Dena prest dago, bihar (ekainak 9), Mintxetako Aire Libreko Igerilekuetako bainu denboraldiari hasiera emateko. Nobedade aipagarrienetakoa igerilekuen gainaldean egokitu
duten 9.000 metro koadroko berdegunea izango da. Honez gain, Mintxetan zein
Kiroldegian hatz markaren bidez sartzeko sistemak jarrita daude eta aurki jarriko dira funtzionamenduan. Gainera, Kirol Patronatuak, erabiltzaileen eskariei kasu eginez, 16:00etatik aurrera 3 € ( 2 € < 18 urte) kobratuko die sarrera abonatuak ez direnei.
Aisialdirako berdegunea
Udal Kirol Patronatuak 9.000 metro koadroko berdegunea txukundu du igerilekuko erabiltzaileek erabili ahal izateko. Hortaz, iaz baino 4.000 metro koadro gehiago izango ditu solariumak. Egokitu den belar gunearen sail txiki bat aldagelen ondoan dago, eta gainontzeko zatia, goiko zelaian, Karakateren magalean, hain zuzen ere. Bertan zurezko 6 mahai jarri dira. Zelaiaren bukaeran zuhaizti txiki bat ere badago.
Haurrentzako jolasgunea handituz
Mahaiez gain, haurrentzako jolasgunean 3 aparatu berri ere jarri dituzte haurren gozamenerako. Txirrista txiki bat, zabu bat eta saredun jolas bat jarri dituzte.
Ordutegia:
♦ Ekaina eta uztailean:
* astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 21:00etara
* larunbatak eta jai egunak: 10:00etatik 21:00etara
♦ Abuztua eta iraila:
* astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 20:00etara
* larunbatak eta jai egunak: 10:00etatik 20:00etara.
Prezioak:
- Kirol Patronatuko bazkideak: dohainik
- Sarrera bat: < 18 urte: 3,90 euro
- Sarrera bat > 18 urte: 5,70 euro
- Sarrera bat (16:00etatik aurrera) < 18 urte: 2 euro
- Sarrera bat (16:00etatik aurrera) > 18 urte: 3 euro
- Denboraldiko bonoa < 18 urte: 40,35 euro
- Denboraldiko bonoa > 18 urte: 44,75 euro
- Denboraldiko bono familiarra: 79,75 euro
Hatz marka bidezko sarrera sistema
Patronatutik jakinarazi digutenez, hatz markak irakurtzen dituen sarrera sistemak jarrita daude jadanik, bai Mintxetan eta bai Kiroldegian. Hain zuzen, Mintxetako sarreran ere jarri nahi izan dutelako atzeratu da sistema berriaren hasiera. Hala ere, probaketetan dabiltza oraindik eta laster batean jarriko dituzte martxan. Datorren astean zehar jakinaraiko diete erabiltzailei noiz joan behar duten hatz markak grabatzera.
|
Bikain Mai 2007-06-08 12:03:23 Hartutako erabakia primerakoa da. | Ordutegia lius 2007-06-08 12:19:28 Oso berandu iruditzen zait 11etan irekitzea, oporretan dagoen jendea 11etarako aspertu da ta jun da beste nunbaitera, nere ustez 9:30 ordu on bat da. | Eskerrik asko Lur 2007-06-08 12:22:41 Nik ere Kirol Patronatuari eta Ramon Mujikari nere esker ona azaldu nahi diet jendeari kasu egiteagatik. Hala ere, goiz pasa joan nahi duenarentzat ere, nere ustez, 3 euroko sarrera nahikoa da. Nere ustez, egun erdiko sarrera-prezioa da jarri behar dena (3 euro), eta ez arratsaldeko prezioa. | inpresionante aitor 2007-06-08 14:28:06 zorionak eman nahi dizkiet kirol patronatuari eta bereziki Ramoni, politikariek ez bezela jendeari entzun eta gero sarrera prezioak aldatzea erabakitzeagatik. Politikoek ikasi behar lukete jendeari zerbait gehio entzun eta bere buruari pixkat gutxio begiratzia.Zorionak jendeari kasu egiteagatik eta eskerrikasko! | Eskerrik asko! Gaztia 2007-06-08 15:05:41 Orain kexatzea baino ez dakigula esan zaban horri ahua itxiko diot! Eskerrik asko kirol patronatuari hartutako erabakiarengatik. Badakit buelta asko eman genizkiola baina uste det eurek ere konturau ziala erabat garestixa zala gaztientzako prezio hori. Eskerrik asko benetan! Aurten Danok MINTXETARA!!!! | OSO ONDO RAMON Mai 2007-06-08 15:47:28 zorionak Ramon, erabiltzaileori kasu egiteagatik.Kritikak jaso dituzu, jaso behar izan dituzulako, gauzak garestiu zeuden.Baina orain txalotzea tokatzen da egin duzunagatik.Eskerrikasko herritarron hitza kontutan hartzeagatik | sk txi 2007-06-09 11:07:29 eskerrik asko Ramon! Herriaren hitza kontuan hartzen duzula nabaritzen da! honek poztu egiten nau. Aurten denok mintxetara! | Oso ondo Ramon ta Lur-ri erantzuna ta so juan fermin 2007-06-09 13:39:09 oso ondo beittitzen jata preziua jeistia atsaldian jun nahi dabenentzat. bestalde lur-ek esaten daban moduan goizez joan nahi debenentzat ere prezixua jeitsi biharko zan, baina goizekueri kontrolatzia oso zaila da gende asko badau, orduan denak goizian jungo zian ta inor ez zan aterako eguardixan. soluzioa onako au izan daiteke 5 euroak ordaindu ta ateratzerakuan X ordua baino auuretik ticketa erakusten bozu 2 eujro itzultzen dizute. es dakit baina soluzio ona izan leike goizez jun nahi daenentzako. agur | goizekoa berrigorri 2007-06-10 01:06:58 juan fermin, lartxo eskatzia ez ote da? nik uste hori gestionatzia nahiko korapilatsua izaten dela horrelako lekuetam. eskatzea libre da baina.. | Lotsagarria Saturnino 2007-06-10 22:38:19 Ezin dot sinistu udal patronatuak prakak horrela jaistea gaztia beszelako eskaleen aurrean. Prezioak berriz igo!!! | Kirol Patronatutik Ramon Mugica 2007-06-11 10:52:52 Foro honetan edo beste edozein medioetan (Barren, prentsa, e.a.)Kirol Patronatuari buruz idazten dena garrantzi handikoa da bertan lan egiten dugunontzat, aukera bat ematen diguzuelako eskeintzen dugun Zerbitzua hobetzeko. Zinegotzien zeregina funtsezkoa da gure eguneroko jardunean beraiek baitira erabaki garrantzitsuenak hartzen dituztenak. Kasu honetan ere horrela gertatu da eta erabakia Kirol Zinegotziak hartu du gaia aztertu eta eztabaidatu ondoren. | Gaztaria esnatu!!! Mkl28 2007-06-12 07:28:59 Gaztia.... guk zure adina geneukanian, ez genuen hainbeste negar egiten, dirurik ez baldin bageneukan, aguantatu egiten ginan edo eta beste mugitu eta gurasoei dirua lapurtu edo eta droga saldu..... imaginazio pixkat geneukan, eta ez orain besela, interneten sartu eta negar egin. | Mkl28 Gaztia 2007-06-12 15:47:15 Bueno... hori da zuk fomentau drogomenpekotasuna!!! Hemen sartuta zeoze lortzen badot, gustora, zuk droga saltzen zuretzako diruaz aparte beste batzun bizitzakin ze itxen zenduan??? AUPA HI!! | 11ak ordu ona berrigorri 2007-07-26 22:10:28 norbaiti beranduegi irudituko, baina ordu horretan jun izan gera eta ez da egoten ni krispin.. eta hotza egiten du eh.. piszina eta instalazioak oso ondo. pega bakarra (konstruktiboa), kerizpedun zuhaitz batzuk falta izatia.. ondo pasa! |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |