere tuntunak direla, neska horiek guztiak beltzaranak direlako. ala ez? | Casiopea IS 2007-06-25 15:37:16 Nesken %50 beltzarana eta beste %50 rubia balitz bai, baina normalean rubiak euskalerrian eskasian daude. | Casiopea II IS 2007-06-25 15:39:11 Tamalez!! | ... ... 2007-06-29 10:36:11 aupa neska danak ! zorionak atara dozuen noten gaitxik ! segi hola ! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |