Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Praileaitz I haitzuloaren inguruko hitzaldia, gaur Kultur Etxean
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Praileaitz I haitzuloaren inguruko hitzaldia, gaur Kultur Etxean PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-19 08:51
Klik haundi ikusteko
Praileaitzen Lagunak elkartean antolatuta, Praileahaitz I, Deba eta Mendaro artean kokatuta dagoen haitzuloari buruzko hitzaldia eskainiko dute Xabier Peñalver eta Sonia San Jose, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia saileko eta indusketetako arduradunek.
  • Gaur (ekainak 19) Kultur Etxeko hitzaldi gelan (19:00etan).



Klik haundi ikusteko
Zeletako harrobiaren argazkia
Azken boladan komunikabideetako eztabaidagai eta kezka iturri bilakatu den haitzuloaren inguruko berri zabala jasotzeko aukera izango da. Leizean egin diren aurkikuntzen xehetasunak, garrantzia eta bereizgarriak azalduko dituzte, besteak beste, Aranzadiko kideek (euskaraz eta gazteleraz). Hauen ondoren, Praileaitzen Lagunak elkarteko beste kide batek leizearen egungo egoeraren berri emango du: babesteko hartu beharreko neurriak, arriskuak, eta etorkizunerako aukerak izango ditu mintzagai.
 
Klik haundi ikusteko
Haitzuloko sarrera
Praileaitz haitzuloa, Debako udalerrian dagoen Goi Paleolitoko leizea dugu. Garai hartan, Europako kontinentearen zatirik handiena izotzez estalia zegoen eta asentamenduetako asko, behe aldeko lurretan kokatzen ziren, sarritan, kostaldetik gertu. Eremu honetan azaltzen dira, hain justu, europar kontinenteko eta Euskal Herriko aztarnategi garrantzitsuenetako zenbait. Horietako batzuk, Deba arroaren behe aldean, tartean, Praileaitz. Deba ibaiaren eskuineko ertzean eta 50 metrotako kota batean dago eta une hauetan, leizetik gertu, 100 metro eskasetara, Zeletako harrobian, Amenabar enpresa ustiatze jarduera lanak egiten ari da. Leizearen barrunbea, hainbat espazioz eratua dago eta sarreran, atondo bat aurkitzen da, gutxi gora behera, 50 metrotako areto biribil batzuei sarbidea emanez. Hainbat galeria ere baditu, 50 metro baino gehiagotan luzatzen direnak.
 
Kultur ondarea
Klik haundi ikusteko
Harrobiak mendia jan ahala Praileaitz kobara gerturatzen ari dela ikus daiteke irudi honetan
2006ko udazkenean, Aranzadi Zientzia elkarteko arkeologoek, Goi Paleolitoan (duela 18.000 urte inguru) euren jatorria zuten labar margo batzuk aurkitu zituzten. Aurkikuntza hauek izan ziren, Praileaitz haitzuloa, kultur ondare izendatzearen arrazoia. Margo hauek, ordea, ez dira orain arte eginiko aurkikuntza bakarra. Lehenago, itxuraz erritu funtzioa zuten sukaldeak, uharri beltzez osaturiko hainbat lepoko eta okrezko lapitzak topatu zituzten. Baina, modu bereziz arreta deitu zuen objektua, Paleolitoko Venusen antza duen lepokoa izan zen. Aurkikuntza guzti hauen garrantiza eta balioa, mundu osoko adituek aitortu dute.
 
Informazio gehiago:
 
Labar-pinturak Praileaitz 1ean (www.aranzadi-zientziak.org)
Argazki galeria (Xabi Otero) 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

kultur ondarea..
sorgin 2007-06-20 10:24:19
Ze pena! kalean ez dot ikusi honen informaziorik, gaur enteratu naiz hemen, berandu beraz.. oso guztora joango nintzan atzo kultur etxera.
Informazioa
Joan zen bat 2007-06-20 12:43:02
Sorgin, gai honi buruz informazioa nahi baduzu, E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. era idatziz eskatu dezakezu. Merezi du



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari