Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Markel Bergara Realeko lehen taldean arituko da datorren denboraldian
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Markel Bergara Realeko lehen taldean arituko da datorren denboraldian PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-07 17:06
Klik haundi ikusteko
Realak lagata C.D. Vecindario (Kanariar Uharteak) Espainiako Bigarren A Mailako futbol taldean jokatu du azken denboraldia Markel Bergarak. Ez da urte xamurra izan erdilariarentzat; Vecindariok aspaldi galdu zuen maila eta 5 bider lesionatu da aurten elgoibartarra. Hala eta guztiz Zubietako teknikoak gustura daude elgoibartarrak erakutsi duen futbol mailarekin eta datorren urtean lehen taldearekin hasiko du denboraldia. Lehen mailan ala bigarren mailan izango ote da?



Markel Bergara, Gorka Elustondo eta Dani Estrada jokalariek datorren urteko denboraldia lehen taldearekin hasiko dutela iragarri du talde txuri-urdinak. 21 urteko elgoibartarra talde donostiarraren aspaldiko apustua da, nazioarteko jokalaria izan baita kategoria guztietan. Vecindario taldean egin duen denboraldia ez da berak amestutakoa izan. Bata bestearen atzetik izan dituen lesioek, 5 guztira, ez diote bere talentua nahi beste erakusten laga. Hala izanik ere, Zubietako teknikoek jokalariaren inguruan osatu dituzten txostenak onak izan dira eta berriz Realera ekartzea erabaki dute. 

Klik haundi ikusteko
Markel Bergara eta Javier Garrido
Jadanik etxean dago Bergara, azkena izan duen zuntz-hausturatik sendatzen. Uda luze hau lesioetatik guztiz sendatzeko ondo etorriko zaiola uste dute prestatzaileek, azken urteetan atseden gutxi izan baitu selekzioarekin eta talde ezberdinekin jokatu behar izan dituen partidak direla-eta. Alfonso Azurza arduratuko da jokalaria sasoian jartzeaz.
Realarekin 2009. urtera arte dauka kontratua Markel Bergarak.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

merezita
ireal 2007-06-07 20:49:46
aupa markel !!! eman egurra !!!
Zorionak Markel!
Eņaut 2007-06-07 21:11:54
Egunkarietan beti izan dugu zure berri eta azkenean lortu dozu!!Zorionak!!Animo ta dana ematea e! 
Eņaut.
psss
Saturnino 2007-06-07 22:22:38
bigarren mailan ordia
.
elgoibartar bat 2007-06-07 22:56:16
AUPA MARKEL! AUPA GAZTIA ! ANIMORIK BERUENA BIALTZEN DIZUT ! SORTE ON DATORREN DENPORADAN 
 
MUXU ASKO
animo markel
platon 2007-06-07 23:45:26
eta realzale guztiak haurten lortu ez dugun helburua datorren urtean lortuko dugu eta, hau da permanentzia!
permanentzia?
jeje 2007-06-08 02:30:26
nun? bigarren mailan? datorren urtean zeregin haundixena mailaz igotzia izango dala pentsetan dot.
zorionak
itziar 2007-06-08 12:41:38
zorionak Markel; berriro euskal herrira.
realidad
grande 2007-06-09 11:40:48
que rivas, aramburu, juanito y garitano vayan buscando un trapo para limpiarle las botas....
Errefortzu bikaina
juan fermin 2007-06-09 13:48:19
Realak errefortzu bikain bat fitxau dau hurrengo urtian lehenengo mailara erraz igotzeko ;)



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari eta baimendutako 1