 Venezuelari sartutako gola ospatzen Azken ordua: 69 urte eta gero kanpoan jokatu duen lehen
partidan, 3 eta 4 irabazi dio Euskadiko gizonezkoen futbol selekzioak Venezuelakoari. Joseba Etxeberriak 2 gol
sartu ditu, bat Adurizek eta beste bat Gabilondok. Elgoibartarrak euskal
selekzioarekin sartu dituen estreinako golak izan dira Venezuelan lortutakoak (∞ informazio gehiago: eitb24.com).
Euskadiko gizonezkoen futbol selekzioak lagunarteko partida jokatu du
Venezuelan (ekainak 20). Mikel Etxarri eta Jose Anjel Iribar
Euskadiko hautatzaileek deialdian sartu dute Joseba Etxeberria, Athleticeko kapitain elgoibartarra.
• Denboraldiko bigarren partida
Kataluniaren ostean euskal selekzioak denboraldi honetako bigarren partida jokatuko du Euskal Herriko mugetatik kanpo, baina oraingoan urrutiago joango da, Venezuelako selekzioa izango baitu aurkari Hegoamerikako herrialde honetan. Bertako taldea Amerika Kopa prestatzen ari da, eta euskal selekzioaren kontrako partida izango da, hain zuzen, txapelketa hori prestatzeko azken saioa. Aurtengo Amerika Kopa Venezuelan antolatuko da, eta bertako selekzioaren lehenengo partida (Boliviaren aurka) San Cristobal hiriko Pueblo Nuevo futbol zelaian jokatuko da. Euskal selekzioaren eta Venezuelaren artekoa izango da, hain zuzen, estadio zaharberrituan jokatuko den lehenengo partida. Berriztu ondoren 52.000 ikusle sar daitezke han.
 Athleticekin mailari eutsi ondorengo poza EAEko Futbol Federazioak garrantzi handikotzat jo du partida, eta euskal selekzioa mundu osoan ezagutarazteko bidean pauso garrantzitsua dela uste du. Mikel Etxarri eta Jose Anjel Iribar Euskadiko hautatzaileak partidaren aurkezpenean adierazi zutenez, orain arte zenbait jokalarirekin hitz egin dute eta denek "ilusio handiz" hartu dute albistea. Hogei jokalari aukeratuko dituzte Euskadiren elastikoa janzteko. Serbiaren kontrako partidan aritu zirenekin osatu dutela multzo nagusia azaldu zuten.
• Euskadiren deialdia
 Euskal selekzioa, ofizialtasunaren aldeko aldarrikapenekin ♦ Athletic. Aritz Aduriz, Joseba Etxeberria, Igor Gabilondo, Andoni Iraola, Josu Sarriegi, Fran Yeste, Unai Alba, Fernando Llorente, Fernando Amorebieta eta Ander Murillo.
♦ Reala. Mikel Aranburu, Gaizka Garitano, Javi Garrido, Mikel Labaka, Mikel Gonzalez eta Mikel Alonso.
♦ Osasuna. Iñaki Muñoz.
♦ Espanyol. Gorka Iraizoz.
♦ Valentzia. Asier del Horno.
♦ Recreativo. Aitor Tornavaca.
•
Partidaren ordua:
Venezuelan 19:00ak direla hasiko da neurketa (osteguneko goizeko 01:00ak hemen). Negoziazioak guztiz itxita ez dauden arren, seguru asko ETBk zuzenean emango du partida.
|
ARROPUTZ Mkl28 2007-06-19 20:07:41 ZAHARKITURIK ZAUDE MAJO, LAGA FUTBOLA BEHINGOZ!! | iraingarria casio 2007-06-19 20:27:24 pertsona famatua izan arren, komentario hau iraingarria da eta ezabatu egin beharko zenukete | Joseba Etxeberria Athletic-zalea 2007-06-19 20:50:34 Ni Athletic-zalea izan arren, inoiz ez zait batere ondo jausi pertsona hau, ez dakit zergaitikan, nahiago dut Markel Bergara adibidez, pertsona arruntagoa ematen du. | ARROPUTZARI eta ez-jakintzueri elgoibartarra 2007-06-19 22:31:49 Arretaz irakurri, mesedez. C.D.ELGOIBARREK jaso zuen 55 milioi pezeta Joeba Etxeberriak nahai izan zuelako. ULERTU DUZUE????? IRAKURRI DUZUE?????? Zorienoko herri honetan, E.T.A. kideei homenaldi ugari egiten dizkiote. Mendizaleei ere...... Hainbat kirolatzaeleei ere..... Bertsolarieri ere..... NO "KOMENT" | Galduta gaztia 2007-06-19 23:49:17 Azken mezu hau ez dakit zetara datorren, dakidan bakarra da Mkl28 amorruz betia daola, dana iruitzen jako gaizki, dana kaka da, drogak saldu eta ez dakit ze geixo ibiltzen da esaten... Sikologo bat biar leuke gaixuak. Aupa Joseba eta gainontzeko futbolari elgoibartarrak! | Aupa burusoil Pichichi 2007-06-20 07:23:11 Horaondikan onena zera eta, eutsi goiari. | segi aurrea Jon 2007-06-20 18:05:42 azkenengo 10 urtetan euskal jokalaririk onena haiz motel. | HIPOKRITA!!! San Mames 2007-06-20 21:44:09 Ni Athletic zale amorratua naiz, baina tipo hau hipokrita hutsa iruditzen jat. Beti dabil esaten Euskal jokalari guztien ilusioa Athleticen jokatzea dela, Euskal Herriaren equipo dala.... eta herri hontan denok dakigu bera eta bere aita beti izan direla Real Madrdekoak, eta Bilbon diruagatik dagoela Gezurtero hutsa | burusoil xabitxu 2007-06-20 21:52:22 Mr. Proper ahora se llama Don Limpio. Pepito Piscinas ointxe Joseba deitzen da. | txo! gugeu 2007-06-20 22:54:25 Elgoibarren ze letxe pasatzen jaku?Norbaitek zeozegatik destakatzen badau bizkarra ematen diou.Oso ondo,horrela guaz,beti bestendako amorrua zabaltzen.Ze kalte egiten digun bestien onak txo! | Etxebek bi gol Lur 2007-06-21 10:03:02 Ez dut uste Etxebe zaharra denik; izatekotan ere, beteranoa dela esango nuke (ez ahaztu 17 urterekin hasi zela lehen mailan jokatzen). Atzo ere bi gol sartu zituen Euskadiko selekziorekin (3-4 irabazi zuen Euskadik). Eta atzetik gazteren bat leku eske ez datorren bitartean, beteranoek segitu egin beharko dute, ezta? | Real Madridekoa? Patxi 2007-06-21 10:07:37 Egia al da hori? ze dezepzio ala baldin bada, eta orian dakan diskutsoa gezurra al da? | Mila esker Joseba MtarR 2007-06-21 14:23:19 Pasa den aste santuan idaztekotan egon nintzen baina badakizu, alperkeria dela eta, azkenean ez nintzen animatu. Baina foro honetan zutaz idatzi dena irakurtzean pendiente naukana idaztera animatu naiz. Nire bi semeak atletik-zaleak irten zaizkit, ni erreal-zalea izan arren, eta aste santuko oporretan Lezamara hurbildu ginen entrenamentu bat ikustera. Jokalariak futbol zelaira irten zinetenean nire semeak, laguntxo bat eta ni porteria aldeko heziaren atzean gelditu ginen entrenamentua ikusten. Beroketak egiten hasi zineten, korrikaldi batzuk gero, eta burua altxa zenuen momentu batean, futbol zelai erditik, han hurrutira gurekin topo egin zenuen, ikusi gintuzun, eta elgoibartarra nintzela konturatu zinenean, eskua altxa zenigun irrifarre batekin agurtuz. 6 eta 8 urteko nire bi semeak flipauta utzi zenitun kasu egin zenigulako. Lezamara bueltatzeko gogoarekin daude umeak, eta hurrengoan baloi bat eramango dutela diote jokalarien sinadurak jasotzeko eta zuri eskua luzatzeko. Mila esker, Joseba, izan zenuen detaileagatik. | Pelota egiten diot Jon 2007-06-21 21:30:16 Neri, Josebari pelota egitea gustatzen zait, gero jendiak bere ondoan ikus nazan. | etxebe e 2007-06-23 13:08:57 danak enbidioso batzuk zerate!! joseba, horren aurrian, zu elgoibartik pasatzian burua tente pasau, arrazoiakin gaņera, danak enbidia daukate eta pantojak esan zuen moduan "enseņales los dients q eso les jode" animo!! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |