Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kultura arrow Mikel Olaizola txapeldunorde Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

Mikel Olaizola txapeldunorde Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-06-06 09:07
Klik haundi ikusteko
Mikel Olaizola bertsolari elgoibartarrak Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izatea lortu du 14-18 urte artekoen mailan. Postu honi esker, Altsasun ekainaren 23an jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketan parte hartuko du.




Klik haundi ikusteko
Elgoibartik joandako bertsolari eta jarraitzaileak
 
Bergaran jokatu zen finalean ondo jardun zuen Olaizolak. Ofiziotan zein bakarkako saioetan ondo josi zituen bertsoak eta txapeldunorde izatea lortu zuen. Epaimahaiaren iritziz Hodei Iruretagoiena zarauztarra bakarrik aritu zen Olaizola baino hobeto.
 
 

Klik haundi ikusteko
Mikel Olaizola eta Maddi Mendibil.
 
Bertso idatzietan aipamena
Bat-bateko bertsoetan ez ezik, idatzizkoetan ere ondo moldatzen da Mikel Olaizola eta aipamena jaso zuen bere mailan. Maddi Mendibil gaztetxo elgoibartarrak ere aipamen berezia jaso zuen idatzizko bertsoen atalean.
 
 
 
 
Uxue Alberdi 5. postuan Plazatik Gaztetxerako finalean
Debako kanporaketa irabazi ostean sailkatu zen Uxue Alberdi Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen VI. Txapelketako finalera. Mutrikun jokatu zen finalean Agin Rezola nagusitu zen eta Alaia Martin izan zen txapeldunordea. Alberdik 5.postuarekin konformatu behar izan zuen.

SAILKAPENA:
Lehen zatia.
  1. Alaia Martin 197.5
  2. Agin Rezola 197
  3. Mikel Arrillaga 195,5
  4. Beñat Gaztelumendi 194,5
  5. Uxue Alberdi 193
  6. Oier Azula 174,5

Bigarren zatia.
  1. Agin Rezola 274,5
  2. Alaia Martin 274
 
Ez dauzkagu Uxue Alberdik finalean kantatu zituen bertsoak, baina ARGIA astekarirako idatzi dituenak irakurri eta entzun nahi badituzue, egin klik hemen: Ipuin zaharrei jarriak
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Jon
Jon 2007-06-06 13:23:44
ZORIONAK Mikel,jarraitu berdin.
Zorionak Maddi!
Bertsozalea 2007-06-06 14:33:23
Aupa Maddi! 
Martxa honetan Maialen Lujanbion pare laster. 
Zorionak eta segi holaxe!
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!
laguna 2007-06-06 21:02:12
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!  
Zorionak lortu dozuna gaitxik ! merezi dozu mikel !  
 
baina eskerrik asko era berian , zure bertsuak entzuten gozatzeko aukera ematen diguzulako.  
 
muxu edar bat!
erremediorik ez
piton 2007-06-06 21:19:46
bota berso! bota pinue! 
euskaldunak horrelakuak zarie! 
eta gero arritsu itxen zarie hemendik kanpo nola ikusten zaitxuzen! sartu xxi.mendera behingoz! ordua da eta!
zorionak!
bat 2007-06-06 21:36:04
Zorionak mikel! Kriston meritua dakazu! Gipuzkuan 2. oin bakarrik falta jatzu euskal herri mailan irabaztia! 
 
Euskal herrixetan geratzen jakun altxor politxenetako bat da bertsua. Elgoibarren ematen dau ez dauala bertso afizio haundixa baina poliki-poliki ai dia izena batzuk agertzen: Uxue alberdi, mikel olaizola, maddi mendibil... Ikastolako bertso eskolak ere 5 urte bete ditxu!ta azken bertso saiuak ere jendez beteta egoten dia! 
 
 
 
Norbaitxek gipuzkoako finala ikustia nahi badau, hamen ikusi laike: 
http://www.bertsoa.com/eu/bertsoa-multimedia.asp?seccion=plazazplaza&tipo=video&id=417&idPlazaz=75
diodana
piton 2007-06-06 21:41:27
bota berso! bota pinue! 
eup moztu aizkora! eta txapela buruan ibili munduan! harritzen nauena internet munduan sudurra sartzera ausartzen zaretela da... oi meritue euskaldun "jatorrak" esango zenuten moduan! 
pena penita pena, benetan.
ados
aitor 2007-06-06 21:43:50
piton-enik erabat ados! a eta trikitrixa eta goenkale ahaztu zaizkizu...
dbh4a
dbh4a!! 2007-06-07 08:50:38
ZORIONAK MIKELTXOOO!! 
ANIMO ALTSASUN ETA ZUREKIN GAUDE!!
zertara dator hori?
casio 2007-06-07 13:27:57
jakin laike zertara datorren hori, piton? Hemen inork ez du esan euskalduna izateko trikitixa jo, bertsuak bota, ta goenkale ikusi bihar danik. 
 
Eta, inork ez dau esan euskalduna izan bihar danik ere. TA gainera, ez al dia konpatinliak bertsolaritza eta internet, ala? 
 
Ikusten da gauza batzuetan nahiko ignorantia zerala, nahiz eta beste guztiei deitxu paleto.
Zorionak
Uxue 2007-06-08 17:44:33
Zorionak, Mikel! 
 
Muxu bat.
Gemma
AUPA MIKEL!!! 2007-06-10 19:21:20
Zorionak Mikel eta besarkada bero bat biotza.
57koen 50. urteurrena
Arrate Zubia Matas 2007-06-10 20:50:25
ZORIONAK antolatzaileei eta ZORIONAK elkartu ginen guztioi sekulako eguna eman genuelako. 
5 urte barru, berriro! 
Ondo izan.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 10 bisitari