Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Jon Lizarralde: "Kaxarranka dantzatzen bizi izan nuena, orain artean bizi gabe nengoen"
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Jon Lizarralde: "Kaxarranka dantzatzen bizi izan nuena, orain artean bizi gabe nengoen" PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-08 16:49
Klik haundi ikusteko
Jon Lizarraldek Kaxarranka dantza ikusgarria dantzatu zuen joan zen Trinitate jaietan, nagusien danborradan. Bere sentsazio eta bizipenen gainean galde egin diogu ondorengo elkarrizketa honetan. (Bideoak ditu)
 
 
 
 
 
BIDEOAK:
 •Ikus hemen Jon Lizarralde Kaxarranka dantzatzen Plaza Handian
 •Ikus hemen Kaxarranka dantzatzen Madalan
 
 
ELKARRIZKETA: 
   
Klik haundi ikusteko
Jon Lizarralde kaxa gainean
-3 bider dantzatu zenuen Kaxarranka danborradan. Zer sentitu zenuen jendearen txaloak entzutean?


Jendearen txaloak eta animoak entzun eta Plaza leporaino beteta ikusita, izugarrizko poza eta alaitasuna sentitu nituen. Eta klaro, jendeak txaloen bitartez erakutsitako berotasunari erantzun on bat emateko demaseko gogoa. Plaza Handia ikusgarri zegoen: lagunak, koadrilakoak, inguruko jendea, nire ikasle mordoa, Kataluniatik etorritako 2 lagun ...denak animoak ematen. Zapatuan bizi izan nuena, orain artean bizi gabe nengoen.
 
 
-Azaldu egiguzu kutxa gainean izan zenituen sentipenak?

Sentimendu nahasiak bizi nituen: Batetik, urduritasuna, eta dantzan egin eta dena ondo ateratzeko demaseko gogoa, bestetik.

-Zer berezitasun ditu Kaxarrankak ? Eta zein dira dantza hau dantzatzeko zailtasun nagusiak?

Gainean oinutsik dantzan egiten den kaxa oso txikia dela da berezitasun nagusia. Txikia eta estua. Lurrera erortzeko arriskua areagotzen du horrek. Tokian bertan geldi gaudela dantzatzen nuenean oso gutxi mugitzen zen, bueltak ematerakoan ikusten nuen arriskurik handiena. Zorionez, dena primeran atera zen.

-Zenbat lagunek eusten zuten kaxa? Zein da euren egitekoa? Hauen lana ere merituzkoa, ezta?

8 lagunek eutsi zuten kaxa, 8 lagun indartsuk. Hauen zeregina kaxa ondo eustea da, goian dagoen dantzariaren mugimenduei eta balantzei ondo eutsi. Oso lan gogorra da behekoek egiten dutena, eta garrantzitsua oso. Meritua goiko dantzariak eramaten duen arren, behekoek arrakastaren parte inportantea dira. Ni oso ondo eutsi ninduten goian, irmo. Bukaeran merezitako zorionak eman nizkien eta publikoak ere euren lana eskertzen jakin zuela uste dut.

-Zenbat pisatzen du kaxak, astuna zirudien? Nondik ekarri zenuten?


Ez dakit kaxak zenbat pisatzen zuen, baina pisutsua zela baiezta dezaket. Bestalde, haritz egurrezkoa zela uste dut. Eibarko Kezka Dantza Taldeak laga zigun kaxa, beraiena baita.

-Aurrez dantzatu izan al duzu Kaxarranka? Non?

Ez, sekula dantzatu gabea nintzen. Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek baina, birritan dantzatu dute Kaxarranka Elgoibarren. Bi okasio horietan Oier Araolazak egin zuen dantza kaxa gainean. Bietan azpian egon izan naiz ni, kaxa eusten. Behetik gainera pasatzea erronka bat izan da niretzat. 

-Asko entseatu behar izan al duzu? Non eta nola?

Pixka bat entseatu dut, bai neure kontura kaxa gainean, eta baita bizpahiru kaxa bata bestearen gainean ipinita ere. Horrelako dantza bat ondo ateratzea nahi bada, beti dago ondo prestatu beharra. Bakarrik geratzen nintzenean kaxa gainean jarri, CD aparailua ipini eta urratsak markatzen nituen kaxa gainean. Merkatu plazan aritu naiz entseatzen, gure arropak gordetzen ditugun lokalean.


-Besterik...
Danborradan parte hartu zuten guztiak zoriondu nahi nituzke, baita antolakuntzakoak ere, egin duten lana izugarria izan baita. Umeei dantza klaseak ematen nizkien bitartean ikusi dut ondoko gelan zenbat eta zenbat ordu sartu dituzten. Elgoibarko herriak ere merezi ditu nire eskerrak, orain eta beti eskaini didan berotasunagatik. Denon beharra dago hemen eta bakoitzak dagokion papera bete behar du. Ni oso oso gustura geratu nintzen egindakoaz, eta jakin zuek ipinitako bideoa, Katalunian, Tarragona aldean ikusi dutela eta gustatu zaiela. 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Elgoibarko dantza
myke 2007-06-12 18:13:05
Hmmmmm...gauza bat okurridu jata. Elgoibarrek badauka bere himnua, bueno, Txomin Mugikak sortu daban Beti Elgoibar hori,letra eta guzti orain.  
Orduan, zergatik ez dau sortzen Haritz dantzari taldiak Elgoibarko dantza bat. Hola, datorren urtian danborradan dantzatu ahal izango dabe. Elgoibarko gauza tipikuak edo representatibuak sartu biharko litxueke. Ez dakit dantza bat sortzia erraza dan edo ez. Ez daukat ideiarik, baina hor dakazue erronka politxa.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari