| Izen-abizenak euskaratzea erraza da |
|
|
|
| elgoibarren.net | |
| 2007-05-29 17:50 | |
|
Euskal izen-abizenak badituzu, baina agiri ofizialetan erdal grafiaz
agertzen badira, oraintxe duzu hori erraz-erraz aldatzeko aukera.
Erroldatuta zauden herriko erregistro zibilean edo bake epaitegian egin
daiteke, eta denbora motzean, gainera.
Nori dago zuzendua?
*Kanpainaren sustatzaileak: Elgoibarko Udala (Euskara Saila); Eusko Jaurlaritza; Gipuzkoako Foru Aldundia.
Euskaltzaindian kontsultatu daiteke Euskal izen-abizenak euskaraz zuzen nola idatzi beharko genituzkeen jakiteko, berriz, Euskaltzaindiak Euskal Onomastikaren Datutegia dauka bere webgunean. Erraza da erabiltzen, gainera: nahikoa da bilatu nahi duguna sartzea eta erantzunak berehala izango ditugu agerian. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|




























