| 'Azkarrena.com' IMHren jokoa sarean |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-06-13 11:02 | |
|
IMH ikastetxeak azkarrena.com jokoa jarri du martxan sarean. Jokoan
parte hartzeko erregistratu beharra dago eta jendearen botoak jaso
behar dira puntuak pilatzen joateko. Azkarrena izan nahi duzuenok zuen
bideo eta argazki erakargarriak ere igo ahalko dituzue, gainerakoen
botoak eskuratzeko. Bestalde, ekainaren 22rako Azkarrena festa antolatu dute
jolasaren sari-banaketa jai-giroan ospatzeko asmoz.
Azkarrena festa
Ekainak 22 (barixakua) • Egitaraua: 18.00etan; festaren hasiera, merienda, sari banaketa eta Kiké erritmo afrikarren ikuskizuna
19.30etan, Elgoibarko Guass dantzalekuan festak jarrituko du ondorengo
musika taldeen KONTZERTU apartarekin: *Darling Shoes (rock&roll) *Garrapata (punk) *Kiké (erritmo afrikarrak) *Kontzertura doazenen artean azkarrena opari baten zozketa egingo da. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























