Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak kudeatuko ditu Udalak prestatutako aisialdi ekipamenduak
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak kudeatuko ditu Udalak prestatutako aisialdi ekipamenduak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-15 08:47
Klik haundi ikusteko
Udaleko eta Elgoibarko Izarrako ordezkariak
Udalak prestatu dituen Ludoteka, Gaztelekua eta lehendik martxan dagoen Gazte Informazio Bulegoa (GIB) kudeatuko ditu Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak. Aurreikuspenak betetzen badira, irailaren amaieran zabalduko dira Ludotekako eta Gaztelekuko ateak.
 
 
 
 

• Ludoteka eta Gaztelekua, nobedadeak.

Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Gazte Informazio Bulegoa lehendik ere martxan dagoenez, Ludoteka eta Gaztelekua izango dira aisialdiari lotutako nobedadeak. Biak ere Krutzelegi kaleko (goiko argazkietan) etxepe banatan egin dira, eta Gazte Informazio Bulegoa (GIB), momentuz, Kultur Etxean mantenduko da. 

Ludoteka 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat izango da; Gaztelekua, berriz, 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat. GIB, azkenik, 0 eta 29 urteko haur, nerabe eta gazteei zuzenduta dago, batez ere, baina gainontzeko herritarrentzat ere zabalik egongo dira ateak.

Aspaldiko kontua:

Bospasei urte izango dira Elgoibarko Izarra gaztelekuaren proiektuaren atzetik hasi zela. 12 eta 16 urteko nerabeen aisialdian hutsuneak sumatu eta Udalera jo zuen elkarlan eskean. Urte batzuk pasa badira ere, Elgoibarren Gaztelekua izango dugu laster, eta, gainera, Gaztelekuaren alboan Ludoteka ere izango da.

Lehiaketa publikoa:

Udalak lehiaketa publikoa egin du aisialdi ekipamenduen kudeaketa zeini eman erabakitzeko. Hala ere, Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteak baino ez du proiektua aurkeztu. Eta Elkarteak aurkeztutako proiektua Udalaren gustukoa izan denez, ekipamenduen gestioa Elgoibarko Izarrari ematea erabaki du Udalak.

Irailean zabaldu nahi dira ateak:

Aurreikuspenak betetzen badira, irailaren amaieran zabalduko dira Ludotekako eta Gaztelekuko ateak. Ludotekak eta GIB-ek astelehenetik ostiralera bitartean zabalduko dituzte ateak; Gaztelekua, berriz, asteartetik zapatura egongo da zabalik.

Sei hezitzaile:

Elgoibarko Izarrak sei hezitzaile kontratatuko ditu hiru ekipamenduetan lanean jarduteko. Ludotekan bi hezitzailek jardungo duten, Gaztelekuan hiruk, eta GIB-en lagun batek.
Aisialdi ekipamenduetan lan egin nahi dutenek ekainaren 25era arte daukate Elgoibarko Izarran izena emateko aukera.

Esan bezala, irailaren amaieran zabaldu nahi dira Ludotekako eta Gaztelekuko ateak. Beraz, irailean zehar zabalduko da herritarren artean ekipamenduen gaineko informazio zehatzagoa.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Azkenean bai !!!!
Guraso bat 2007-06-15 10:32:04
Posten gera Ludoteka eta Gaztelekua laister martxan ikusiko ditugulako. 
Elgoibarko Izarrakoek gure seme-alabekin lan majoa egiteko aukera daukate. 
Hainbeste urte zain egon ondoren ea dena ondo eta ttukun ateratzen den. 
Animo.
Zorionak!!
... 2007-06-15 10:47:51
Zorionak elgoibarko Izarrari azkenenan proiektu horiek kudeatuko dituelako. Segi horrela!!
Bazen garaia !
Ama bat 2007-06-15 14:07:47
Azkenean ere, badirudi gauzatu dela proiektua. Zorionak! Dena den, guraso askoren iritzia da larunbatetan ere egon beharko lukeela irekita Ludotekak. Hemen oso luzea da negua eta eguraldi txarra egiten duenean umeek ez dute izaten nora joan. Gainera, astean zehar jardueraz beteta egoten dira eta larunbata arratsaldeak dituzte horrelako toki batetan egoteko. 
Mesedez, azter ezazue proposamena.
Larunbatekoa aztertu mesedez !!
Gurasoa 2007-06-18 10:24:36
Ados aurreko komentarioan ama horrek esandakoarekin 
Lokalak eta dena prest edukitza, usten degu eskaintza larunbatera luzatu behar dela.
Zorionak
Maka 2007-06-18 11:45:57
Zorionak Elgoibarko Izarrakueri. Zuen proiektuaren barruan inportantia izango da hau, eta lortu dozue. 
Segi orain arte bezain langile!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 14 bisitari