| Triska Dantza Taldearen kurtso bukaerako jaialdia |
|
|
|
| elgoibarren.net | ||
| 2007-06-15 12:26 | ||
|
“Eta gaur txefaren proposamena...” izenburua jarri dio Triska Dantza
Taldeak kurtso bukaerako jaialdirako prestatu duen ikuskizunari. Urtean
zehar eginiko lana erakusteko, jatorri ezberdineko platerez osatutako
menu berezia osatu dute. Zapatu honetan (ekainak 16) izango da Olaizaga
Kirolegian (22:00).
Jatorri ezberdineko (Grezia, Frantzia, Italia, Japonia, e.a.) plater, tradizional zein berritzaileetan, oinarritutako ikuskizuna prestatu dute Triska Dantza Taldekoek. Begi-inpaktua areagotzeko, gainera, multimedia muntaiak jantziko du dantzarien ikuskizuna. Elgoibar, Mendaro, Deba eta Eibarko 140 lagunek parte hartuko dute saioan, 4 eta 50 urte artekoak denak.
• SarreraK: Pitxintxun salgai (3 euro)
“Eta gaur txefaren proposamena…”
MENUA
• Ikuskizunaren zuzendaria: Josu Mujika
• Multimedia muntaia: Rosa Marin
• Iraupena: 1 ordu eta 15 minutu
|
||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























