Datorren barikuan ( ekainak 1) Bertsotranpak izeneko ikuskizun berezia
izango da Herriko Antzokian (22:00). Andoni Egaña, Xabier Paya eta
Fredi Paia bertsolarien, Ander Lipus aktorearen eta Aitor Agiriano
musikariarekin batera, Argentinako payadore bat arituko da, gure
herrian inoiz ikusi gabeko ikuskizun bat eskainiz.
Argentinako "bertsolariak"
Payadoreak Argentinan, eta Hego Amerika osoan, inprobisatuz aritzen diren kantari-errezitatzaileak dira, alegia, Euskal Herrian bertsolariak direna Hegoamerikan payadoreak dira. Gitarraz lagundurik kantuak eta inprobisatutako dezimak botako dituzte.
Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko prestatutako egitarauaren baitan, Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak antolatu eta Bertsozale Elkartearen Lanku zerbitzuak sustatutako lan honetan 3 arte diziplina uztartzen dira: bertsoa, musika eta antzerkia. Ekitaldiaren planteamendua, berriz, benetan originala da. Antzerki autentikoaren espiritualtasuna berreskuratu nahi du, bat-batekotasunaren sorkuntza ahalmenaz baliatuta, eta musikaz eta hitzez egoki jantzita.
Egañatarren eta Paiatarren arteko desafioa
 Xabier Paya.
Hiru ordu irauten duen ikuskizun honetan, ikusleek desafio bitxi bat izango dute aurrez aurre. Egañatarren eta Paiatarren arteko desafioa, hain zuzen ere. Bi bertsolari, Andoni eta Euxebio (Ander Lipus) Egaña, beste bi bertsolariren aurka (Fredi eta Xabi Paia) ikusi ahal izango ditugu, txapela jokoan dutela.
Sarrerak salgai daude
Ekitaldi honetarako sarrerak Kultur Etxean daude salgai, goizez Euskara Sailean, eta arratsaldez, Gazte Informazio Gunean. Sarrera bakoitza 5 eurotan salduko da.
|
Eskerrik asko! katta 2007-06-02 12:40:53 Benetan eskerrik asko hain saio ederra ikusteko aukeria izategaitxik bakarrik! Joe! konturau gabe pasau zian 3 orduak! Lipusen karakterizaziuekin ezin naban barre itxiari laga! ta berstolarixak ere oso ondo egon zian! Payadoriana oso interesantia in jatan!argentinan guk amen bertsuekin itxen daben gauza antzerakua itxen dabela ikustia politxa izan zan! norbaitx ez bazan jun inguruko beste herriren batian dauanian juteko gomendatzen diot. Zorionak Xabi, Fredi , Egaña, Lipus eta Wilsoni! | Oso ona Abel 2007-06-02 13:28:02 Niri ere asko gustatu zitzaidan atzoko saioa.Bat batekotasuna, hizkuntzen arteko konbibentzia, komunikazioa eta humorea, denak saltsa berdinean. Wilson, batbatekotasunaren maisu (beste hizkuntzekin ere jolastu daiteke!!). Lipus, sorpresa atsegina (non egon da aktore hau orain arte? ez nuen ezagutzen). Egaña, maisu. Fredi, natural. Xabi berriz, ikaragarri. Taula gainean aspaldi ikusi dudan tipo azkarrena. Zorionak denoi!!! | Latza!! Iñaki 2007-06-04 12:07:00 bai, aurrekoek arrazoi dute. Oraindik aho inguruan min dut, irriparraren ahujetak izango dira; eta gaur inguruko seniderik hilko balitz ere, ezingo nuke negarrik egin, bertan bota nituen malko denak. Lipus marabilla bat, izugarria pertsonaje bakoitza, Juan Junda hori mortala, oraindik gogoratzen dut "Fran Zapa gustaten jatan!2 bertsolariak ere, izugarri. orain, lehen baino bertsozaleagoa naiz. eta Argentinoa, oso kuriosoa, berezia... ona! orain gogoz nago beste bat ikusteko, herrira ekartzeko ahaleginak egin beharko ditugu. zorionak denei eta eskerrak Elgoibarri halako emanaldi bat ekartzeagatik. Beti ez da asmatzen ekartzen diren gauzekin baina bertsotranpakeki asmatu duzue! | ander lipus gazte izandakua 2007-06-04 12:49:01 Abeli esan nahi nioke badirela urte batzuk Ander Lipus Elgoibarren izan zela, Herriko antzokian parian zauan gaztetxian hain zuzen. | Bertso saioa Santa Klara 2007-06-05 08:01:41 Ba neri ez jatan bat ere gustau. Aktuazio komikoa izan behar zuena ( aktoreak lan oso ona egin arren, interpretazioa bikainak ) asper-asper eginda utzi ninduen. Ni ez nintzen aktuazio komiko bat ikustera joan, bertsoak entzutera baizik, antzerki eta trobadores apaindutako bertsoak. Zein gogoratzen da 2 ordu terdiko saio hartako bertso batetaz? Izan ere Bizkaiko txapelduna eta Euskadikoa bertan egonik nik bertso hobeak espero nituen. Formula 1 eko lasterketa ikustera joatia eta kotxea 200 KM orduko ikustea bezala izan zen, azkar doan bai, baina askoz azkarrago joan daitezke. Bertso politak entzun izan zitezkeen, baina askoz hobeak esper nituen | Gazi gozo Iñigo Ibarra 2007-06-08 01:01:01 Lagunek esan dozte. Irakurri Elgoibarko saioari buruzko iritziak. Ai! Dudetan neuen, baina azkenean ausartu naz. Lehenengo laurak edarrak dira, politak, atseginak... eta egia da gainera. Urte dexente pasa diren arren, gaztetxien egon nintzen "Ardoaz" bakarrizketa eitxen. Egun hartan, Bera-ko Pettik ere jo eban. Zera esan biotzuet! Asko disfrutatu neban nik be zuekin. Eta egixe esan, Santa Klara; penie emoteozte zure ez disfrutatze horrek. Dana ezin da lore eta laudorio izen! Hala da guztiz, interesetan jate jakitzie zer dan zuretzako bertso polit bat. Bestalde, gauza batekin disfrutatzen ikasteko “pre-juizioak” ez dira komenigarri. Zu bertso politak entzutera joan zinan, baina bertsotranpen helburua, (irakurri bestela bertsotranpen programa edota informazioa), ez da bertso politak botatzea, ez bakarrik hori behintzat!. Eta batez ere, nire ofizioa ez delako, bertsolarien lana apaintzea. Antzerkia ez da apaingarri bat, antzerkia ere BIZITZA da. Eta nire kasuan, aktore (bufoi,komeriante,pailaso...) izatea: BEHARRA. Eta pertsonaia dramatiko baten bitartez gizarte, herri edota pertsona bateri, barre edta negar araztea: ARTEA. Agian, bertsolariek ez zuten nibela eman, agian nire interpretazioa gehiegizkoa izan zen. Agian euskalerrian aktore izatea telebistan agertzea da! Agian antzerkiak ez du ezertarako balio! Agian bai! Baina argi daukat, egun hortan, nire burua, gorputza eta bihotza zueri eskaini nizuela. Santa Klara, ni orain Berriz-en bizi naz. kafetxo batera gobidatzen zaitxut. Gauza politez zein itsusiez hitz egiteko. Eta batez ere, herri hontan batzuetan faltan botatzen dugu BIZIPOZAZ. Ai ene! Mundua ere biribila da, polita da, edarra bai… baina gure begixek ezin dabe osotasunian bizi! Hutsuniek ere beharrezkuek die. Eskerrikasko zuen berbagaitxik! Musu bat danontzako. ander lipus |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |