| Euskaraz egin dute selektibitatea Elgoibartik joandako 74 ikasleek |
|
|
|
| elgoibarren.net | |||
| 2007-06-11 12:38 | |||
|
Unibertsitateko hautaproba egin duten elgoibartar guztiek,%100ak, egin ditu azterketak euskaraz. Elgoibarko BH Institututik joandako 74 ikaslek egin dituzte
aurten selektibitate-azterketak (ekainaren 6tik 8ra bitartean). Lehen deialdi honetako emaitzak, ekainaren 14tik aurrera
jakinaraziko dituzte. Iaz Elgoibarko ikastetxeetatik
joandako ikasle guztiek gainditu zuten selektibitatea.
Erdiak baino gehiagok euskaraz
•
Datorren ikasturtean unibertsitate ikasketei ekiteko asmoa duten EAEko 7.804 ikaslek bukatu zuten joan zen barixakuan (2007-6-8) hiru eguneko amesgaiztoa:
selektibitatea.
•
Erdiak baino gehiagok (4.080) euskaraz egin zituen azterketak.
• Ikasle gipuzkoarrak, berriz, 2.780 izan dira eta gure probintzian ere gehiengoak euskaraz egin ditu azterketak, 1.796 lagunek, hain zuzen ere. (ikus iazko datuak)
•
Elgoibartik joandako ikasle guztiek (74) euskaraz egin dute selektibitatea.
74 ikasle Elgoibartik
Elgoibarko BH Institututik bakarrik joan dira aurten ikasleak selektibitate-azterketa egitera, 74 ikasle guztira.
Iazko ikasturtean, Elgoibartik joandako ikasleen %100ak gainditu zituen selektibitate-azterketak; 66 ikaslek, hain zuzen ere (BH Institutuko 41 ikasle + Elgoibar Ikastolako 25 ikasle).
Notarik altuenak eta beste zenbait bitxikeria
∞ Gaiarekin lotuta:
• Jasone Osoro (Ortografiaz, DV)
|
|||
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





























