Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Euskal Jaien logotipoa daramaten txartelak banatuko dira mendeurrena gogorarazteko
Blogak


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Far east aldera


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Coldplay Vs Satriani


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Amaitu da, se akabo!


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Negu hurbila


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Marroiak eta pagotxak


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Izarren Hautsa


Barren astekaria

Mediateka


2008ko inauteriak

Gida komertziala

Euskal Jaien logotipoa daramaten txartelak banatuko dira mendeurrena gogorarazteko PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-07 12:19
Klik haundi ikusteko
Uztailaren bukaeran Euskal Jaien mendeurrena izango dela gogorarazteko, jaien logotipoa daramaten txartelak banatuko dira herriko denda eta tabernetan. Bestalde, abian dira Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena dela-eta ekainerako antolatutako ekitaldiak.



Euskal Jaien logotipoa
Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko, eta bide batez, ehun urte beranduago ere euskal kultura bultzatzeko asmoz, egitarau berezi bat prestatu dute herriko hainbat talde, eragile eta elkartek Udalarekin batera.
Egitarau horren baitan, plastikozko txartel borobil bat kaleratuko da hurrengo egunotan. Bertan, Euskal Jaien logotipoa dago inprimatuta alde bietan.
Txartel horren 250 ale egin dira, eta hasiera batean, erdiguneko dendetan eta  tabernetan banatuko dira. Hala ere, toki guztietara heltzea zaila denez, txartel hori jaso ez duten dendari edo tabernariek Kultur Etxera hurbildu ahal izango dira Euskara Sailak lehen pisuan duen bulegora edota telefonoz eskatzeko aukera izango dute 943 74 43 66 zenbakira deituz.

Antolatzaileek txartel hori Euskal Jaien mendeurrenaren erakusgarri izatea nahiko lukete; eta horregatik, txartela ageriko tokiren batean jar dezatela eskatu diete establezimenduei.

Datozen ekitaldiak
 
Horiek izango dira ekainak emango dizkigunak eta antolatzaileek herritarren gustukoak izatea espero dute.




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

...
elgoibartarra 2007-06-08 11:31:07
Puff! Zeinen zatarra! Hau ez da logo bat
zein polita
.... 2007-06-08 18:31:31
oso politta da ta ez dabe ertxantxako mutilak ta neskak ematen, je je je
juan fermin
enfin.. 2007-06-09 13:50:34
qva ez dabe ematen, 
 
PD: porria bakarrik falta zaie
Euskal Jaien mendeurrena
A.E. 2007-06-12 14:33:55
Euskal Jaien mendeurrena ospatzeko ekitaldia, udaletxeak ez ahal du asmorik Euskal Jaien eguna ospatzeko???Ez ahal du berrezkuratu nahi??? Zergaitik ote???



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elgoibar Koloretan

Publizitatea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Zer eskatu diozu Olentzerori?

Zine agenda

Azken komentarioak


BERRI ONA?
Ongi irudi dakizuke Lehendakaria gurean izatea, ba...
(MarkinaXemein)

Komentarioak
Beste egunean atal honetan komentario bat egin nue...
(Paipi Mamua)

BERRI ONA
Horrelako ekitaldiek gure herriaren izena munduan ...
(Paipi Mamua)

VENECIA
Nik ere atera nituen bere garaian bai Veneciako et...
(Paipi Mamua)

Helbidea oker
Gaizki ez banabil, direkzioa txarto agertzen da notizian. www.botasarean.biz
(elgoibartarra)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari