Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Arnaldo Otegi atxilotu egin dute
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Arnaldo Otegi atxilotu egin dute PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-08 12:32
Klik haundi ikusteko
Donostian atxilotu du espainiar poliziak Arnaldo Otegi Batasunako bozeramaile elgoibartarra, 12:00etan eman behar zuen prentsaurrekora bidean zihoala. 
Batasuneko iturriek baieztatu dute Otegi atxilotu dutela, Berria.info webgunean agertzen denez. Hala ere, Batasunak ez duela oraindik atxiloketari buruzko xehetasun handirik, gaineratu dute. Atxilotu dutenean Juan Joxe Petrikorena Batasuneko komunikazio arduradunarekin zegoen.
Audientzia Nazionalaren aginduz atxilotu dute Otegi, Auzitegi Gorenak berretsi egin baitu terrorismoa goraipatzearren ezarri zitzaion 15 hilabeteko kartzela zigor sententzia.
 
∞  Informazio gehiago:
Gara.net
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

normala
mkl28 2007-06-08 14:32:35
zer espero zenuten?
Manifestazioa
Arnaldo etxera! 2007-06-08 14:51:50
Gaur arratsaldeko 20:00etan manifestazioa plazatik eta bihar larunbata arratsaldeko 19:30etan ere manifestazioa izango da plazatik abiatuta. 
 
Danok kalera. 
 
Prozesu demokratikoaren alde!Arnaldo askatu!
arnaldo askatu
arnaldo askatu 2007-06-08 15:16:30
Prozesu demokratikoaren alde denok kalera 
Gora arnaldo
normala?
normala? 2007-06-08 16:27:11
Nere ustez ez da batere normala. zein da Arnaldo Otegiren errua kasu honetan? demokrazia normal baten eskubidea den adierazpen askatasuna erabiltzea, hori al da Arnaldo kartzelara eramateko arrasoia, bestalde ze justizi mota da hau, ETA-k esaten daban arabera iritziz aldatzen daban juztizia, aspalditik argi dago hemen justizia politikoki erabiltzen ari direla baina orain argiago geratu dela iruditzen zait, bestalde kanpotik begiratuta, neri ala iruditzen zait behintzat, Arnaldo izan da eta da ezker abertzalean irteera baketsu baten alde gogor lan egin duena eta prozezu hortan garrantzi handiko pertsona , hau kartzeleratzean ez al da negoziazioari hau da bake prozezuari ateak guztiz ixteko edo zailagoa egiteko beste era bat, Argi dago euskal gatazka ez dala gauetik egunera konponduko, gorantziak Arnaldoren lagun ta senitartekoeri,egoera hau sufritzen ari direlako naiz ta batzuentzat sufrimentua bakarrik alde baten egon, ta animo!! 
 
Arnaldo Askatu!!
Tristura
Lur 2007-06-08 17:27:43
Ez dakit oraingoan Dantzari harrituko den, baina gaur ere tristura sentitu dut. Tristura Arnaldorekin egin dutena ez delako justizia. Horri mendekua deitzen zaio, eta mendekuaren errubedan sartzen bagara denok, honek oso pinta txarra hartuko du. ETAk su-etenari eutsi behar dio, eta Arnaldok kalean egon behar du.
ERREMEDIORIK GABE
ANTTON 2007-06-08 18:21:47
ETAren negoziazio maian, IPARRALDE - NAFARROA - AUTODETERMINAZIOA dauden bitartean eta EUSKAL HERRIAREN ORDEZKAZITZA DUELA uste duen artean ez gago zer eginik.
Merezita
Saturnino 2007-06-09 07:52:31
Tipo hau ez da errealitatean bizi, bere aldarrikapenak beste era batera egin artean ez dago ezer egiterik
gaur
Mkl28 2007-06-09 11:37:21
gaur 19:30 denok anoetara reala animatzera, ea lehenengo mailan jarraitzea lortzen dugun!
Merezita
Saturnino 2007-06-09 13:19:12
Ezer egin ez badu ere, esaten duena ez zaidanez gustatzen kartzelan egon behar du. Biba demokrazia!
erremedioa
antton pirulero 2007-06-09 13:23:10
Josu jonek dauka ordezkaritza, eta espainia seduzitzeko Arnaldo kartzelan egon behar du
gaur
mkl28 2007-06-09 13:25:58
buruan baloia daukat, eta Imazek nire partez pentsatzen duenez, errelaren partidoan izango naiz, Arnaldoren askatasunaren alde egin beharrean. 
Gora euskadi futbolari eta espainola. 
Bihar DV irakurriko dut.
denok pikutara!
1 2007-06-09 19:30:23
joan denok pikutara!! 
 
arnaldo askatu!!
mkl28 ri erantzuna
zer ? 2007-06-10 21:31:15
sentzugabekeriarik ez idatzi mesedez!
zer ?-i erantzuna
Mkl28 2007-06-11 22:48:15
zer ? hau da zure izena? eta gero niri sentzugabekeriarik ez idazteko? mesedez! interes gabeko gauzak alde batera utzi eta Calatayud-ed penalti puntua zergatik zapaldu zuen eztabaida dezagun, hona hemen barreni luzapena!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari