Ikus hemen Soraluzeko Ezoziko Ama eta Gasteizko Canta Cantorum abesbatzak Beti Elgoibarpieza abesten. Nagusien eta Haurren danborradetako bideoak daude albistean. Trinitate Jaietan ateratako ARGAZKIAK, berriz, Mediateka atalean aurkituko dituzue.
2007ko DANBORRADAKO BATZORDEAK laguntzaile eta kolaboratzaile guztiak ESKERTU nahi ditu:
Trinitateetako gure danborrada bukatu ondoren, etorri da balorazioa egiteko unea. Horrela bada, esan behar dugu ekitaldi horri buruzko balorazioa oso positiboa dela, bai partehartzaileei, bai ikuskizunari eta bertaratutako ikusleei dagokienean. Balorazio hori egin ostean, eskerrik zintzoenak eman nahi dizkizuegu elgoibartar guztioi, nahiz gure herrira etorri zaretenoi, zuek baitzarete gure danborrada ikuskizun handi bat bihurtzen duzuenak.
Zorionak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, danborrada prestatzen aritu direnean, buru-belarri eta ilusio handiz jardun dutelako. Horri esker gure danborrada benetan handia izan da.
Eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu diguten ostalariei eta elkarteei. Era berean eskerrak eman nahi dizkiogu, karroza muntatzeko, lokala ezer eskatu gabe utzi digunari; Suancesko (Cantabria) lagun bati, Elgoibarko lagun baten bitartez, karroza egiteko bere familiaren itsasontzia, oroitzapenez beterikoa, utzi zigulako; soldatzaileei, mekanikariei, argiketariei, pintoreei, errotulugileei, arotzei, eta ziurrenik ahaztuko genuen beste norbaiti ere eskerrak eman nahi dizkiegu; horiek baitira gure danborrada prestatzeko ezinbesteko oinarriak.
Eskerrak gure Udalari, eta bereziki, Kultura Sailari, Udaltzaingoari, Lantaldeari eta Udalaren Musika Bandari.
Aurten, aipamen berezia egin nahi diegu Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzari eta Gasteizko Canta Cantorum abesbatzari, ekitaldi bikaina eskaini ziguten-eta. Halaber, ez dugu Haritz Euskal Dantzari Taldea ahaztu nahi. Eskerrak eman nahi dizkiegu euren lankidetzagatik; eskerrak, batez ere, hain ikuskizun bikaina eskaini zuen dantzariari.
Bidenabar, gure eskerronik eta estimurik beroena Soraluzeko, Azkoitiko eta Azpetiko danborradetako batzordekideei; arropekin, danborrekin, partiturekin eta beste zenbait gauzarekin lagundu digutelako. Adierazi nahi dizuegu, zuen esanetara gauzkazuela behar duzuen guztirako.
Agur bero bat bidali nahi diogu, bigarren urtez eta 20 urteko mutiko baten ilusioaz, Bergaratik, gure artillero pelotoia gidatzera etorri zaigun artillero horri. Datorren urtean ere elkar ikustea espero dugu.
Eta halaber, gure esker ona adierazi diegu hedabide guztiei eman diguten laguntzarengatik eta babesarengatik.
Iritsi da agur esateko unea; eta danborradarekin gozatuko zenuten itxaropenarekin, eskerrak eman nahi dizkizuegu partaide eta ikusle izan zareten guztioi. Oso harro gaude eman diguzuen laguntzaz.
Datorren urtera arte.
Gora Elgoibarko Danborrada
Elgoibarren, 2007ko ekainaren 6an
Notizi honen berri emateko
Komentarioak
Beti Elgoibar joxe 2007-06-04 15:41:00Zergatik ez zuten danborradako kideek ere Beti Elgoibar abestu? NIk uste politago geldituko zela azkenengo zatia, behintzat, koroak eta danborreroek elkarrekin abestu izan balute.
zorionak denei raimundo 2007-06-04 16:15:51Borondate onez egindako galdera izango da zurea, Joxe, baina danborradako kideek egindako lana ikusita, eginbeharreko lehen gauza parte harte duten guztiek zoriontzea da nire ustez. Dena hobetu laike, baina larunbat gauen ikusitako espektakuloa txalotzekoa da. Ikusletako bat nintzen eta pila bat disfrutatu nuen.
Joxeri erantzuna Danborradako kidea 2007-06-04 17:03:13Arrazoia zein den agertuko dizut Joxe. Letra eskuratu orduko berandu izan da abestia ikasteko. Nahikoa izan dugu abestiak nola jo ikastearekin. Denboraz justu samar ibili gera eta hori izan da arrazoi bakarra. Gainontzeko abestiak, hau da Artillero eta boga boga abestu genituen. Entzun dudanez, datorren urterako Beti Elgoibar ere ikasiko dugu, baina Elgoibar herriak ere dagoeneko badaukanez himnoa zuek ere ikastea espero dut datorren urtean guztiok batera abesteko.
Raimundo, zuri ere eskerrikasko ikuslea izatearren, eta baita zuri ere Joxe.
Arduradunei berriz eskaeratxo bat egitea gustatuko litzaidake. Himnoa letra eta guzti grabatu eta hementxe jarri, hartara urte osoa izango dugu nahi dugun guztiok ikasteko.
ikusgarria! berrigorri 2007-06-04 18:35:56beste notizian ipini dudana errepikatu egingo dot: benetan ikusgarria izan dela! zorionak antolakuntzakoei eta partehartzaile guztiei, benetan ondo egin duzuela! eta herritar pilo bertan, oso giro alaia eta zaparrada bakarrak, txaloenak. beti elgoibar eta idatzitako letra fenomeno, koroko ahotsekin bikain. Elgoibarko danborradak, zeresan onak emango dituela pentsatzen dut..
Kristona izan zan! tanborrerua 2007-06-04 21:39:14Parte hartu doten lehen aldixa izan da, eta esan biharra dakat bertan egotia izaugarrizko esperientzia izan dala, ez naban uste hain besteko emoziua, girua, eta anbientia egongo zanik. Kanpotik ikustia politxa da, baina parte hartzia are hobiaua!
Hurrengo urterako argi dakat, eta urtero hobera duala esatera ausartuko nitzake, horregaitxik, jendia animatzeko deialdixa itxen dot.
galdera bat kuriositatez 2007-06-04 22:22:23Horrelakoak beti izaten dira zerbait ospatzeko edo lehenagoko zerbaiten isla. Zer ospatzen da gure danborradan?
PORTZIERTO KAMERA DIGITALA 2007-06-04 22:32:46grabazioaren kalitatea benetan penagarria da! zer da mobilarekin grabatutakoa? eta gainera uste dut ume batek obeto grabatuko lukeela, enfokea benetan barregarria da, zer da barrenek grabatutakoa? horrela balitz aldizkari honen kalitatearen islada izango litzatekeelako diot. Besterik gabe hurrengoan como dios manda grabatu edo hirugarren munduko irudirik ez ipini mesedez!
Betituak !! Kritikatu bai baina lagundu Irakurlea 2007-06-04 23:14:16Azkenengoari. Kritika egitea beti da erosoagoa. Prest zaude zure super kamarakin irudiak ateratzeko? Edo hobeto egoten gera kanpotik begira eta gero kritikak egiten?. Zergaitik ez zarete boluntario agertzen laguntzera? Herri honetan "artista" azko dago besteen lanak epaitzen, baina gutxi batzuk lanerako prest.
Cacho Moderatzailea 2007-06-05 08:44:13Komentario hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuelako
Tanborrada Alberto Iriondo 2007-06-05 09:23:25Zorionak barrenekoei egiten dozuen lan digitalagaittik. Bideoak kalidade haundikoak dira eta ikusi ezin ez dogunaz gozatzeko aukera ematen digute
Beti Elgoibar piezaren bideoa elgoibarren.net (Asier Orbea) 2007-06-05 11:09:08Soraluzeko Ezoziko Ama eta Gasteizko Canta Cantorum abesbatzak "Beti Elgoibar" pieza nola interpretatu zuten erakusten duen bideoa igo dugu. Albistearen sarreran daukazue bideoa ikusteko aukera.
ALBERTO IRIONDORI KAMERA DIGITALA 2007-06-05 12:14:40zorionak egin duten la digitalangatik? bideoak kalitate handikoak direla? jajajaja ez dakit barre egin lehertu arte edo negar egin.nere ordenagailua izorratua egongo da agian? edo ez du beste inork ikusten irudiak oso txarrak direla? bueno bueno jajaa en fin. agian irakurleak dioen bezela hurrenguan nere mobila hartu eta super danborrada grabatuko det, irudi hauen kalitatea ikusiaz ez da zaila izango obetzea eta gainera agian ordaindu eta dena egin dute grabazioagatik.
Tanborrada Alberto 2007-06-05 12:47:16Bat: kritikak egiteko uste dot izena ez dala ezkutau bihar. Bi: bideoak akats asko dittu, baina ordenagailu normaletan (agian zuria new geneation da) ikusi eta kargatu ahal izateko ezin dittu pixel geixegi euki. Hiru: Lehenenguan esan dotena. Esan beharreko guztia, izenakin plis, bestela hau katxondeo bat da
tanborrada Mikel 2007-06-05 13:10:04bat: nere izena mikel da. bi: nere ordenagailua normala da, baina ez da irudien kalitatea bakarrik, grabatu duen pertsonak ere oso gaizki grabatu du, edanda egongo balitz moduan. hiru: ez eskatu izena baino gehio, anonimotasunagatik izango ez balitz komentario gehienak desagertu egingo ziren eta ez zuen inork idatziko.zuri ere izen abizenak ez jartzea gomendatzen dizu zure onerako, jendeari hori ez zaiolako inporta eta oso kotilak garelako.
Trinitateetako argazkiak Mediatekan elgoibarren.net 2007-06-05 14:59:49Mediateka atalera igo ditugu Trinitate Jaietan ateratako hainbat argazki.
Dantza saioa Elgoibartarra 2007-06-05 15:25:49Eta ez al dago larunbat arratsaldeko dantza ikuskisuneko argazkirik??? hau bai pena...
mugitu pixkat! ni 2007-06-05 17:46:49mugitu hadi ta irten trinitatetako gauzak ikustera kalera! dena argazkitan erakutzi behar al dek!
neu ta heldua baldin bada zer? 2007-06-05 18:56:09Pertsona heldua baldin bada, eta mugitzeko arazoren bat baldin badu, galde dezala, ez?
Dantza saioa Elgoibartarra 2007-06-06 09:19:21Barkatu ni, baina uste det erratuta zaudela. Larunbat goizetik ibili nintzen Trinitateko giroaz gozatzen. Baina geizki ez banabil, Trinitate jaietako ekitalde ia guztietako argazkiak daude, eta dantzakoak ez. Ez al dute merezi? Ni, ez hartu geizki nere komentarioa
irudiak bittor 2007-06-06 20:44:09irudiak penagarriak dira hemen norbaitek dioen bezela.
tesnikoak hiru 2007-06-07 02:40:34gaizki ikusten dutenentzat bidixoak, ahalegindu ikusten beste konexio batekin, seguruenez komunikazioaren belozidadian dago problemia eta. Pausari eman eta itxaron bost bat minutu eta eman play, ea ze moduz.
Bideoak Asier 2007-06-07 10:42:40Nire ustez bideoak ez dira txarrak. Egia da hobeagoak izan zitezkeela, baina ez eskatu gehiegi
Eskerrikasko bidioegatik Amenabar 2007-06-07 11:09:04Jo, batzuk la ostia zerate, bidixuen kalitatia gora eta bidixuen kalitatia behera. Noiz euki dogu ba Elgoibarren bertan egiten diazen ekintza eta beste gauza asko mugimenduzko irudixetan ikusteko aukeria? Nik behintzat ez dot Barren telebistarik ezagutzen? Eta zuek? Jungo dia irudixak mejoratzen, baina mesedez, lehen ez zaguana eta orain eskaintzen dizuena eskertu, edo kritikak izan daitezela konstruktibuaguak. Nere aldetik eskertzen dot barrenekuek egiten duten esfortsua, esan dodan moduan, lehen ez baizauan Elgoibarko danborradian bidixorik ikusteko aukerarik, eta orain bai. Hori inporta jata neri. Argazkixak ikustia gustatzen jata, baina bidixuek beste ikuspuntu bat ematen dute, polita da ezagutzen dozun jendia pantailatxo txiki horretan nola mobitzen dan ikustia. Besterik ez.
SORALUZEKO EZOZIKO AMA ABESBATZA EZOZIKO AMA ABESBATZAKO KIDEAK 2007-06-08 08:03:32Ezoziko Ama abesbatzako kide guztion izenean eskerrik asko zuen harreragatik eta gure bideoa elgoibarren-en jartzeagatik. Zorionak antolatzaileei.
Oso ondo pasatu genuen,
Eskerrik asko!!
Danborradako Batzordearen eskutitza elgoibarren.net (asier orbea) 2007-06-08 12:06:58Danborradako Batzordeak 2007ko nagusien danborrada antolatzen lagundu dieten laguntzaile, kolaboratzaile eta parte hartzaileak eskertzen dituen eskutitza bidali digute. Albistean gaineratu dugu esker oneko eskutitza.
KOMENTARIO TXIKI BAT SORALUZE 2007-06-08 12:54:31Soraluzeko ezoziko ama abesbatzatik, berriz ere, txalotu egiten zaituztegu egindako guztiarengatik eta sigma zubian guretzat afaria gordetzeagatik. Benetan eskerrikasko.Gauza batetan ados gaude; jende askok esaten ziguten, bai elgoibarrekoak eta bai soraluzekoak,ez zitzaigula txitik ere ez entzuten. Hurrengo urterako hobeto entzun dezagun denok, zehozer antolatzea ondo egongo litzateke ez?? gu prest gaude laguntzeko. Eskerrikasko guztiarengatik, oso ondo pasa genuen eta. (tabernak oso goiz itxi ziran).Besarkada haundi bat zuzendariaren eta bi koroen partetik.
ESKERRIKASKO Elgoibartarra 2007-06-12 17:10:14Eskerrikasko bideoak ikusteko aukera emateagatik. Kritikatzea kalitatea ez dela ona erreza da baina jaixetan grabatzen egotea gero denoi ikusteko aukera emateko ez da hain erreza. Beraz, mila esker aurten grabau dabanari, espero dot hurrengo urtian ere grabatzia eta bateonbatek baldin badaki hobeto grabatzen, nahi izanez gero badauka zer egin hurrenguan...
jarraitu ilusioz lanean beste elgoibartar bat 2007-06-13 18:35:04Aurreko komentarioarekin guztiz bat nator,zelako kalitatea zeukaten ba orain arte ikusitakoak? nik oso gustora ikusi ditut eta zihur nago hobetzerik bada,zuek izango zaretela saiatuko zaretenak.eskerrikasko
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen
Zorionak Kaixo Angel:
Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L... (bekoerrota) Karakateko argazkiak Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ... (elgoibarren.net) Kendu debe! Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe. (Lur) Ordua zen Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri... (Arkaitz) BTT zentruko alokairuen prezioa Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz... (BTT zentrua)