|
Diabolo ikastaroa Udako Kirol Kanpainako nobedadea |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-05-29 10:01 |
Ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 25era bitartean (4 aste) luzatuko
da aurtengo Udako Kirol Kanpaina. Udal Kirol Patronatuak jakinarazten
duenez, ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago.
Haurrentzako eskaintzan nobedade bezala Diabolo ikastaroa aurkitzen da.
Bi adin-maila
Aurten bi adin-mailatan banatu dira ikastaroak. Alde batetik haurrei zuzendutakoak, 6 eta 12 urte bitartekoak, eta bestetik gazteei zuzendutakoak, 13 eta 18 urte bitartekoak.
- Haurrentzako ikastaroak: Diaboloa, Tenisa, eskalada, aerobika eta igeriketa daude Patronatuaren eskaintzan.
- Gazteentzako ikastaroak: Diaboloa, Batuka, Defentsa pertsonala, Tenisa, Spinning-a, Pilates eta Body-pump aurkitzen dira.
Izena emateko
Izena emateko Olaizaga Kiroldegira (943 74 44 15) zuzendu behar da. Ikastaro guztiak ekainaren 25ean hasiko dira eta uztailaren 20rarte iraungo dute (4 aste).
|
Nork emango dittu klasiak? xxxxx 2007-05-29 16:44:23 Klasiak zeinek emango ditu? | Diabolo ikastaroa Ramon Mugica 2007-05-30 11:12:23 Diabolo ikastaroa Juan Carlos Jimenezek (Salvador herrialdekoa) eta Miren Arrietak (elgoibartarra)emango dute. Informazio gehiago nahi izanez gero Olaizaga kiroldegira deitu dezakezu. | ... elgoibartarra 2007-05-30 13:13:27 Titiriteiroak! | .............. ......... 2007-05-31 17:43:21 horra nik dakiten bat segitxuan jungo zan | ... miren 2007-06-03 17:14:56 ba esan animatzeko!! gainera ez dao edade limiterik ta oso entretenigarrixa izango da. | elgoibartar bat ... 2007-06-03 19:44:00 Zein izango da ordutegia?? | diabolo ikastarua miren 2007-06-04 12:51:32 ba astian bi aldiz izango da ta uste det 10etatik 11.30ak arte |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |