Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Berrikuntzekin irekiko dira Mintxetako igerilekuak ekainaren 9an
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Berrikuntzekin irekiko dira Mintxetako igerilekuak ekainaren 9an PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-31 08:21
Klik haundi ikusteko
Igerilekuaren goialdean 6 mahai, umeentzako jolasgunean aparatu berriak eta belargunean egin diren hobekuntzekin irekiko ditu ateak Mintxetako Aire Libreko igerilekuak ekainaren 9an (zapatua).



Bainu Denboraldia
Udako igerilekuen denboraldia irailaren 15era arte luzatuko da.
Erabiltzaileak
Iaz (2006) 30.000 erabiltzaile izan zituen igerilekuak.

Aurtengo berrikuntzak:
Goialdeko zelaian 6 mahai eta umeentzako jolasgunean beste hiru aparatu berri (txirrista txiki bat, balanze bat eta zintzilikatzeko jolas bat) jarriko dira.
Belarguneak ere hobekuntza batzuk izan ditu pasa den urtean ezarritako drainadura sistema berriarekin eta aurten egoera ezin hobea azaltzen du.
Kirol Patronatuak erabiltzaileei sonbrilak eskaintzen jarraituko du eta hamakak gordetzeko lokala ere izango da bertan.
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko


Ordutegia:
♦ Ekaina eta uztailean:
  •  astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 21:00etara
  •  larunbatak eta jai egunak:  10:00etatik 21:00etara
 ♦ Abuztua eta iraila:
  •  astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 20:00etara
  •  larunbatak eta jai egunak: 10:00etatik 20:00etara.
 
Prezioak:
            - Kirol Patronatuko bazkideak:  dohainik
            - Sarrera bat: < 18 urte:   3,90 euro
            - Sarrera bat  > 18 urte:   5,70 euro
            - Denboraldiko bonoa < 18 urte: 40,35 euro
            - Denboraldiko bonoa > 18 urte: 44,75 euro
            - Denboraldiko bono familiarra: 79,75 euro
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

...
elgoibartarra 2007-05-31 11:44:09
Garestiegia dela iruditzen zait. Ez nuke inoiz ere habinbesete diru ordainduko daueden instalazio horiek erabiltzeko.
garestiegia
ni 2007-05-31 12:35:51
Argi dago garestiegia dela. Abonatuek doan eukitzia ondo dau baña gañontzeko jendiantzat garestiegixa da. Egun batek 3.90€ kostatzen du. Prezio hortan debara joan eta etorri zaitezke trenez eta helau batentzako ere iristen zaizu!5 eguneko bonoak etb ere oso garestiak iruditzen zaizkit. Egun erdiko bonoak jarri beharko lituzkete. Atzalde pasa baterako egun guztia ordaintzea gehiegi da.
Garestiegi bai!!
gaztia 2007-05-31 13:09:04
Jendeak Debara joateko dituen arazoaz aprobetxatzen da Kirol Patronatua. Lotsagarria iruditzen zait Ramon Mujika eta bere lan taldeak bertara joateko eskatzen diguten preziua: 5.70 €? Eta hurrengo urtian zer? 6.50€??? 
 
Eman ditzatela diru kopuru hori ordaintzeko arrazoiak eta ea konbentzitzen nauten, bestela, aurten ere ez dut berdegune polit hori, mahai berriak edota parkea ikusi ere egingo. 
 
Beste jende guztiari: elgoibarren dirua sobran al dago igerilekura joateko prezio hori ordaintzen ibiltzeko??? 
 
Erantzun bat mesedez!!!!
AIBALA!?!?!?!?! 5,70!?!?!?!?!
Ni Neu 2007-05-31 13:14:13
Baina baina... zetan gabiz? 30.000 erabiltzailek prezio hori ordaintzen badabe aurten earra diru kopurua aterako dabena Kirol Patronatuko lankideek. Diru hori nora doa gero? Bestela abixatu eta ni ere kirol patronatuan lanean hasiko naiz. 
 
Ados nago gaztiakin: nik ere eztet zapalduko aurten igerileku EDER hori, ni ere "ni"k esan duen bezela Debara joan, izozkitxoa jan eta buelta egingo dut, merkeagoa irtetzen delako. 
 
Beste danak ere berdina egin beharko zenuketela uste dut. Hala ere, badago ama asko ezin direnak ibili umeak trenean eta sartzen eta hauetaz aprobetxatuko dira. PENA BAT!!! 
 
DENOK DEBARA!!!!
GARESTIA BAKARRIK EZ
Amatxo 2007-05-31 13:20:24
Bai umeak dauzkagunontzat erosoagoa da igerilekua. En fin... 
Eta zer gertatzen da abuztuan Elgoibarren geratzen garenokin? Zergatik 20:00 etan itxi? 
Orduan oporretan gaude eta ez daukagu presarik etxera joateko eta 21:00ak arte bai gustora egon gintezkeal.
zuzenketa
Ramon Mugica 2007-05-31 13:43:45
Aurreko idatzian ez dira irten nik jarritako datu guztiak. Ez dakit zer gertatuko zitzaion mezuari. Eskertuko nieke elgoibarren.net-eko arduradunei mezua zuzentzea, edo bestela ezabatzea, mesedez. Mila esker.
Ramoni
gaztia 2007-05-31 13:51:09
Horrekin zer esan nahi duzu? Legazpira juteko han merkiaua dalako? Neri nere herrikua interesatzen zait. Bete berri ditxut 19 urtiak eta aste baten zure igerilekura egunero joatea erabakitzen badut... barkatu baina pagak ez dit horrenbesterako ematen. Lanean jarri beharko naiz igerilekua ordaindu ahal izateko? 
 
Eta eman mesedez diru hori ordaintzeko arrazoiak zein diren, zein zerbitxu ordaintzen ditugun, adibidez, soroslea, ura... eztakit. 
 
Bestalde, 6 mahai nahikoak izango al dira 30000 erabiltzailerentzat? Nik, nere 19 urteekin parkea erabiltzeko aukerarik izango dut? ezin dut musikarik eraman, ezin dut baloiarekin jolastu, ezin dut kantatu, ezin dut parkea erabili, mahaia hartzeko goizeko 6etan esnatu beharko naiz... ez dut zure igerilekura joateko arrazoirik aurkitzen: lagundu nazazu mesedez!!!
Eliteko aisialdi gunea!
langile xumea 2007-05-31 14:05:24
Neri ere oso garestia iruditzen zait. Ados nago gaztiakin,ez zait beste herrixetakua interesatzen, neri nere herrikua inporta jata eta oso garestixa da.( ez zait justifikazio egokia iruditu).  
Gainera herritarrentzako zerbitzu publiko bat izanik ezin dut ulertu, neurri gabia iruditzen jata. 
Zer gertatzen da langabetu, ikasle, ett-etako langile... ekin. hauek ezin dute herriarena den igerilekua erabili? 
Bukatzeko galdera bat luzatu nahi nuke: 
Nork erabakitzen du prezioa, Ramonek berak?
Gaztiari erantzunez
Ramon Mugica 2007-05-31 14:06:58
Gaztiak idatzi duenari erantzunez: nik ez dut erabakitzen, ezta ere inori eskatzen, igerilekuetara sartzeagatik ordaindu behar dutena. Mesedez, ez ditzagun nahastu gauzak nahi ditugun erara... 
30.000 erabilera horietatik gehienak bazkideek egindako erabilerak dira. 
Kirol Patronatuarentzat eta Udalarentzat Mintxetako igerilekuak ekonomikoki defizitarioak dira (sorosleak, harrera zerbitzua, mantenua, garbiketa, lorazaintza, produktu kimikoak, ura, e.a.) baina jendeari aizialdirako aukera bat eskaintzen zaio, adibidez Debara joatea baino erosoagoa, batez ere umeak ditugunentzat. Prezioeri buruz edo ordutegiei buruz ausnarketa bat egin behar dugula? Ados.
ni neuri
patronatuko lankide bat 2007-05-31 14:30:49
Patronatuko lankideok, lanean soldata baten truke diharduten guztiek bezala gure soldata daukagu eta ez gaude Patronatuan mugitzen den jendeak ematen duen sarreren esperoan. Patronatua entitate publikoa da eta bertako kontuak, prezioak, e.a. Zuzendaritza batzordeak erabakitzen ditu.
oso garestia
aitor 2007-05-31 14:41:58
Aurreko batek esan duen bezala nik egun erdiko sarrera bat proposatzen dut. Nik neska zumaiarra daukat eta elgoibarko piszinetan atzalde pasa bat egiteko 5.70€ ordaindu beharra pasada bat iruditzen zait. Hori bai, atzalde pasa batengatik 2.85€ (erdia) pagatzea ere....
Ramon-i
Aitor 2007-05-31 14:49:40
Ramon, mezu hauek irakurtzen zabiltzanez, gauza bat komentatu nahi dizut: 
Kiroldegiko frontoi txikiko eta squasheko lurra oso labainkor dago azken bi asteotan. Begiratu ezazu mesedez, arriskutsua izan daiteke eta... 
Eskerrik asko
garestiak?
Herritar bat 2007-05-31 14:51:15
Elgoibarko beste zerbitzu batzukin konparauta neri ez jataz preziuak horren garestixak iruditzen. Zinia ere zerbitzu publiko bezela dakagu (kultura sailak eskaintzen du). Zenbat balio du ordu t'erdiko pelikula baten sarreriak? 4€? 4,50€? horreri buruz inor gutxi kexatzen da. Zenbat balio du taberna baten bokata batek? 4€ inguru.  
 
Oin dala urte gutxira arte igerileku honen aukerarik ez zauan eta danok juten ginan hondartzara edo errekara. Aukera horiek hor jarraitzen dabe eta berri bat dakagu. Norerak erabaki deixala nora jun.
neri erez
munduko bat 2007-05-31 15:07:19
neri ere ez jata garestiegixa iruditzen. Batez ere denboraldiko bonuak edo bazkide izanda dohainik eukitzia kriston bentajia beitxantzen jata. Eguneko preziua igual bai da garestiegixa baina eztot uste beste guztia kritikatzekua danik. 
Nere ustez oso garestixa izan bihar da holako instalazio bat mantentzia.
Hala Ba
gaztia 2007-05-31 15:18:02
Gareztixa da elgoibarko gauza danak moduan. Beitxu, hurrengo astian edo eztakit noiz Euskadiko Orkesta sinfonikua dator herriko antzokira ta 3 € ordaindu biarko doguz. Eta gero duela 3 hilabete ataratako pelikula bat ikustiarren (bideoklubian azaldu bainao pare bat aste lenuo) 4.50 edo... Lotsagarria elgoibarko zerbitzu publikoen preziua. 
 
Ni berriz ere horrekin konformatu beharko naiz eta beste alternatiba batzuk topatu. ordaindu dezatela diru hori prest daudenak, ni enago prest.
Ramon Nahikua da
gaztia 2007-05-31 15:23:39
Gauzatxo bat Ramon, oin arte idatzi dotenakin ahaztu in zait eta... 
 
Bale ya beti zuek indako dana ondo daola pentsatze horrekin. Lehen ere kiroldegi berrixan asuntuakin hasi zinan botatzen eztakizenat jende geixau juten zala zure kiroldegira duela 10 urte baino, eta ezdakit zenbat gauza berri ipini ditxuzuela, eta dutxak berritu, eta urtero urtero hemengo prezixuak merkiauak diala!!! 
 
Neri bost motel! badakigu zure gestioa ikaragarria eta bikaina dela, baina nik ezin ditxut elgoibarren azkenian lujo bat bihurtuko diran zerbitzu batzuk disfrutau. Berdin zait (nahiz ta ez oso berdin) Hernanin, Oiartzunen edota legazpian zenbat ordaintzen daben, hara enaizelako juango. Pena da hala ere, herrian dauden zure zerbitzuak denon eskura jarri ez izatia. 
 
Gero arrarua iruditzen al zaizu jendia gabetan jutia bainatzera!! Danak gaztiak!! Ezin dabe eguneko preziua ordaindu ta gauez jun biar!!!
No coment
ieup 2007-05-31 15:30:21
Garestiegia!!=LOTSAGARRIA
KONTUAK ATERA
39 2007-05-31 17:22:02
Beti kexaka: Bono familarra egin ezkero, eta uda ederra egiten badu atera al dituzue kalkuloak zenbat ordainduko duzuen eguneko igerilekuko sarrera? ez da euro batera ailegatzen, eta trenaren prezioarekin konparatuz, esaten duzuten bezala helatua jateko ere gelditzen da. Konbentzitu etxekoak eta atera bonoa nahiz eta pertsona bakarra joan igerilekura. Familian 4 bazarete egin kontuak, 80 euro zati lau familiakide zati 3 hilabe (90 egun) zenbat ordainduko duzu eguneko? eta trenez bazoazte, atera kontuak 4 X 1,20 (joanaldi bakoitzeko) bider 3 hilabete. Garesti xamar trenez hondartzara joatea ere ezta?
garesti garesti garestia
elgoibartar bat 2007-05-31 17:38:57
lotsagarria iruditzen zait hainbeste balio izatea piztina batean egun bat pasatzeak. 5,70 euso. bal ahal dakizu zenbat da hori !!! majo bajau pixkat preziua!!!! :C
kontu azkarrak
ni 2007-05-31 17:48:53
kontu azkarrak atera dituzu 39. Lehenengo gauza, zeiñek ditu 3 hilabete jai? umeek eta irakasleek. Beraz zure kontu hoiek ez dute balio. Bestalde, zer egin behar du bono familiarrik atera ezin duenak? gazteek adibidez? 45€ ordaindu? kiroldegiko urte erdik balio duena da! baña zerbitzu bakarragatik!
Familia bonoa
25 2007-05-31 17:49:19
Baina, ze adinerarte sartzen da familia bonoa??? Ni 25 urterekin gurasoekin bizi naiz, baina ez det uste familia bonoan sartzen naizenik. Edo??? Eskerrikasko
Brain storming.
Eginbehardegu 2007-05-31 18:05:55
Ze iruditzen jatzue bakoitzak kritika bakoitzeko bere aportazioa eingo balu. 
Interneteko zerbitzu hau zoragarrixa da. Gure mandatariak oin al loro daude, pantailaren aurrean jendeak zer esango. 
Zerbitzu hau politikoentzat ideien kaxa bat da. 
 
Kexak: 
Polikiroldegia zahartuta dago. 
Igerilekuak A8-a dirudite. 
Aldegelak igerileku bihurtzen dira. 
Leku falta nabaria da. 
Aportazioak: 
-Kuartela hartu eta igerilekuak zentzuz aldatu 8 kale atera daitezke. 
-Mintxeta bidean azkenengo etxiak ein daben onduan geratu den lur zailan frontoi polibalente altxatu ( frontoia, futbito pista...) 
- Udan aire libreko igerilekuak 8 retan itxi baina mahaiak eta parrilak egiteko lekuak egin eta ordutegia luzatu. 
 
Beste gauza bat, kiroldegiko bazkide egitea egunean 30 centimo baino gutxiago da. Zenbat eta zenbat diru botazen degu tabernetan, edo jaixetan, edo nikez markako arropetan, edo moviletik berbetan edo gasolinan polikiroldegira kotxean joateko edo pintxo baten edota hipoteka baten. 
Bueno ez det jarraituko nere idazteko era alrebes eta eskas honekin, baina nere ustetan garratxitxuena esandakoa da. 
Viva el anarquismo gramatical. 
Hemendik aurrera izen honekin "idatziko" 
det ANV-ri importa ez bajako.
Oso ona!
Lur 2007-05-31 18:32:05
Oso ona, eginbehardegu. Batez ere, igerilekuak A-8a ematen duela gustatu zait. Honbre, A-8an baino istripu gutxiago egoten da, zorionez, baina 19:00etan piszinara joanez gero, trafikoa antzerakoa da. Goazen umoreari leku pixka bat egitera. Mesede egingo digu eta.
39 ri
gaztia 2007-05-31 20:00:58
1. Nire oporrak ere ez dira 3 hilabetekoak eta ikaslea izanda  
2. Eztakit ulertzen dezun eztakatela ingresorik eta nere pagakin astean 4 aldiz baino ezingo nintzala jun igerilekura. 
3. Bonua inda... zeinek esaten dizu aprobetxauko dezunik? 
4. Merkio irtetzen zait ez jutia, jutia baino. Baita nere inguruan dabizenei ere. Nik dakidala ireki zianetik behin eon gara (gauez). 
 
Eta oin galderatxo bat. 18 urtetik aurrerako talde hori ez al da zabalegia? 
Berdin ordaindu behar al dugu, nik (19 urte, ikaslea) eta enpresa bat dirijitzen daban 40 urteko gizon batek? Jode que txollo, ez? 
 
Ala ba... hortxe geratzen da... norbaitxek erantzuteko gogorik badaka... 
Eskerrik asko
5,70??
5,70?? 2007-05-31 22:48:14
5,70?? 
 
Prezio horrekin hondartzara jun, etorri, elaua jan, pipak jan, kokakolia eran ta hurrengo asterako ahorratzeko haina dozu. 
 
5,70...
Gaztiakin ados
anttonio 2007-05-31 22:50:13
Gaztiakin ados. 
 
Ikasleok nazka nazka eginda gaude, badirudi gazte asanblada bakarrik konturatzen dela ikasleen diru sarrera ez dela langileen igujala! 
 
18tik gorakoak ez, mesedez 
Ikasle eta jubilatuak doan, ta bestiek euro bat (ta sonbrila hartzia dohainik).
katt
katt 2007-06-01 01:12:42
eta igerilekuetako musikia (Mintxetakua) ipiñi bajuo mesedez,
katt
katt 2007-06-01 01:15:54
por tzierto!! aber, uda honetan gañera, ezin gera arriesgau bonua erostera!! fijo egun danetan txarra ingo dabala eta... cambio climatico honekin.. gero igual irailian ona ingo dau (iraila=azterketak) eta orduan 8tan itxiko debe, hori bai. 
A,eta eguraldixa azken egunetan bezela badabil...= goizez eguzkixa eta arratsaldian eurixa?? = 5.70€  
eskatu, eskatu bueltak, aber ze esaten dizuen: aaaa lo q se da no se quita.. 
 
EGUN ERDIKO BONUA!!  
(Ta gaztientzako merkiaua)
Mintxetako igerilekuko ordutegia eta pre
Edu 2007-06-01 09:35:13
Ordutegia: 
 
-Egunero: 9:00 – 21:00 
 
 
Prezioak: 
 
-Bazkideak, ikasleak eta langabetuak: dohainik. 
 
-Beste guztientzat: 
--Eguneko sarrera: euro bat. 
--Denboraldiko bonoa: 25 euro. 
--Denboraldiko bono familiarra: 40 euro.
katt
katt 2007-06-01 13:06:18
hombre edu, flipau ere ez in e, hainbeste eskauta pentsauko dabe katxondeuan gabizela
Gazteari
Eginbehardegu 2007-06-01 14:55:36
Zergatik ez degu dena gratis ipintzen eta horrela mintxetako zelaia Benidorm bezela. Bata bestearen gainean. Ez gendun eguzkitako kremarik beharko, ondokoarena pegatuko litzateke. 
Eta zergatik ez sarrerarekin batera bokadilo bat eta freskagarri bat.  
Eta zergatikez ez ditugu eskatzen Berasetatik behera txirristada batzuk. 
Bueno bueno, ni ere gaztea naiz hipoteka bat dut eta ez naiz hilabete bukaerara iristen.  
Larunbatetan gauean urtetzen naizenean (ahal dudanean)ikusten ditut 16,17,18,19 urtetako "gazte" asko nik eran ezin ditudan konbinatuak edaten edo matxakatuez nere ondokoa bustitzen. 
Kirol patronatuko bazkide izatea osasun eta instalazio inbertsio bat da, gero eta gehiago izan orduan eta gauza gehiago exigitu ditzazkegu.
Eginbehardeguri
gaztia 2007-06-01 20:42:04
Zu baino apurtxo bat gaztiaua naizela uste dot. 19 urte dazkat eta eztakit ondo ibiliko naizen o ez baina nik uste dot matxakauak eta konbinatuak eraten ibiltzen dian hoiek izango dianik igerilekura juten dianak. Hoientzat umekerixak izango dia ziurrenik. 
 
Gauzak dian moduan. uste dot enabilela beste munduko ezer eskatzen, baina bueno... lasai hartu aurten ere enaizlea jungo, eta neretzat desdeluego ez da desgrazixa bat. Hala ere 1000 pela ordaintzia bertan 4 o 5 ordu pasatzeko... pasada bat iruitzen jata. Zuek nahi dezuena in, eta zure hipoteka ordaintzeko. 
 
Ni bitxartian Anttoniokin jungo naiz gazte asanbladak antolatzen dizkigun gauzetara: eurek gratis lortzen ditxue guretzako gauzak... beste batzuk ordia poltsikuak bete ta bete: ala ba. 
 
Portzierto: nik ezautzen ditxut mahaixak ipini biar ditxuzten gunian belardixa konpontzen ai dianak eta hoiek lan dana musutruk itxen ai dia... eztakit pena merezi dien erez... 
 
AUPA KIROL PATRONATUA!!! 
 
P.D. Preparau zaitxie hurrengo urtian 6 € ordaintzeko gutxienez
Igerilekuak itxi
Apaiza 2007-06-02 16:41:43
Nere ustez, Elgoibarko igerilekua itxi egin beharko litzateke. Gertatzen dena da, gazte jendeak, bere gaztaroa alperrik galtzen duela igerilekuan. 
 
Neretzako, ideia ona izango litzateke bero sargoria egiten duen egunetan elizara etortzea errezu egitera. Askok, eskuak burura eramango dituzue, baina ez da ideaia batere txarra, Talibanek, Afganistanen debekatu zuten telebista ikustea, errezurako denbora kentzen bait zuen, zergaitik Elgoibarren ez? 
 
Gainera, gazte asko eta asko etortzen jat konfesatzera, arratsade osoa igerilekuan pasa eta gero, etxeko dutxan 12 eta 13 urteko nesketan pentsatzen masturbatzen bait dira, eta hau, lotsagarria iruditzen jat. 
 
Gaztariari bide egokia azaldu nahi baldin badiogu, igerilekua itxi begin eharko genuke.
Eginbeharduguri
bixigu 2007-06-04 10:25:57
"Zergatik ez degu dena gratis ipintzen eta horrela mintxetako zelaia Benidorm bezela."  
 
Zure beldurra aisialdi-guneak dohainik jarriz gero jendez lepo egotea bada, animo zu eta zure eskuin pentsaerak. 
 
Aisialdia denon eskura egon beharko litzateke eta ez dirua dutenen eskura soilik. Ea zenbat etorkin ikusten dituzun uda honetan pistinan, eta ikusten badituzu pentsa zer nolako desenbolsoa egin behar izan duten beren seme-alabak gainerako umeekin egon ahal izateko. 
 
Garbi dago nork agintzen duen gure herrian, eta garbi dago politika sozialak ez duela garrantzia handirik hemen.
bixiguri
Eginbehardegu 2007-06-04 12:57:02
Bueno, bueno!! 
Ez ditzagun gauzak bere honetik atera.  
Zure hitzek barrua mugitu didate. 
Nire aukera politikoa ezker abertzalea izan da betidanik eta ez da aldatuko. 
Gauza eta behar garratxitxuagoak dituzte etorkinek igerilekuan dirua gastatu aurretik (lan duinak, etxebizitza bizigarriak, eguneroko ogia...)  
Aisialdi gune dohanekoak egon ere badaude, asko mintxetan degun igerilekua baino askoz ederragoak.  
Instalazioaren bolumena bazkideen arabera egina dela pentsatzen dot, honi egun bakarrez etorri daitezkeenak gehituta. Sarrera dohanekoa balitz ez gendun inok disfrutatuko. 
Eguneko sarrera agian oso altua izan leike baina hori bazkide egitera pentsatzera eramaten du. 
Gero eta bazkide gehiago orduan eta instalazio onagoak. 
Etorkinen integrakuntza planan aztertu leike udan igerilekura joatea baliogarria den ala obe den beste gauza batzuez lagundu.
Ramon Mujikari
41 2007-06-04 15:03:24
Umeak oporrak hartzen dituztenean inguruko kostaldeko herrietara joaten garenok asko gara herrian. 
Igerilekuetara ekaineko arratsalde pasa batzuk egin ditzazkegu, hau da, Ekainaren 9tik 22ra adibidez. 
Guraso bat bere haurrarekin joan behar badu arratsaldeko 5etatik 9etara 9,60€ ordaintzean garestia iruditzen zait niri. 
Ezin al daiteke egun erdiko tikeak atera? edo eta 15 eguneko bono bat? 
Jende asko egoera honetan egongo garela uste dut, beraz, beste proposamenik bai?
hatz marka digitalana noizko?
itziar 2007-06-04 15:36:27
duela hilabete pare bat, elgoibarren.net en irakurtzeko aukera euki naban maiatzerako kiroldegian hatz markak irakurtzen zituen sistema bat martxan eukiko genula. 
gaizki pentsaturen batek esan zaban hori hauteskunde garaiko propaganda zala, Ramonek argi ta garbi utzi zaban ez zauala halako konturik. 
 
maiatza pasa da, ta hauteskundeak ere bai baña ni oraindik txartelarekin sartzen naiz kiroldegira, eta zuek?
2
1 2007-06-04 16:23:28
e, apaizana benetan da o brometan?
.
Eginbehardegu 2007-06-04 16:59:05
Hatz markekin kiroldegira sartu? 
Obe legoke instalazioen maintenuan dirua gastatzea eta ez oraindik funtzionatzen ez duten tramankuluetan. 
Oker ez banago sistema hau oso ondo funtzionatzen du umeekin edo ta eskuekin lan egiten ez duten pertsonengan, baina eskuak pixkat landua dugunontzat sistema antzua omen da. Ea oker nagoen. 
Besugo, ikusten duzunez denentzet diardut.
Benetan noski
Apaiza 2007-06-04 22:09:56
Gainera parrokian serrera kobratzea pentsatzen ari nahiz, edota bestela parriko txartela aterako degu, limosna pitxin bat egiteko. 
 
Bakide egin nahi duenak, jo dezala "Parrokiko Gazte Klubeko" pistolariengana, han atera dezakete txartela. 
 
Aitaren ta amare semearen esperituakin.
apaizari
enpirikoa 2007-06-05 12:24:07
zure etxean lapurtu dute! orain bai ordaindu beharko duzuela sarrera hori berreskuratzeko.
Ze demontre!!
Julito 2007-06-05 14:10:43
hainbeste garezti eta demontre, JULEN GUERREROK esanko zukeen moduan.....EINZAITEZ BAZKIDE..... eta kitto.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 2 bisitari