Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow EAE-ANV: “Dagokigun lekuak okupatzera joango gara zapatuko udal osaketan”
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

EAE-ANV: “Dagokigun lekuak okupatzera joango gara zapatuko udal osaketan” PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-14 07:27
Klik haundi ikusteko
Soraluzeko kiroldegian eman zuten prentsaurrekoan egin zituzten adierazpenok Debabarrenako EAE-ANV alderdiaren zerrendetako kide eta hautetsiek, Elgoibarkoak tartean. Ekainaren 16an (zapatua), udal osaketetan "eragozpen guztien gainetik, udaletxe guztietan izango gara, dagokigun lekuan", aurreratu zuten, besteak beste.



Eskualdeko EAE-ANV alderdiaren ordezkariek, "bestelako alderdiei eta baita gure hautetsien postua bereganatzeko aukera duten gainontzeko zerrendetako hautagaiei" dei zuzena egin zien: "larunbateko udal osaketetan zinegotzi karguak hartzeari uko egin diezaioten".

Bestalde, Soraluzen bildutakoen ustetan, "azken udal hauteskundeetako emaitzak ikusita, eskualdeko milaka lagunek beste mota bateko herrigintzaren eta beste erako instituzioen aldeko apustua egin dute".

Informazio gehiago: noticiasdegipuzkoa.com
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ez dut uste!
Barnygamble 2007-06-13 21:46:28
Barkatu baina ez dagokizue zinegotzi kargurik ezin izan zenutelako partidu politiko bezela aurkeztu! zuek ere badakizue ezin izango duzuela kargurik bete, ez galdu denborarik horretan eta batez ere ez saiatu jendea engainatzen zerbait lortuko duzuelakoan.Ez duzue liskarra sortzea besterik lortuko, beste alde batetik hobeen egiten duzuen gauza da, horregatik behingoz espabilatu eta zuen buruari hausnarketa bat egitea gomendatzen dizuet.Utzi pakean Euskal Herria behingoz eta indarkeria gaitzetsi zuen helburu guztiz legitimoak lortzeko.
aupa elgoibar
elgoibartarra 2007-06-14 09:14:32
Albiste honek ez du merezi komentariorik. 
Udal-etxera joango zarete, zarata pixkabat aterako duzue, negar pittin bat egingo duzue, zuen bizkarra "flagelatu".. 
eta bla,bla,bla 
ondo izan
aspertuta naukazue!
jon 2007-06-14 09:36:49
HB botatu izan dot baina gaur egun honek ez du zentzurik, ETA... desagertzen ez diren bitartean, gatazka ez da bukatuko, betirako izango da, ez guk eta ezta hurrengoek ere ez dute EH aske bat ezagutuko, aspertuta naukazue!
ni
ni 2007-06-14 09:36:51
elgoibarko herriak PNV ·zigortu· zuen botoekin, boto gitxiago, zinegotzi gutxiago, eta begira nola gure botuen ezker len bezela gelditzen da, negozioa egiteko prest, beti bezela, ez ahal dozue pentsatzen inmorala dela?, ni behintzat lotsatuko nintzateke hori eitxen. negozioa eta txantuloetarako edozerrek balio duela demostratzen zaudete, mesedez pentsatu pixka bat!!!!lotsagarri gelditzen zaudete!!!
!!!
sorgin 2007-06-14 09:43:40
ANV bigarren indarra herritarek bozkatu ondoren... errespetu bat, mesedez.
Ni-ri erantzuna
Euskalduna 2007-06-14 10:25:19
Zuen postura ez al da inmorala? 
Lotsa eduki, eduki beharko zenuke. EAE-ren kareta jantzi eta hor zabiltzate firin-faran. ETA-k suetena hautsi eta ezer gertatuko ez balitz bezala zabiltzate. Gustura errepikatuko nituzke hauteskundeak egoera berri honetan. Jipoi ederra hartuko zenutelakoan nago. Zuena bai LOTSAGARRAIA.
Sorginari
Amaia 2007-06-14 10:33:13
Ni prest nao bigarren indar hori errespetatzeko, zuek gainontzekuen bizitza errespetatzen ikasten dozuenian. Eingo dogu tratua?
faltsukeria
ni 2007-06-14 10:40:05
Nolako faltsukeria...PNV, EA, EB..guztiak "omen" daude, alderdi politikoen legearen kontra. Ala ere legea beraien onurarako denean beraien mesedetan erabiltzen dute. Benetan lege horren aurka baldin badaude egin dezatela egin beharrekoa. Bestela esan dezatela egia, lege honen alde daudela alegia. Moral haudia dute hauek...
Ni-ri beste erantzun bat
Euskalduna 2007-06-14 10:53:26
Alderdien legea ezereztatzeko ongi baino hobeto dakizue zer egin behar duzuen!! 
Konturatzen al zarete zerrenda zuzenak aurkeztu bazenituzte hiru zinegotzi izango zenituzketela udalean? Eta nork daki hurrengo legealdian, beharbada gehiago. Zergatik hartu duzue okerreko bidea? Zoazten bide horretatik joanda bozkatzaileon hurrengo zigorra zuentzat izango dela ziur nago. 
Euskaldunok har dezagun behingoz bide berbera eta eraiki dezagun benetako Euskal Herria.
AMAIA´RI
sorgin 2007-06-14 11:19:37
zuek gainontzekuen bizitza errespetatzen ikasten dozuenian.. diozu.  
Zerk adierasten dizu horrela ez dala??? hau da hau.....!
Barreneraino sartua
anttonio 2007-06-14 11:32:24
Okerrena da gure artean ere jendeak alderdi politiko bat ilegalizatzea normaltzat hartzen duela eta neurri egokia iruditzen zaiola. Frantzian beste hainbat eskubide urratuko dira (hizkuntzak eta abar), baina alderdi politiko guztiak legalak dira, Front National ultraeskuindarra eta Batasuna barne. Erresuma batuan berdin, italian... 
 
"Demokrata" hitzarekin ahoa betetzen zaie batzuei, munduko demokratarik demokratenak izango balira moduan, eta gainontzekook men egiten diegu, demokraziaren izenean, amen.
Anttoniori
ling 2007-06-14 11:52:23
Epa Anttonio, atzerrira begiratzen hasi zeranez, galderatxo bat: 
 
Alemanian nazi alderdia ilegalizatua dago. Zein da faxistagoa: 
 
1. Alemaniar gobernua 
2. Nazi alderdia
Lotsagarria
ligam 2007-06-14 12:03:30
Jendeak bozkatu eta kargua hertzerik ez? ze demokrazia da hau? Gora ezker abertzalea Gora ANV
izen lapurrari
lingam 2007-06-14 12:20:35
Erantzun ba...
Anttonio eta ligam-i
Euskalduna 2007-06-14 12:24:39
Zuek demokrazia zer den ba ote dakizuen dakizuen dudan jartzen dut. Gutxiago hitzegin eta ekintza zuzen gehiago. Aldendu behingoz ETA-ren ingurutik, gaitsetzi zuek dakizuen hori eta gauzak aldatzen hasiko dira. 
Ondo baino hobeto dakizue zergatik ezingo dituzuen zuen eserlekuak eskuratu. 
Pertsonak mehatxatuta dauden bitartean, suetena hautsita dagoen bitartean eta kale borroka bizirik dagoen bitartean ez dago zuekin hitzegiterik.
Nolakoak garen?
Aa 2007-06-14 12:56:08
Ez dut asko ulertzen politikaz baina idatzitako gauza batzuk irakurtzian flipau in dot. 
Batzuk, ETA-k armak hartu izanarekin dena justifikatzen duzue. Horrekin ez dut esan nahi ondo dagoenik ezta gutxiago ere. 
ANV ilegalizatzen dutela eta normal normala iruditzen zaizue, Arnaldo gartzelan sartu dutela, De Juana,18/98+... mila adibide jarri daitezke, estatuak egin dituen astakeriak ugariak izan baitira. Baina neurri batean gure pasibotasunarekin onartutzat ematen ditugu ETA aitzakiatzat erabiliz. 
Orain udaletxeetako kargu hartzea omen dator, eta berriz ere gauza berdina gertatuko da tamalez. Herritar batzuen ahotsa ixilik geratu beharko da. Eta hau guztia zergaitik? Bakoitzak bere buruari bakarrik begiratzen diolako eta herri honetako arazoa askorentzat mesedegarri delako eta ez zaielako arazoa konpontzea komeni.
euskaldunari
ni 2007-06-14 13:11:09
zenbat alderdik esan dute Alderdi legearen aurka daudela? zergaitik ez dute ezer egiten honen ondorioak konpontzeko? komeni ez zaielako eta probetxua ateratzen diotelako? zu alderdi legearen alde al zaude?
Euskalduna
Ni-ri 2007-06-14 13:34:21
Ni alderdi legearen guztiz aurkakoa naiz. Zuek indarkeria eta atentatuak gaitsetziko bazenituzte, eta behingoz ETA-ri publikoki nahikoa dela esango bazeniote ez genuke inoz gehiago alderdien legeari buruz hitzik egin beharko. Benetan jakin nahi dut ea asko eskatzea den. 
Horrelako egoera hipotetiko batean zeuok nabarituko zenituzten aldaketak onerako. 
Zein da zure iritzia?
imitatzile bat dago gure artean
ligam 2007-06-14 14:12:47
Nik ez bait got idatzi nere izenarekin agertzen den 2º komentarioa. 
 
Zergaitik beste baten inck-a erabili? pertsonalitate propiorik ez ala?
demokrata
Euskalduna 2007-06-14 14:15:24
ni euskalduna naiz baina espainia seduzitu nahi dut. Horregatik eskatzen ETAren jarduera -noiztik ez du jardun- gaitseztea, baina ez dut eskatzen herritarren nahia udaletan aplikatzea. demokrazia ez da oinarrizkoa niretzat, denak ni bezala pentsatzea baizik.
ligam-i
lingam 2007-06-14 14:30:19
Argi dago zuk kopiatu didazula izena, baita gaizki kopiatu ere! parregarria!
ligon
Elgoibartarra 2007-06-14 14:36:53
Izorratzen zaituzten arren, guri gorroto izan arren, Ezker Abertzalea bigarren indarra da Elgoibarren.
Euskaldunari
ni 2007-06-14 14:40:34
Zergaitik esaten duzu "zuek indarkeria eta atentatuak gaitsetziko bazenituzte"? Ni enaiz ANVko mahaikidea baña indarkeria gaitsezten dut.1000 elgoibartarrek gure bozka eman diogu ANVri. Ez al dugu eskubiderik 1000 eta piku hoiek? Elgoibarko ANVko iñork ez du "kausa pendienterik" legearekin. Alderdien legearen aurka baldin bazaude, honen kontra egin beharko zenuke kritika, eta ez ANVren aurka. Erraz asko esaten dezue denok lege honen aurka zaudetela, baña azkenean ez duzue legea kritikatzen, ANV baizik. Egin dezatela behar dena ANVkoei bere tokia egiteko udaletxean. Gainontzean 1000 elgoibartar errepresentazio gabe utziko gaituzte. Hori bai dela lotsagarria. Alderdi legeaz aprobetxatzen dira psoe, pnv, ea eta guztiak naiz eta kontra daudela esan. Hori ere tristea da.
Aa-ri
lingam 2007-06-14 14:40:46
"ANV ilegalizatzen dutela eta normal normala iruditzen zaizue"..."Baina neurri batean gure pasibotasunarekin onartutzat ematen ditugu"... 
 
Eta nork egin behar du estatuaren aginduen aurkako insumisio hori? Alderdi legalek beraien tokiak utziz? Ez zerate konturatzen naiz eta legeren batekin ados ez egon arren jende normal gehienak legea betetzen jarraitzen duela? Jende gehienak, zuek ere! 
 
Hasi zuek insumisio fiskalarekin (adibidez) ejenplua ematen, estatu espainola ez badezute onartzen zergatik ordaintzen dituzue zergak txintxo-txintxo? zuk esanda bezela "Bakoitzak bere buruari bakarrik begiratzen diolako" izango da, ez?
Izorratu?
lingam 2007-06-14 14:54:42
"Izorratzen zaituzten arren, guri gorroto izan arren, Ezker Abertzalea bigarren indarra da Elgoibarren." 
 
Izorratu ez, baina beldurtu bai. Ezker Abertzaleak (zati handi batek) totalitarismo kiratsa dauka, eta gehiengoa lortu ezkero, ze gobernu mota sortuko lukete? Totalitarioa. 
 
... 
 
Bigarren indarra... bai, baina... ze portzentai? 
 
... 
 
Konturatu zerate ideologi aurreratu (progresista, ezkertiar...) gehienak (sozialismoa etabar.) hirietan izaten dutela indar gehiago? Eta eskuineko, tradizionalista, etabar diren ideologiak herri txikietan gehiago, ordea. Euskal Herriko emaitzak ikusita... Ze leku hartzen du Ezker Abertzaleak?
nik daukat portzentaia: %100
lingam 2007-06-14 15:12:15
zuk zeinen portzentaia daukazu, lingam? 
zeurea 9000tik 1 da, baina ematen du hitz egiten duzula PNV,EZ,EB,Aralarren izenean. 
Toma ya, herria lingam da.
Ein?
lingam 2007-06-14 15:19:40
Erantzuteko zailtasunak, e?
Izen lapurrari
lingam 2007-06-14 15:23:25
Badakit galderak erantzuten ez zarala oso trebea, baina, zergatik beti nere izena lapurtzen dezu? Eztabaida nahasteko, ez? Zeri diozu beldur?
lingamen gramatika.....
Argoitz 2007-06-14 15:30:15
lingam-ek idatzita: 
 
baina, zergatik beti nere izena lapurtzen dezu? 
 
Gramatika tamalgarria benetan lingam. Ikusi eta ikasi 
 
baina, zergatik lapurtzen dezu beti nere izena? 
 
Hau da idazteko era egokia.
Gramatika
lingam 2007-06-14 15:37:13
Zenbat urte dituzu? 12?... Zurekin eztabaidatzea denboragaltzea besterik ez da, galderak erantzun beharrean gramatika akatsetan fijatzen zera... batzutan irainik ez idaztearen erregela betetzea zaila egiten da...
argia
lingam 2007-06-14 16:32:20
Ni naiz argiena. Zuekin ez du merezi eztabaidatzerik. Ezker abertzalekoak ematen duzue denok.
Hiru
Hiru 2007-06-14 16:42:47
Ni naiz ANVri bozka eman dion 1041 Elgoibarko biztanle horietako bat. Aukera izan nuen bai PNVri edo PSOEri edo beste edonori bozka emateko (Kabinan bait zeuden papeleta guztiak). Baina garbi izan nuen nire hautua ANVren alde zela eta izango dela.Nire bozkak eta beste 1040 bozkak ez dira izan PNVri 2 zinegotzi oparitzeko eta PSOEri 1 oparitzeko. 
PNV gelditu zaitez lortutako 5 zinegotziekin (zuentzako lortutako bozkak kontutan hartuz) eta PSOE 3kin.Ez okupatu zuei ez dagokizuen eserlekuak. Ez hartu zuena ez dena.Garbi joka ezazue.
29 urte ditut
Argoitz 2007-06-14 16:47:55
lingam.... ez bota baloirik kanpora, ni, zu banintz ez nintzateke kalera urtengo aurpegiko kolore gorria kendu arte. 
 
Ni atakatu beharrean zure gramatika barregarria zuzentzen saiatu.
arrazoia
casio 2007-06-14 16:56:13
lingam-ek arrazoia daka, eztabaida interesante bat dauan bakoitzian beti agertzen da esukal filologo listilloren bat besteen erru ortografikuak zuzentzera . 
 
Bestalde, ovidiok beteko al du esan zuena? HAu da, emango al dio ANV-ri tokatzen zaion eserlekua?
lingam analfabetoari.....
Argoitz 2007-06-14 17:00:45
Eta lingam-en beste anka sartze barregarri bat: 
 
lingam-ek idatzita: 
 
Konturatu zerate ideologi aurreratu (progresista, ezkertiar...) gehienak (sozialismoa etabar.) hirietan izaten dutela indar gehiago? 
 
Oso gaizki lingam.... baldintzazkoa falta zaizu, ikusi eta ikasi berriro ere: 
 
Konturatu AL zerate ideologi aurreratu (progresista, ezkertiar...) gehienak (sozialismoa etabar.) hirietan izaten dutela indar gehiago? 
 
Penagarria da erdi analfabetoa den lingam honi horrelako astakeriak idazten ustea, nere iritsiz, baldintza beharrezkoa izan beharko litzateke gramatika menderatzea foro honetan idazteko.... Moderatzile..... kendu itzazu lingam-en komentarioak behar den moduan idazten ikasi artean.
Argoitz irakasle sasijakintsuari
Prexkumari 2007-06-14 17:09:34
Zuzenketak egiten hasi bazara egin itzazu ongi mesedez:  
 
"Ideologia aurreratu gehienEk"
Prexkumariri
Argoitz 2007-06-14 17:19:38
Konturatu naiz akats horretaz ere, baina ezin ditut analfabeto honen anka sartze guztiak zuzendu, bihar arte egongo nintzatekeelako. 
 
Baina sasijakintsua ez naizela frogatzeko, zuri zuzenduko dizut akats bat. 
 
Prexkumarik idatzita: 
 
Zuzenketak egiten hasi bazara egin itzazu ongi mesedez: 
 
 
Zuri ere baldintzazkoa falta zaizu, erderakada galanta zurea, baina lasai, horretarako nago ni hemen eta.... ikusi eta ikasi zuk ere Prexkumari maitia... 
 
 
Zuzenketak egiten hasi BALDIN bazara egin itzazu ongi mesedez: 
 
Ezergaitik Prexkumari.
zuk ere bai
casio 2007-06-14 17:57:53
zuk ere badittuzu akatsak:ustea ez, uztea;iritsiz ez, iritziz ...
gai aldaketa
casio 2007-06-14 17:59:30
azkenian lortu du nahi zuana, gaixa aldatzia. barren-eko moderatzailiari eskatuko nioke komentario guzti gauek borratzeko. Arau bat gaitik ez ateratzea da.
nahasturik edo nahasten
Dantzari 2007-06-14 18:04:58
ANVk ez dakit zer egin beharko luke...Batasunak ez dakit nori hau esan beharko lioke...ETAk hau egin beharko luke... 
Norbere arazoen errua inori botatzea erreza da benetan. Bazterrak nahasten ari den jende ugari dabil hemen eta nere ustean argi dauden gauza batzuk plazaratu nahi ditut. 
Ezker abertzaleari leporatu ahal zaizkio gauza batzuk, baina konponbiderako saiakera egin ez duenik ez. Denbora guzti hontan konponbide klabean aritu den bakarra izan da. Proposamena plazaratu duen bakarra da. Gehiengoetaz hitz egitea gustatzen zaigu eta aski argia da herri honen gehiengoak negoziazio bidezko konponbide bat nahi duela. ETAk ere saiakera desberdinak egin ditu eta bakea helburu negoziatzeko prest agertu da eta agertzen da, beraz ezin zaio leporatu konponbidearen aurrean arazo bakarra bera denik. Espainiar estatua eta PNVko laguntxoak ordea zertan aritu diren eta aritzen diren danok dakigu. Eskatu hauei mahai batean jartzeko, hitz egiteko... 
Konponbidea eskura dago, batasunaren proposamena mahai gainean dago, zeren zai daude beste alderdiak? Hurrengo eklipsearen zai, kaltetu gehiagoren zai, españako selekzioak mundiala irabazteko zai.... 
Orain dena desitxuratzea da kontua eta hauteskundeetan kristoren ostia hartu eta gero ahal dituzten zinegotzi postu guztiak lapurtzera doaz. Konponbidearen izenean? EZ. Dirua, boterea eta negozioaren izenean. 
ANV-k biolentzia oro gaitzesten du, eta adibide garbiena bozka nuloaren desobedientzia zibil kolektibo ariketarena da. Bere jarduna politikoa da. 1041 gara aukera hau egin dugunak eta ez dugu españolen edo PNVren zilegitasunik behar. Guri dagozkigun hiru zinegotziak lan haundia izango dute eta guk hori exigituko diegu gainera(ez dut uste kale egingo digutenik). Nere ustean larunbatean osatuko den plenora denok joan beharko genuke herriaren borondatearen neurrira osatu dadin. Larunbatean danok plenora! 
 
 
Alderdi naziaren inguruan dabilen artaburuari: 
Alderdi naziak gerra galdu zian txo! Historia irabazleek idazten ditek! Gerra irabazi izan balute gaur egun beste egoera bat izango genian. Ez sekula ahaztu. Nazien lagun Frankok, gerra irabazi zian eta bere ondorengoak hemen zauzkeagu legal eta lasai asko. Nazi askok españan hartu zian babes. Haiek bezain faxista ditxuk hauek, baina demokratak omen. 
Horrelako egoera baten aurrean zapa¡ltzailea eta zapaldua bereizten ez baditxuk, edo telebistak burmuina jan dikelako dok, edo bazterrak nahasten dabilen zapaltzaile bat gehiago baino ez haizelako izango dok. 
 
Aurrera bolie
gaia aldatu degunez
casio 2007-06-14 18:06:55
comentau nahi naban oso polita hari dela gueratzen Maala aldea
eskubidea dute
alopecio 2007-06-14 18:09:24
ANV koek zinegotziak eukitzeko, ez det ulertzen zergaitikan ezin izan daben aurkeztu, lotsagarria benetan, terroristak al ziren aurkeztutako pertsonak? ze iritzi du Javi Nuñezek gai honi buruz? bidezkoa dala uzten al dezu ANVri dagozkion zinegotziak ez ematea?
potrotaraino
casio 2007-06-14 18:11:28
potrotaraino nao jendiak bestian nick-ak hartziakin. aldatu in bihar izan naban nere lenengo nick-a beste batzuk ere erabiltzen zebelako, eta egixa esan, igual orokorregixa zan. BAina oin berriz ere norbaitx nere nick-a erabiltzen hasi da. Ze nik ez dot idatzi goiko komentarixo hori, malari buruz hitzegiten dabana.
Euskaldunari
anttonio 2007-06-14 18:25:59
"Zuek demokrazia zer den ba ote dakizuen dakizuen dudan jartzen dut. Gutxiago hitzegin eta ekintza zuzen gehiago. Aldendu behingoz ETA-ren ingurutik, gaitsetzi zuek dakizuen hori eta gauzak aldatzen hasiko dira." 
 
ETAren ingurutik aldentzeko esan didazu... Ez dut ETAko inor ezagutzen eta bere ekintzak gaitzesten ditut, ez baitzait bide egokia iruditzen. Eta ETAren ingurutik aldentzeko esan didazu... 
 
Ezkertiarra naiz, eta estatu propio bat sortzearen aldekoa. Ez nago inongo alderdian afiliaturik. Komentario bat egin, nire iritzia azaldu eta ETArengandik aldentzeko diostazu. 
 
Nik ere dudan jartzen dut demokrazia zer den ba ote dakizun: subiranotasuna herriaren esku uzten duen erregimen mota edo sistema politikoa. 
 
Bi aldeetan gertatu dira urraketak eta biak gaitzesten ditut. Batzuek ETAren ondoan egotea leporatuko diguzue, baina benetako demokrazia baten nahian gabiltza asko eta asko. Baina bi aldeetatik. Biolentziarik ez eta erabakitzeko askatasuna. 
 
Bigarrena gertatuz gero lehenengoa gertatuko da. Lehenengoa gertatuz gero bigarrena gertatuko den dudak dauzkat. Halere, saiatu behar delakoan nago.
Arauek ez dute ezer esaten gramatikari b
lingam (orijinala) 2007-06-14 19:55:09
Akats hoiena gehienbat presaka idazteagatik izan da. Baina oso adierazgarria da bai, egin ditudan galderak erantzun beharrean eztabaida bidetik atera nahi izatea ... izenak nahastearena etabar... Zergatik? Beldurra diozu eztabaidari? 
 
...... 
 
Dantzariri: 
 
"Alderdi naziaren inguruan dabilen artaburuari:"  
 
Irainak ez al zeuden debekatuta? Moderatzaileeee.....! 
 
"Alderdi naziak gerra galdu zian txo! Historia irabazleek idazten ditek! Gerra irabazi izan balute gaur egun beste egoera bat izango genian." 
 
Ba noski. Eta? Horrekin zer esan nahi dezu? Nazia izatea agian ez dela hain gauza txarra? Gerra irabazleek eman zieten fama txarra dela bakarrik? Ba zure iritzia hori bada berdin zait, agian horrela izango da, baina ez dauka zerikusirik nik esan dudanarekin. Bakarrik "faxista" hitza gaizki erabiltzearen aurka nago. Faxismoa ultra-nazionalismoaren sinonimoa izaten ohi da. Eta hemengo "ultrak" beraiekin ados ez dagoen edozeini "faxista" deitzean, ba harritu egiten naiz... Faxismotik gertu daude euskaldun abertzale itsu asko, nere ustez. Agian egin dezaketena, dantzarik esaten duenarekin ados badaude, faxismo adjetiboa onartzea da. Baina ez beste guztiei horrela deitu. Naziak ez baziren hain txarrak eta aliatu kapitalistek eman bazien daukaten fama txarra, orduan zergatik ez onartu "faxista" deitzeari? 
 
"Ez sekula ahaztu. Nazien lagun Frankok, gerra irabazi zian eta bere ondorengoak hemen zauzkeagu legal eta lasai asko. Nazi askok españan hartu zian babes. Haiek bezain faxista ditxuk hauek, baina demokratak omen." 
 
Franko bla bla bla... 
 
Testu luzeak idazteko kapaza bahaiz. Eta galderak erantzuteko? Agian ez duk ikusi, errepikatuko diat:  
 
Erreferendum bat egingo balitz Euskal Herrian zerk irabaziko luke: ETA bai ala ETA ez?
etorri, etorri
ertzain bat 2007-06-14 21:13:20
etorri, etorri, larunbatean etorri udaletxera zuekin primeran pasatuko degu eta, zuen 2 kantu zentzugabeak abestu, putxerazoaren pankartak erakutsi eta konturatzerako gure porrak gainean izango dituzue. laupabost egurtuta eta beste laupabost identifikatuak joango zarete etxera! onetaz zihur egon! oso ondo pasatu dugu eta zuek etxera betiko aurpegiarekin joango zarete, beno agian berotuago...
eta beste gauza bat!
lingam(originala) 2007-06-14 21:24:06
ANV-ek athletic-ekin bere helburua lortuko du azkenean, reala bigarren mailara jeitsiz atzerritarrak dituelako eta bilbotarrak lehengo mailan mantenduz "euskaldunagoak" direlako. Ez al zarete honekin konformatzen?
Erreferenduma
Dantzari 2007-06-14 22:07:50
Ez dakit zer irtengo litzateken, seguraski ETA bai bozkatzea ilegala litzateke eta KAR, KAR... 
 
Ez, orain serio jarrita. Erreferendumaren inguruan zabiltzala eta, argibide pare bat. Euskal Herriaren gehiengo batek irtenbide negoziatu bat nahi du, ez du gatazkaren luzamendua nahi. Konponbidearen muinean zuk proposatzen duzun erreferendumaren ariketa legoke, edo erabakitzeko eskubidea eta gaitasuna izatea. Hori da herri honi ukatzen zaiona. Ez ametsik egin, gaur egun ez daukagu erreferendumik gauzatzeko eskubiderik. Adibideak badira; Boroako zentral termikoarekin gertatua, merkadiloa gure herrian, AHT-aren inguruan herriz herri egin direnak. PNV eta PSOEk herriari galdetzeari ezetz esan diote. Zuk proposatzen duzun galdera horren emaitza nahiko ebidentea da gaur egun, baina esan behar dizut ez duela gatazka bera konpontzen, beraz ez digu balio. ETA desagertuta ere gatazkak bere hortan iraungo luke, gehiago, zu bezelako jendeak gatazka bera ukatzen duen momentutik. 
 
Nere galdera: 
 
Ados zaude hego Euskal Herriko lau lurraldeak batuko lituzken marko demokratiko baten osaketarekin? non aukera guztiak, independentzia barne, berdintasunean defenditzea legoken eta erabakitzeko eskubidea eta tresnak izango genituzken? 
 
Hau jarri du mahai gainean Batasunak. Honek gatazka politiko eta armatua gainditzen du. Honek bakea ekarriko luke. Inoiz baino gertuago dago bakea. Benetan nahi badugu behintzat. 
 
Hartu pentsatzeko denbora eta erantzun. 
 
PD: artaburuarena ez gaizki hartu.
biolentzia
ertzaina 2007-06-14 22:29:02
jendea egurtu eta matxakatu eta gero, zure buruzagiek biolentzia kondenatuko dute, eta tan kanpantes! biba demokrazia!
egurra
zipaioa 2007-06-14 22:31:02
nik demokraziaren izenean egurra emateko prest nago, orain eta beti, gora euzkadi! 
eta udala beti guretako, zer uste duzue ba?
Dantzari = Abogadosdediablo
Chaposo 2007-06-14 22:36:48
txaparik ez!!!!!!!
Izen lapurra berriro
Lingam 2007-06-15 09:00:01
Aurrekoa lingam(orijinala)-k zinatuta eta athletik-i buruzko tontakeria hoiek zioena "izen lapurra"-k idatzi du. Argudiatzen ez dakienez, eztabaida saboteatzen jaraitzen du...
Dantzan
lingam 2007-06-15 09:24:04
"Euskal Herriaren gehiengo batek irtenbide negoziatu bat nahi du, ez du gatazkaren luzamendua nahi." 
 
Noski, baina ETA-ren txantajeak onartu gabe. 
 
... 
 
"ETA desagertuta ere gatazkak bere hortan iraungo luke, gehiago, zu bezelako jendeak gatazka bera ukatzen duen momentutik." 
 
Gatazka ukatzea zer da, zuretzako? ETA-ren txantajeei kasu ez egitea? Zer da? Mesedez esplikatu... 
 
... 
 
Hire galdera:  
 
"Ados zaude hego Euskal Herriko lau lurraldeak batuko lituzken marko demokratiko baten osaketarekin? non aukera guztiak, independentzia barne, berdintasunean defenditzea legoken eta erabakitzeko eskubidea eta tresnak izango genituzken?" 
 
Marko hori talde terrorista batek inposatzen badu ez litzateke oso demokratikoa izango. Metodo paketsuak erabiliaz antolatutako erreferendumekin guztiz ados egongo nintzateke. Erantzunda?
Foroa usten dot
Aingeru Islacabeza 2007-06-15 11:02:30
Aspalditik buruan naukan foroa ustea, eta azkenean urratsa ematea erabaki dot, arrazoia da ez nagoela gustora eta nekatuta nagoela foro honetan.....  
 
Ikusten dudanez, foroko araudiak, Euskeraz dakigunok bakarrik idatzi ahal izatea da, eta hori ez da batere ona, denok idatzi beharko genuke, ez gera "conejillos de Indias" 
 
Dantzariri agur esan beharra daukat, nere mentorea izan bait da, asko jarraitu izan doten pertsona, espero dot berak hemen jarraitzea foroko "buruzagia" da, el "Boss" , el auténtico Rey. 
 
Egia esan, ez dakat ezer pertsonalik inoren aurka, inoiz ez naiz saiatu inori faltazen, eta ez dot inori minik egiterik nahi izan. Usten dot lortu dudala. 
 
Besarkada bat nere jarraitzaileeri, jakin badakitelako baditudala, eurei esatea laster ikusiko gerala. MAITE ZAITUZTET. 
 
Tristea da, baina orintxe bertan nahiko emozionaturik nago. Nere neskatillari esan diot etxera joateko, gaur ez dakat mamborako gogorik, nahiago dot gauzia intimoa izatea, gaur ez dot nahi sexuari buruz ezer ere jakiterik nahi, zuek eta ni soilik. 
 
Fijatu zaitezte zer nolako sakrifizioa hari naizen egiten, rutina bat denean neretzako eta nere neskeentzako.
Eta zer?
Gontzal 2007-06-16 11:12:39
Inork ez daki nor zaren eta inork ez daki egia den guzti hau. Ez aspertu, arren!
alkate berrixa?
casio 2007-06-16 12:08:03
norbaitxek esango al ditt zein dan elgoibarko alkate berrixa?



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1