Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Ia agortu dira 'Euskadiko Orkestra Sinfonikoa'ren kontzerturako sarrerak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Ia agortu dira 'Euskadiko Orkestra Sinfonikoa'ren kontzerturako sarrerak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-07 09:43
Klik haundi ikusteko
11 sarrera bakarrik geratzen dira salgai Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ekainaren 14an Herriko Antzokian (20:00) eskainiko duen kontzerturako. Sortu zeneko 25. urteurrena ospatzen dihardu aurten Euskadin ikusle gehien biltzen dituen jenero klasikoko erakunde honek.

 

 

 

Kultura Sailetik jakinarazi digutenez, “santiamen batean” saldu dira sarrera gehienak. Astelehenean (ekainak 4) jarri ziren salgai sarrerak (3 eurotan) eta lehen egunean saldu ziren gehienak, “goizeko 7:00etan zain zegoen gizon bat bere sarrera erosteko”.

 

Elgoibarko kontzertuko egitaraua 

• Rossini, Gioacchino (1792-1868)

Italiana in Algeri. Obertura

 

Aldave, Pascual Rodriguez (1924- )

Nerabe sorta

            1. – Amaren ametsak

            2. – Seaska kanta

            3.-  Aurraren jolasketak

            4. – Amaren maitasuna

            5.- Ama eta semetxoaren yosta dantza

           

Beethoven, Ludwig Van (1770 – 1827)

Sinfonia nº1 en do mayor, op. 21

            1. – Adagio molto, Allegro con brio

            2. – Andante cantabile con moto

            3.-  Menuetto: Allegro molto e vivace

            4. – Finale: Adagio, Allegro molto e vivace

           

*Zuzendaria: Jose Antonio Pascual

*Kontzertinoa: Waldemar Machmar

 

Klik haundi ikusteko
Orkestrak, Elgoibarko kontzertuan, Rossini-tik Pascual Aldaverainoko ibilbidea proposatzen du, Beethovenekin amaitzeko. Rossiniren Italiana in Algeri Obertura ospetsuak hasiera alaia eta sutsua emango dio kontzertu honi. Pascual Aldave lazkaotarraren Nerabe Sorta lanean, berriz, bere herriko amek semei abesten dizkioten gaiak ikusten nabarmentzen dira.

 

Egitaraua Ludwig Van Beethovenen lehenengo sinfonietariko batekin amaituko da. Erromantizismoz kutsatutako lana da honakoa eta egilearen maisutasuna agerian lagatzen du.

Jose Antonio Pascual zuzendari donostiarrak, behin baino gehiagotan izan du Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko ardura. Beste Orkestra garrantzitsu batzuetako zuzendaria izan da Pascual: Bayonne Cóte Basqueko Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Orquestra Sinfonica del Valles eta Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Sarrera bakarra
Mai 2007-06-07 12:27:36
Lagun batek esan didanez, sarrera bat baino ez da geratzen. Honezkero hau ere saldu dute!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari