Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Demaseko istripua izan du kamioi batek San Antolineko errotondan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Demaseko istripua izan du kamioi batek San Antolineko errotondan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-29 20:42
Klik haundi ikusteko
Guztiz ikusgarria izan bada ere, ez da inor zauritu arratsaldeko 18:45 inguruan kamioi-artikulatu batek San Antolineko errotondan izan duen istripuan. Bi zatiko kamioi erraldoiaren atzeko aldea irauli eta gurpilak zerura begira geratu dira errotondan bertan; karga guztia, berriz, lurrean botata. Gidaria eta gidari laguntzailea onik atera dira, baina “benetako beldurra” pasa dutela aitortu digute.


Klik haundi ikusteko
Gidari laguntzaileak, galiziarra bera, pasatako sustoa eta gero ez dela berriz kamioi batera igoko dio
Gidari laguntzailea: "ez naiz berriz kamoi batera igoko"

Gidari laguntzailek, Vigoko galiziarra bera, ez dauka berriz kamioi batera igotzeko inolako asmorik, “izugarria izan da, bizirik nago hau kontatzeko, eta ez da gutxi. Demasekoa izan da! Errotondan sartu orduko igarri dugu atzeko aldea altxatzen hasi dela, baina aurreko aldea ere bazter batera makurtzen hasi denean, orduan bai beldurtu naizela benetan. Lau urte daramazkit txofertzan eta istripu bat eduki dudan estreinako aldia den arren, gehiago ez naizela kamioi batera igoko uste dut” aitortu digu.
 
Gidaria, errumaniarra bera, isilago zegoen, baina gertatutakoari ezin buelta emanda. Alkoholemia kontrola ere egin die Ertzaintzak eta ez dute positiborik eman.
 
Klik haundi ikusteko
Elgoibartik Mutrikurantz zihoan kamioia istripua izan duenean.
Miranda De Ebrotik Mutrikura zihoan

Gidari laguntzaileak, Miranda de Ebrotik zetozela argitu digu eta helburutik oso gertu izan dute zoritxarreko istripua, Mutrikuko supermerkatu batetara baitzeramaten kamioiko karga; era guztietako produktuez bete-beteta. Renault etxeko eta Ourenseko matrikuladun kamioitzarrak 13 tona pisatzen ditu hutsik dagoenean eta 26 tona eraman ditzake gehienez, beteta badago.
 


Klik haundi ikusteko
Autoa ilarak errepidean
Trafiko ilara arinak sortu dira
Iraulita geratu den posizioan, ozta-ozta, baina ez da Debarantzko erraia moztu beharrik izan. Kamioiak autoak igarotzeko zirrikitu nahikoa laga du eta bertatik bideratu ahal izan dute trafikoa Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteek. Gero bai, iraulitako kamioi zatia zuzentzera etorri diren garabiak (3 guztira) lanean hasi direnean trafikoa moztu behar izan dute 20:30ak aldera, eta trafiko ilarak sortu dira Debarantz.
 
ARGAZKIAK:
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
Kamioiko gidaria etsita
 
Klik haundi ikusteko
Gruak zuzendu du kamioia
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

sdfsd
sdfkgjsod 2007-05-31 17:44:25
zer gertatzen ari da elgoibarko kerreteretan azken boladan?¿?¿?¿



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari