Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Botaink! arrow Zuk ere negar egin al duzu Reala bigarren mailara jaitsi delako?
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

Zuk ere negar egin al duzu Reala bigarren mailara jaitsi delako? PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-18 17:39
Klik haundi ikusteko
Gipuzkoa negarrez esnatu omen da gaur goizean. Hala irakurri dugu, behintzat, hedabideetan. Donostian eguzkia irten da gaur, baina ez ei du donostiarren bihotzik berotzen. Eta hau dena zergatik? 40 urte lehen mailan egon eta gero, bigarren mailara jaitsi delako Gipuzkoako lehen taldea. 
• Zuk ere negar egin al duzu Reala bigarren mailara jaitsi delako? Pena eman al dizu Reala zulora jausten ikusteak?
Klik haundi ikusteko
Eta atzeak bueltarik ez daukanez, etorkizunari begira jarriko gara: datorren urtean Reala berriz ere lehen mailara bueltatuko dela uste al duzu? Iritziak ematea golak sartzea baino errazagoa denez, BOTAINK!
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
Argazkiak: Diariovasco.com
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

bai!!
elgoibartarra! 2007-06-18 19:53:28
aupa!! 
 
Ba egia esan bai.Saviok penaltia fallau zuanian kriston negarrak ein nitxun,baita atzo ere.Espero det reala hurrengo urtian igotzea. 
 
Animo mutilak!! 
 
Beti Reala! 
gora txuri urdinak!! 
 
aupa gipuzkoa!! 
Ta animo!!
errealzalea
BAT 2007-06-18 19:59:05
negar ez, baina bihotzean zulotxo bat dudala esan dezaket. 
Badakit kirol bat besterik ez dela, bizitzan gauza garrantzitsuagoak direla, futbolariak diru piloa irabazten dutela...baina bihotzean min dut. 
Azken finean errealzaleok, kolore batzuk maite ditugu, jokoa aldatzen da, futbolariak pasatzen dira urteen poderioz, baina azkenean Erreala maite dugu. Errealekoa izatea sentimentu bat da (ez da topikoa) bizitzeko modu bat, edo behintzat gure bizitzako parte bat. Bai Gipuzkoan eta kanpoan, nahiz eta futbola ez atsegin, askorentzat bihotz puska bat joan zaigula pentsatzen dut. 
Baina hau aurrera doa, AUPA ERREALA edozein mailatan, BETI BIHOTZEAN, ETA AUPA ELGOIBAR.
musika gitxio ta gehixa rockanroll
aupa Eibar 2007-06-18 20:24:25
Guztiz lotsagarria iruditzen zait Errealagatik negar egitea...argi dago foballa "amarillismo masculino"-a dala.
Bai
Mkl28 2007-06-18 22:06:23
Negar egin nuen, baina kipula bat zatitzen nengoelako
negar hoiengatik
erreala 2007-06-19 00:39:03
pakete batzuk dia ta merezitxakua euki dabe. Horrenbeste kobrau itxen dabena itxeko ez da justua. Beste batzun lana hola pagauta egongo balitz...
zer ikasi
berrigorri 2007-06-19 00:46:49
honekin aukera ederra daukate. diru gutxiago sartuko denez kanterari begiratu eta etxeko jendiakin lanean hasi. Gauzak behetik landu behar dira eta ez diru pilokin konpondu nahi izatea (eta ikusi non dauden). 
ointxe garai ezinhobea elgoibarko sozio egiteko. AUPA ELGOIBAR!!
baina...
katta 2007-06-19 13:01:15
Badakitx futbola joku bat bakarrik dala, badakitx gure diruakin horko jokalarixak aberasten daudela, badakitx erreala ez dala ekipo ona, badakitx gaizki jolastu dabela tenporada honetan eta badakitx azkeneko partiduan lenengo mailan gelditzia milagro ba zala. 
 
Baina azkeneko partidua ikustera jun nitzan lagunekin, ondiok esperantzia galdu gabe. Partidua bukatzian ez nuan negar in, baina egixa esan biar badot ez jatan asko falta izan. 
 
Bueno, oin bia doguna bigarren mailan gogortu ta lelengo mailara al dan azkarren bueltau!
Reala
Lur 2007-06-19 13:51:55
Pena eman dit Realeko zaleengatik (ni ere banaiz), baina taldeak ez zuen besterik merezi. Gauzak ezin dira okerrago egin! Zuzendaritza desastre bat da, kirol arduradunik ez da egon (Bakero eta Zamora, lotsagarri!) eta jokalariak ere (bat edo beste kenduta) oso-oso gaizki. Bigarren maila ondo merezita daukate. Eta, kontuz, orain kosta behar zaie lehen mailara igotzea. Lehen jardunaldietan faboritoak izango dira, baina emaitzek ez badute laguntzen, Reala bigarren mailako beste talde bat gehiago izango da. Lozorrotik esnatu eta espabilatzeko ordua iritsi zaie hauei ere.
Derdixa Ipuruan
Yuyu 2007-06-19 14:26:27
Datorren urteko partidarik interesgarrixena Eibar eta Realan artekua, Ipuruan jokatuko ebiena. Hori bai foballa en estadio puro! ia Eibarrek bigarren maillara igotzia lortzen daban asteburu honetan eta danok zelebrauko dou Eibarren, San Joan jaixak diaz-eta. Realzaliok ere gonbidauta zaoztie, klaro. Penak ahaizteko erremedixorikan onena, zatozte guregana tozintituok.
penia
bilboko bat 2007-06-19 15:47:20
ni atletikua naiz eta pena eman dit, egin dugun jokuagatik guk ere bajatzea merezi genuen baina sorte euki dogu... 
animo eta laster berriz derbyak ikusiko ditugu
detritus five
antzerki gitxio 2007-06-19 16:33:41
Hurrengoan Athletic-xak eta Errealak parez pare bigarren mailan, Eibarren errespetuakin.
aupa reala!
1 2007-06-19 17:43:09
aupa!! 
 
Bueno bakitx realak oso gaizki jolastu dabala...baina ez da hainbestekoa izan.Ez zait normala iruditzen esatia merezita daukatela!! 
beraiek saiau dia eta ez det uste athletic etb askoz geixo saiau dizenik! 
aurten danak merezi zaben beian eotia! 
 
madrila,barca ta beste batzuk kenduta danak lotsagarri jolastu dabe... 
 
Ta klaro athletic zb ez da bajau?¿?¿' 
 
reala zaualako!! 
 
ta hurrengo urtian derbi!edo bigarren mailan,edo lenengo mailan. 
Espero deet lenengo mailan izatia. 
 
Ez nao athletixan kontra baina lenengo mailako derbi bakarra hemendik 2 urtera edo 1era reala eta osasuna izatia nahi det. 
Athletic-koak txulo batzuk dizelako, Ta nere ustez athletic-kuak geixo balio dabe aktore izateko!!
Javi Glez.
Primerako txuloak 2007-06-19 18:03:18
Bai txuloak, baina lehen mailako txuloak gea Athletikekuak. Eta Realeko umillak ba, bigarren mailan. 
Aurreko iritzixa idatzi dabana -aupa !!- kontraesanen erregea da. Lehenengo gehixegizkua dala ez zabala maila mantentzia merezi esatia, eta gero danek merezi zabela behian egotia.  
Eta bukaeran "ez nao Athletixan kontra baina..." eta gero txulo batzuk diazela, jaitsi daitezela... aklaratu ari txo!
ba klaro
Ion 2007-06-20 15:04:10
Nola ez det ba negar ingo, txikitatik realekua izan naiz ta ez edonolako errealzalia beti sentitxu det biotzian errealeko koloriak ta maila galdu zuanian inork ezin izan nindun kontsolau, inguruan nauzkan danak etorri zian ni animatzera baina inposiblia. 
Ta bai tristia izango da futbolagaitxik ola egotia baina neretzat reala futbol talde bat baino geixo da. GORA ERREALA!!!!
tachan
ba 2007-06-20 16:29:49
nere pitilina potoloa jarri zitzaidan
Erreala berria nahi dugu
lotina geldituuuu 2007-06-20 19:52:44
kriston pena eman zian, nahiko asumitxuta nakan baño weno... Oin jugadore batzuk bota egin bearko lituzkete diruan bakarrik pentsatzen dabenak eta koloreak sentitzen ez dituztenak, adibidez ba skoubo, novo, rivas, stevanovic,gerardo, xabi prieto ere zeba burua beste leku baten dakala ematen du tenporada erditik aurrera, ez du ezer in eta kanteriari aukera eman bear zaio, or ditugu markel, elustondo... eta kovacevic-eri renobau, 2. mailako pitxitxia izateko eta reala berriz 1. mailan izateko
AUPA REAL
real 2007-06-22 11:36:14
Hurrengo utean lehengo mailara igo ber dugu aupa real  
txuri urdin txuri urdin maitea
REAL
Reala gaitik dena 2007-06-22 11:40:50
Ni negar egin nun baina bigarrenmailan ehgongo gara baino gustura eta hontxe animo gehiago eman behar dugu inoiz baino gehio zea erreala liga irabazteko zorian zgoenean animazen genun ta orain zergaitik ez? 
aupa real



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


zaldunan akatsa
zaldiak aurreko frogetan ia minutu bateko aldea ateratzen zion motorrari, beraz argi dago....
(Gaueko)

redios!!!
redios!!! hamaika ikusteko jayuak gaituk! gauza ra...
(ilargi)

Lotsagarria
Bai, neu ere konforme nago aurreko biekin. Zertara...
(Migel A.)

Lotsagarria
Urtero igual!!!Noski, kaltea eragien dutenak eztit...
(Hergon)

Sosua...
Ez dakit baina kalendarixo sosua urtengo dala emot...
(Miren)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 14 bisitari