Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Botaink! arrow Nolako Udal Gobernua osatzea gustatuko litzaizuke?
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Nolako Udal Gobernua osatzea gustatuko litzaizuke? PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-28 10:11
Klik haundi ikusteko
Udal Hauteskundeetako emaitzak ikusi ondoren, gehiengo absolutua (9 zinegotzi) galdu du EAJk Elgoibarren, 7 zinegotzi atera baitituzte. Hortaz, eta gutxiengoan gobernatzerik nahi ez badu, gainerako alderdiekin koalizioak bilatu beharko ditu EAJk Udal Gobernua osatzeko.
 
-Nolako Udal Gobernua osatzea gustatuko litzaizuke? Zein aterako dela uste duzu?
Gauzak errazte aldera, aukera posible batzuk jarriko dizkizuegu mahai gainean. 
1- EAJ + EA = 10 zinegotzi
2- EAJ + PSE-EE= 11 zinegotzi
3- EAJ + EA + EB-Aralar = 12 zinegotzi
4- ...  






Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

EZKERREKOA
gaztia 2007-05-28 12:55:41
Ez litzake batere gaizki egongo ezkerreko udal gobernua osatzea: PSE-EE, EB-B-ARALAR eta EA. Eta PNV behingoz alkatetzatik kendu. Ez legoke gaizki ez, ikasi dezatela aspertu garela gauazk beraiek nahi duten modura egiten.
EA: orain da gauzak erakusteko garaia
Ezkertiar bat 2007-05-28 13:23:37
Nik ez daukat ba esperantzarik EA-koekin! 
Ezker aldera jotzen omen dute, baina beti eskuinari, PNV-ri, men egiten ibili dira, eta orain ere hala ibiliko dira nere ustez (nahiago nuke oker banengo).
Ovidio alkate?
Mai 2007-05-28 13:25:38
Gaztia, eta zure proposamenian zein izango litzateke alkatea, Ovidio? Hori bai aldaketia!
EAE
Bat 2007-05-28 13:26:35
Beraz EAEri herritarrek emandakoa lapurtuko diotela ziurra da?
ANVren zinegotziak?
Lur 2007-05-28 13:34:05
Bat, nik ez nuen horrelakorik entzun BARRENek antolatutako mahainguruan. Hautagaiak jarrera edo disposizio onarekin ikusi nituen (bueno, inpresio hori jaso nuen nik, behintzat). Uste dut denei ere komeni zaiela akordioetara iristea.
OVIDIO alkate
gaztia 2007-05-28 14:16:25
Bai Mai, nere proposamenian Ovidio bihurtuko zan Elgoibarko alkatia. Ez litzake gaizki eongo, ez? Azken finean PNVk izan du aukera zenbat balio duen azaltzeko. Eman diezaiegun aukera hori orain beste alderdiren bati, edo? 
 
Ze iritzi dezue honi buruz?
Ezkertiarrari
Beste ezkertiar bat 2007-05-28 14:25:40
Nik badaukat ba esperantza EA-koekin. Gogoan izan oraingoan ez direla bat eginik joan hauteskundeetara. Duela lau urteko koalizioan 9+3 zinegotzi izan zituzten. PNV-k EA-ren hirukoitza. Egoera horretan lau urte luzetan zehar! Harritu egiten al zara beraiek esandakoari "Amen" egiteaz? 
EA-koek gauzak beste era batetara egingo dituztenaren esperantza eta ilusioa daukat.
alkate
ni 2007-05-28 14:33:46
Alde batetik oso pozik nao, ezker abertzaliak atara dabezen emaitzekin, baina bestetik oso aserre nao, hau da hau, bigarren indarra errixan eta ezer ez bagendu atera bezela!!!! 
mesedez serioagoak izan biar gera eta Elgoibarko herrixak erabaki dabana errespetau gitxienez. Gero lapurrak deitzerakuan gainera azarratu eingo dira. ematen dabanez ixil ixilik gelditxu biar gera gure zinegotzizak kentzen dizkigutenian, ba hori amaitxu dala uste dot, guria dana guretzat!!!errespetua herrixan bozkari, zuek demokratak bazerate mesedez neri ez hori deitxu, ez dot nahi "DEMOKRATA" izaterik!!insulto bat izango zan neretzat!! 
ANV AURRERA!!!
Alkate-ri
Beste ezkertiar bat 2007-05-28 15:12:34
Kaixo Alkate: 
Ni zu bezalaxe ezkertiarra naiz. Erresultatuak ikustean argi dago herri honetan baduzuela zeresanik bigarren indar politikoa izaki. Herrirako dituzuen ideiak, porposamenak etb. entzun eta errespetatzekoaren aldekoa naiz. Udaletxean zuen presentzia ezinbestekoa da udal gobernu demokratiko bat osatzeko. Baina ez dakit posible izango den. 
Konturatzen al zarete zuen eskuan izan duzuela Elgoibarko mapa politikoa hankaz gora jartzeko aukera? Zuen bi zerrendako hautagaiak alderantziz egongo balira, hau da, ASB-ko hautagaiak EAE-ko zerrendan eta alderantziz, zer gertatuko zen? Beharbada EAE-ko zerrenda ez zen baliogabetua izango. EAJ 5 zinegotzirekin, gehiengorik gabe, eta PSOE 3-rekin. Pena bat izan dela uste dut.
Ni-ri
Zu 2007-05-28 15:15:10
Hori da, "Ni". Zuena zeuentzat eta Euskal Herriko enpresarixuen dirua ere zuentzat! Eta bestela tirotxo bat eta listo.
Todo por la patrika
Hi 2007-05-28 15:20:11
Barkatu Zu, Euskal Herriko dirua zeinek poltsikoratzen daban nahiko garbi gelditzen ari da.
Todo por la patrika
Zu 2007-05-28 16:09:07
Nik oso argi daukat, bai, instituziuetan korrupziua dauala. Baina itxuria, zuk ez daukazu oso argi beste batzuk ere dirua lapurtzen dabela pistola eta bonbekin mehatxatuz. Badakizu, zozuak beliari ipurbeltz. Horrek ere "Todo por la patrika" eitxen dabe.
neuretako
Neuretako 2007-05-28 16:23:03
EA+ANV+EB-ARALAR+PSE+PP= 10 + ANV 
ANV* 2X- (EBY+PPZ) BER 2 = 7EA+XY 
 
matematika...
Udal gobernua
Andoitz 2007-05-28 22:19:59
Alde batetik EAEk beretzao eskatzen dittuan zinegotzixak lortuko dittuanik ez dot uste. EAJak aurreko legealdixan jasotako presiuak jasota ez bazaban ein, zeatik eingo du oin? "Egibartarrak" izan arren ez dot uste pauso hori emango dabenik. Kanpainan zihar Alfredori ez diot holakorik itteko asmorik ikusi. 
 
PSOEkin ere ezetzian nao. Ovidiok mahainguruan esanak esan ez dot uste zinegotzi bat emateko prest eongo danik eta prest baleude ere PSOEk Madriletik ez lieke lagako, PPk kristona montauko zabalako Espainia mailan. 
 
Bestalde, gobernu ezkertiar bat baino EAJ-EA ikusten dot askoz aukera gehixaokin. Bixen artian gehiengo absolutua eukiko leukie berriz ere. EAJak hasieratik esan du bere lehenengo aukeria EA dala. Gauzak beste modu batera ingo dittuala esandu EAk Jon Pelin eskutik. Balaike gauzak ezberdin eittia, baina hortik gobernuko bazkiak aldatzera eta EAJ gobernuz kanpo lagatzera alde haundixa dao. 
 
EAk ezkertzat daka bere burua eta zenbait alorretan hala jarduten du. Baina ostegunian Kalakan Iņaki Galdos eskuinan argumentuak defendatzen ikusi nabanian harrittuta geldittu nitzan. IRPFan aldaketiakin Gipuzkuako Foru Aldundixak 80 miloi euro gutxio jasoko zittuala planteau zioten, batez ere errenta altuenen onurarako. Baietz esan zaban, baina diru hori merkatuan egongo dala, kontsumorako. Barkatu EA: horiek eskuinan argumentuak dia.
Alfredo ez, baina Ovidio askoz gutxiago!
elgoibartar bat 2007-05-28 23:01:53
Ba nik aurten EA-ri eman diot botua. Egia esan ez zait gustazen PNV-rekin koaliziorik egitea baina EA-ren eskutik Elgoibarren PSOE-ko alkate bat egotea niretzako traizio bat izango da eta ez nieke barkatuko, hortaz egon seguru!
Alfredo ez
Alfredo ez 2007-05-29 09:48:44
Ez dakitx zein dan onena, edo onik badaon, baina Alfredok behintzat ez daka ganora asko izatearen itxuraik!! etortzen dana izan dadila koherentea, eta fundamentuzkoa!! bere ideiekin behintzet!!
...
elgoibartarra 2007-05-29 15:41:24
PSE-EE+EBARALAR+EA 
 
EAJ ez!
psoeko-alkatea traizio bat?
elgoibartar bati 2007-05-30 16:14:33
ni ezkertia naiz eta psoe alderdia ez dot abertzaletzat hartzen baina aspaldi nere buruari galdetzen diot ia zeri ematen diogun botoa, itsuan alderdi abertzale bati ematen diogu , eta ez dogu kontuan hartzen ze asmorik daukan, ze ein nahi duen herrian.. berdin digu,ezkertia da eta...
Ovidio alkatea!
boribila 2007-06-01 01:23:01
Niri, PSE+EA+IU+ARALAR. 
Ovidio alkatea!
Nolakoa?
Iluso 2007-06-01 10:59:50
Nolako Udal Gobernua? Zintzoa, transparentea, irekia, partehartzailea; herritarrei entzun eta kaso egingo diona, berea ez den alderdietako ordezkariek esaten dutenari ere kaso egingo diona, alderdikeriak baztertuko dituena... posible al da horrelako Udalik?
EAJ-EA
Patxi 2007-06-01 11:28:11
Fundamenduzko eta abertzalea den gobernua bat EAJ eta EAk osatzen dute. 
Anaiak diren alderdi hauengatik egiten dut apustu, animo! 
EAJ-PNV eta EA
EAJ-EA
ni 2007-06-01 11:40:02
Espero det berriro bi hauek ez elkartzea. PNV kanpoan geratu beharko litzateke eta udalera haize berriak ekarri.
????
Pertsonak ala alderdia? 2007-06-01 12:09:30
Udal mailan alderdiek baino pertsonek dutela garrantzia uste dut. PNV eta EAko listetan eta aukeratutako zinegotzixetan 3 pertsonak bakarrik errepikatzen dute, aurreko legealdixakin konparatuta.  
Alderdia berdina da, baina lagun berriek haize berriak ekar ditzakete, ezta?  
Ez dut uste herri mailako asuntoetan (gai potoloenak kenduta, denoi inporta zaizkigun horiek alderdiek horrenbesteko pisua dutenik. Igual oker nago, baina...
OVIDIO, JONPE ETA UNAIRI
Elgoibartar bat 2007-06-02 10:35:01
Ovidio, tamalez, badakit zuk hau ez duzula ulertuko baina, norbaitek azalduko dizu. 
Begira ezazue hirurok. NiK horrela osatuko nuen ELGIBARKO udala. Ovidio "generoso" izan behar zara. 
JONPE- ALKATE, garbi dago Elgoibar abertzalea dela, beraz, euskaldun bat behar dugu Alkate. 
OVIDIO, zu alkate ordea, urbanismo eta, liberatua, noski. 
SORALUZE, zu euskararen arduraduna. 
UNAI, zu kirola arduraduna. 
Beste karguak banatu hiru alderdien artean, bakoitzak har dezala lortutako boto kupuruaren araberean. 
HAUSNARTU.....hiru alderdiek gauza bera esan dute, ELGOIBARKO UDALAK ALDAKETA BAT BEHAR DU. HOR DAUKAZUE AUKERA. 
 
ONDO IZAN
Aurrekoakin guztiz ados
beste bat 2007-06-02 13:15:42
Gustatzen jata zure planteamentua. Formula ona dela iruditzen jata.
marivi
eaj berreskuratu 2007-06-04 15:46:54
marivi bezalako alkate zintzo eta konpetenteagorik ez duzue sekula aurkituko. alfredo botu jeitsiera onekin merezitako eskarmentua lortu duzue. marivik ez zituen horrelako emaitzak lortuko, askoz hobea izango zen elgoibartar jatorren erantzuna. nik eaj bozkatu dut beti, baina aurten marivin ama eta beste asko bezalaxe ez dut botorik eman eskarmenta daitezen.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez
Une honetan 3 bisitari eta baimendutako 1