|
1907ko Euskal Jaietako domina topatu dute Amesti baserrian |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-05-30 10:45 |
Maria Luisa Astigarragak bere txikitako jostailuen artean topatu du
1907. urteko Elgoibarko Euskal Jaietan banatu zen aluminiozko domina. Amesti baserrian, Sallobente-Ermuaran bailaran dagoen baserrian egin du aurkikuntza
Maria Luisak, egun bertan bizi ez bada ere.
Dominaren jatorria ezaguna ez izan arren, Pello Arrieta historialari elgoibartarrak azaldutakoari eutsiz, “dirudienez, 1907ko Euskal Jaietan baserriko tresnak erakusteko eta erabiltzeko egin zen lehiaketako saridunei banatu zitzaien”.
Euskal Jaien mendeurrena dela-eta, Elgoibarko Udalak dominaren erreplika batzuk egingo ditu, beti ere, “ ondare hori ez galtzeko”.
Dominaren neurriak ondorengoak dira:
•
Diametroa: 29,4 mm.
•
Lodiera: 1,75 mm.
|
udaletxeari... gautxoria 2007-05-31 00:22:41 udaletxeak dominak hauek egiteaz gain, ba al dauka asmorik euska jaia herrira zabaltzeko??? antolatzen ari diren euskal jaiek ez diete herriari atea irekitzen... azken finean jai bat ongi pasatzeko da ezta??? eta inguruetako herrietako euskal jaietara joaten garenean hori egiten dugu, ongi pasa. Baina hemen aurten euskal jaia ospatzen da, urte osoan zehar... eta zer??? zer da aldatzen dena beste urteengandik? zerbait antolatzen den guztietan marrazkitxo bat sartzea? Hori da euskal jaia. Hau da, ez bazara elgoibarren.net-en sartzen eta irudia ezagutzen, edota ez bazara herriko talde batetako partaide ez duzu jakiten herrian euskal jaia denik??? Ez ahal da ba euskal jai bat ospatzearen helburua kanpotarrei gure kultura erakustea, gure nortasuna ezagutarastea, honela beraiek ere herri honetako partaide izan daitezen??? | zurekin bat bat 2007-06-02 11:54:08 Zuk idatzitakoarekin bat nator. Ehun urte dira gure herrian horrelako jairik antolatu ez dela, eta behin antolatuko eta lau erakusketatan gelditu da dena. Hori bai, gero irailean denok gure baserritar erropak jantzi eta Zarautzera abiatzen gara ongi pasatzera!!! Pixkat tristea da ez?? nire ustetan behintzat, zerbait antolatzen hasita, herri guztiraren partaidetza lortu beharko litzateke, dendariak, tabernariak, herritatarrak baserritar jantzi, eta kanpotarrei gure kultura erakutsi, tradizioak mantenduz. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |