Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Ibon Gabilondo: "Distantzia luzeetan dago triatloiaren esentzia"
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


Trinitateak 2007

Gida komertziala

Ibon Gabilondo: "Distantzia luzeetan dago triatloiaren esentzia" PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-12 10:54
Klik haundi ikusteko
Ibon Gabilondo meritu handiko 25. postuan sailkatu zen Zarauzko triatloi olinpiko bikoitzean (2,5 km – 82,5 km – 20 km.). Denbora oso ona (04:30:24) egin zuen Gabilondok, iazko marka (04:52:36) asko hobetuz. Urgazi Triatloi taldeko beste bi kidek ere parte hartu zuten Zarautzen: Jesus Mari Agirretxe 170. postuan sartu zen helmugan eta 305. postuan Iñaki Konde. (Ibon Gabilondori eginiko Elkarrizketa dauka)
 

ELKARRIZKETA:
 
Ibon Gabilondo, triatleta:
"Iaz jasan nuen txakalaldiaren ondorioz errespetu larregiarekin joan naiz aurten Zarautzeko Triatloira"

--25. postuan iritsi zinen Zarautzeko Triatloi gogorrean. Gustura al zaude lortutako emaitzarekin?
Klik haundi ikusteko
Postua baino denbora on bat egitea neukan buruan; 4 h 30 min. inguruan ibiltzea. Denbora horien bueltan ibiltzen banintzen, banekien lasterketa on bat aterako zitzaidala. Halaxe izan zen eta nire egunik onena atera ez bazitzaidan ere gustura bukatu nuen egindakoarekin.
 
 
 
 
--Euskadiko Triatloi Txapelketa ere bazen Zarautzekoa, ezta Ibon?
Distantzia Luzeko Euskadiko txapelketa zen eta Euskadiko lizentziadunen
artean 15-16 egin nuela uste dut.

--Iazko denbora asko (22:12) hobetu duzu aurten.
Iazko denborak ez ditut erreferentzia balekotzat hartzen, egin zuen bero sargoriaren ondorioz txakalaldia izan bainuen. Antxintxikako proban ez nuen ezer jan eta azken 10 km-etan "gasolina" gabe geratu nintzen, erabat hustuta. Irakasgai ona izan zen. Hori dela-eta, beharbada, aurten errespetu larregiz joan nintzela aitortzen dut, sentsazioak asko neurtu nituela, alegia.
--Daukazun hoberena eman duzu, ala badaukazu gehiago ematerik, emaitzok hobetzerik?
Orain dudan sasoi puntu berarekin karrera borobil-borobila ateraz gero, 5 bat minutu inguruan hobetu ahalko nukeela uste dut. Hortik beherako denborak berba potoloak iruditzen zaizkit, 4h20min oso gutxiren esku dagoen denbora iruditzen zait.

--Bero sargoriarekin hasi zineten igerian eta bizikletako proban demaseko ekaitzak mela-mela laga zintuzten parte hartzaile guztiok? Zer nolako eragina eduki zuen eguraldiak kirol jardueran? Nola nabaritu zenuen zuk?
Alde horretatik ez nuen arazo larregi topatu. Igerian kanpoko hotz-beroak ez du eraginik, bai ordea bizikletan, eta igarri nituen beroaren ondorioak, nahiz eta abiadurarekin sortutako haizearekin bero sentsazioa leundu. Zorionez, beroa ez zen iazkoaren parera ailegatu, 35 gradu C-tan egin genuen-eta froga guztia eta hori gehiegizkoa izan zen. Korrika hasi ginenerako ere dezente jaitsita zegoen tenperatura.

--Azter ditzagun 3 partzialak banan-banan
Igerian:
36min 06 s. Ondo jardun nintzen, hasieratik bukaerara arte nahiko aurrean joan nintzen
eta horri esker 400 lagun batera ateratzearen ondorioz egoten diren kolpeak eta bultzakadak saihestu nituen. Zarautzeko hondartzan 34. postuan atera nintzen uretatik.

Bizikletan:
Eman behar nuena baino gutxiago eman nuela uste dut, konformistegi aritu nintzen, beharbada, eta kronometroari minutu batzuk lapurtzeko aukera galdu nuen. Dena dela, asko disfrutatu nuen, batez ere, Zarautzeko herritik pasatzerakoan eta hango jendearen txalo eta animoak jasotzean. Horiek izan ziren triatloiko unerik politenak, dudarik gabe. Horrelakoetan triatleta batek sentitzen duena gauza handia da. 2h 30 min izan zen bizikleta gainean egin nuen denbora eta fresko bukatu nuen.

Antxintxikan
:
Ondo hasi nintzen baina 4-12 km. tartean alboko mina izan nuen eta nahiko
larri joan nintzen. Gero pasatu zitzaidan eta erritmoa hobetu nuen. 1h 24
min. egin nuen (20.5 km). Nire helburua 1h 20 minuturen bueltan ibiltzea zenez antxintxika ibili nintzen ahulen.

--Denboraldi guztian bereziki prestatu duzu proba hau. Zergatik, hain justu, Zarautzekoa?
Triatloietan hasi nintzenean triatloi motzak nituen helburu. Gero, kirol honetan murgiltzen hasi ahala, distantzia luzeagoko triatloietarako joera nagusitzen da, triatloiko “esentzia” hor dagoela iruditzen zait-eta. Distantzia luzean, Zarautzen esaterako, ezin da bizikletan zoazela aurrekoaren gurpila hartu, nahita nahiez arauzko distantzia mantendu behar da, eta horrek bizikletako proba gogortu eta erabat indibiduala den esfortzu baten bihurtzen du kirol hau. Distantzia motzetako triatloitan, aldiz, taldean joan daiteke bizikletan. Horregatik diot triatloiko esentzia distantzia luzean dagoela, triatleta osoenak eta zailduenak neurtzen dira distantzia luzean. Aurrez esandakoari, Zarautzeko triatloiak hainbat ediziotan pilatu duen historia batzen badiogu, edozein triatletarentzat ezin erakargarriagoa da triatloi hau.

Klik haundi ikusteko
Bizikletako proba hastear
--Nola prestatzen da gisa honetako triatloi bat? Aurten Euskal Herriko zirkuituko froga batzuk korritu ditut, Oñati, Eibar eta Arrigorriagako duatloiak eta Mimizaneko triatloia distantzia olinpikoan (1500m+40km+10km). Hauetaz aparte, korrikako lasterketa batzuk (Donostiako maratoi erdia, e.a.) eta txirrinduko froga zikloturista batzuk ere bai. Hauek guztiek eta bakarkako ordu askok balio izan dute prestaketa bideratzeko, beti ere planifikazio batekin eta pausoz-pauso.

--Zenbat entrenatu behar da horrelako triatloi batean aurrean egoteko?
Entrenamendu ordu gehien apirilean eta maiatzean izan ohi da, baina batez beste 16-18
bat ordu astean sartu ditut lau hilabetetan zehar, eta aurrez, urtarrilean eta otsailean "oinarria" lantzen da. Intentsitate desberdinak landu behar dira prestakuntza momentuaren arabera, poliki-poliki intentsitatea eta lan bolumenarekin jokatuz.

--Datoren urtean berriz bueltatzeko asmorik?
Momentuz ez dut pentsatu, urrun ikusten dut. Egindakoaz disfrutatu behar da lehenbizi!

--Bizi al daiteke triatloitik? Asko al dira triatloitik bizi direnak?
Euskal Herrian nik dakidala 2 mutil, Llanos anaiak; nazioarteko figurak biak eta 2 neska: Ainhoa Murua zarauztarra eta Virginia Berasategui bilbotarra. Dena den, Euskal Herrian maila oso altua dagoela esan behar da eta triatleta on ugari dago nahiz eta profesionalak ez izan.
--Zein dira zure ondorengo erronka nagusiak?
Larunbatean Lekeition korrituko dut distantzia motzean, datozen asteetan nire gorputzaldia ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatuko naiz Euskal Herriko frogetan, agian uztail erdira arte. Gogoa ezetz esaten hasten denean geratuko naiz, beroarekin batera segur aski.

--Ironman bat probatzeko gogorik ba al daukazu?
Triatleta baten kirol bizitzan hurrengo pauso logikoa izango litzateke Ironman
famatua, baina honek entrenamendu bolumena %10-15 igotzea esan nahi du, paper on bat egitea nahi bada. Momentuz nire egungo bizimodu erritmoan; lana, bizitza pertsonala... ez dago horrelako prestakuntza bat aurrera eramateko denborarik. Ez dut ukatuko froga bera korritzeak inbidia pixka bat ematen didanik, festa handi bat baita, baina aurrez egin beharreko sakrifizio guztia gehiegizkoa da. Azken finean hau afizio bat besterik ez da, asko ematen dizu baina kendu ere bai! eta muga non dagoen ikusi behar da. Agian, etorkizunean bai, baina momentuz ezin dut planteatu ere egin.

--Amaitzeko, zurea da hitza.
Gauza bat besterik ez nire aldetik: Hemendik eskertu larunbatean Zarautzera
froga ikustera eta ni animatzera joan zirenei. Eta nola ez, hilabete luze
hauetan lagundu didazuen guztiori, batik bat familiakoei eta
gertukoenei.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ezergatik motel, hirea dek meritua!
Zarautzera gerturatu zen bat. 2007-06-12 15:33:29
Gustora asko joan gintuan hi ikustera, espektakuloa hik jarri huen, guk soilik txaloak!! txapela hirea dek!! baita gainontzeko partehartzaileena ere!
izugarria
bilbotik 2007-06-12 15:43:32
zuri esker arratsalde polita pasau genuen, animo eta hurrengoan han egongo gara.
Hau mutil puxka!!!
neska bat 2007-06-12 16:29:04
Ze muskulo!! ze gorputz!! 
Hau mutil puxka!!! 
Muxu bat txapeldun!!!
meritua!
Powerpoint 2007-06-12 18:07:38
Meritua dauka gero lau ordu eta erdi kirola topera modu horretan egiteak. Denbora bera telebistaren aurrean etzanda emanda ere nekatu egiten da-eta! Distantziek nekagurea eta errespetua ematen dabe entzutiakin bakarrik, 2,5 kilometro igerian 82 kilometro bizikletan eta bkatzeko Behobia-Donostiako distantzia berdina, de regalo! eta denak kriston erritmuan eta denporetan!
ZORIONAK IBON!!
lorea 2007-06-12 18:45:52
ZORIONAK BENE-BENETAN!!
Zorionak
Ezaguna 2007-06-13 09:02:38
Aupa Ibon, segi beti bezain fin.
nork zoriondu nau??
ibon 2007-06-13 22:13:06
eskerrik asko neretzat izan bada!!! jakin leike nor izan dan,zoriondu nauena?? eskerrik asko alata gustiz 
benga eongo gare ba, aaio!
Aurrekoari: mesedez ez halakorik egin
ibon gabilondo altuna 2007-06-14 08:01:14
Gauza bat argitu bakarrik:  
Nik ez dut aurreko mezua idatzi. 
Eskerrikasko guztioi
ARRAZOI GUZTIA DAKAZU IBON
Elgoibartarra 2007-06-14 09:13:41
Ibonek arrazoia guztixa daka, jende askok ohitura dauka besteon izenean gauzak idazteko, errespetu falta handikoa iruditzen zait beste pertsona baten izenean idaztea.Animo Ibon, horrelakoak idazten dutenak koldar hutsak dira!!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1