Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Gure amaren etxea


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Agur eta ohore


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Udal Hauteskundeak, Elgoibarko EMAITZAK PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-27 21:41

2007

  2007

  2007

2003

  2003

  2003

Alderdia

Botoak

ZINEGOTZIAK

Alderdia

Botoak

Zinegotziak

EAJ-PNV

1657

7

EAJ-PNV / EA

3.683

12

PSE-EE

1.007

4

PSE-EE

860

2

EA

864

3

 

 

 

EB-ARALAR

699

2

EB-ARALAR

338

1

PP

411

1

PP

749

 2 

EAE-ANV (baliogabeak)

1.041

-

Einbiou

954

-

  Egin klik hemen: zinegotzi berrien argazkiak, zerrendaburuen balorazioak eta auzoz-auzo jasotako boto kopuruak (pdf)

Klik haundi ikusteko
EAE-ANVren botoak legezkoak izango balira honela geratuko litzateke Elgoibarko Udaleko bozka kopurua

Klik haundi ikusteko
EAE-ANVren botoak legezkoak izango balira honela geratuko litzateke Elgoibarko Udaleko zinegotzi kopurua.
Klik haundi ikusteko
Botoa ematen Urasandiko hauteslekuan
 
Errolda: 9.042 (2003an 9.114)
Baliogabeak: 1.095 (2003an 1.009)
Abstentzioa: %36,73 (2003an %26,27)
 
 
 
 
MENDAROKO EMAITZAK

2007

 

2003

 

Alderdia

Botoak

Zinegotziak

Alderdia

Botoak

Zinegotziak

EAJ 

376

5

MTI

518

6

EA

192

3

EAJ

311

3

PP

20

0

PSE-EE

37

0

PSE-EE

84

1

PP

32

0

EAE-ANV (baliogabeak)

148

-

Auzolanian

106

0

• Errolda:     1.400       (2003an 1.296)
• Baliogabeak:     173       (2003an  116)
• Abstentzioa:     %37,71   (%20,68)
 
Klik haundi ikusteko
EAE-ANVren botoak legezkoak izango balira honela geratuko litzateke Mendaroko Udaleko bozka kopurua

Klik haundi ikusteko
EAE-ANVren botoak legezkoak izango balira honela geratuko litzateke Mendaroko Udaleko zinegotzi kopurua

 
  ∞ Iritzia:
 Boa (Uxue Alberdi, Berria.info)
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Ez da ulertzen
p.k 2007-05-27 21:52:34
Barkatu, baina jarritako datuak ez dira oso ondo ulertzen. Zenbat zinegotzi ditu PPk?
Orain bai
p.k 2007-05-27 21:54:04
Orain ulertzen ditut. Eskerrik asko.
Orain bai
p.k 2007-05-27 21:54:05
Orain ulertzen ditut. Eskerrik asko.
ondo egina
mattin alberdi 2007-05-27 22:03:24
Lan bikaina! Animo!
Sozialisten sorpresa
gazte 1 2007-05-27 22:04:40
PSOE-k 4 zinegotzi, asko ezta? Orokorrian jende gutxik botau dabala ikusten det nik. PNV ere jaitsi in da ez?
orain ze paktu?
kanpoan 2007-05-27 22:26:06
1-betikua? 
2-ezkertiar paktua (psoe ezker alderditzat hartuta)? 
3-pnv-k gehiengorik gabe gobernatzia?
Ą por fin!
Moderatzailea 2007-05-28 01:07:55
Mezu hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuelako.
EAE-ANVren emaitzak
elgoibarren.net 2007-05-27 22:53:41
Azken ordua: 1.041 (% 18,33) boto (baliogabe) jaso ditu EAE-ANV alderdiak.
eae anv
elgoibartarra 2007-05-27 23:12:02
Orduan ANV-ri zenbat tokatzen jakoz 4?
elgoibarren.neti
botoak 2007-05-28 00:04:03
Botu kopurua ikusita, zinegotzi kopurua ondo al dago? ANVk PSOEk baino botu gehiago izanda nola ditu zinegotzi gutxiago?
anv
anv 2007-05-28 00:07:48
anv bigarren indarra elgoibarren, papeletarik gabe egon gara kabinetan, baina ilegalak izanda ere 100 boto gehiago lortu ditugu! PNVk zinegotzi bat lapurtzen dio ANVri, PSOEk beste bat, eta IU-ARALARrek beste bat, DIMISIOAK ORAIN ETA EĄHERRIAREN HITZA ERRESPETATU! ELGOIBARKO BIGARREN INDARRA ANV !!!! GUREA DENA BERRESKURATU! GURE LEKUAN EZ ZARETE JARRIKO KOSTA ALA KOSTA DIMITITUKO DUZUE! DIMISIOAK ORAIN! LAPURRAK!!
ANV
ANV 2007-05-28 00:09:55
2, indarra 1040 bozka! herriaren hitza errespetatu lapurrak!! zinegotziak guretzat izango dira! aukaera duzue beste udeletxe askotan bezala dimititu eta bakoitzari berea, anv ri 3 kontzejal!! DIMISIOAK ORAIN!!
ok
berandu 2007-05-28 00:25:30
zenbaketa ondo dago. ANVren botoak kontutan hartzen badira, hiru zinegotzi et PSOE hiru. Galera, PNVrena izango zen, zazpitik bostera pasaruko zalako.
eaj desastre bat zarete
merkadilloa 2007-05-28 08:18:06
begira zer lortu duzuen zuen burugogortasuna dela eta merkadiloa herritik kanpo eraman eta herria gainera etorri zitzaizuen eta ala ere faxista utsen antzera arrotu eta beti bezela ez zenuten kasurik egin. ba hemen horren ordaina, 2 zinegotzi gutxiago,1200 boto gutxiago eta gainera pakito txokolatari eta konpainiari botoak emanarazi. 
berdin dio, berdin jaraituko duzuelako baina bueno!!! 
p.d: alkate hau izatea penagarria da.
Baloraziuak
p.k 2007-05-28 09:08:40
Partiduen baloraziuak jakitzerik bai?
Ongi al dago?
Bean 2007-05-28 09:10:29
Egunon Elgoibartar guztioi: 
Ongi al dago haseran jarri duzuen zinegotzien banaketa erakusten duen grafikoa (EAE/ANV -ko botuak legezkoak izango balira erakusten duena)? Nik dakidanez behintzat Elgoibarren 17 zinegotzi daude eta grafikoan agertzen direnak batuaz 16 aeratzen dira. 
EAE/ANV -ko zinegotziak nora joan dira? 
2 PNV-ra eta bat PSOE-ra?
praisku
beldurra txikitzen 2007-05-28 09:23:53
PPk 350 botu gutxiago, Uffff! meno mal...
Zuzendu dugu
elgoibarren.net 2007-05-28 09:23:54
Aurreko mezuan, "Bean"ek azaltzen duen moduan, oker dago grafikoa. Eusko Alkartasunak (EA) bi zinegotzi izango lituzkeela agertzen da, baina 3 zinegotzi behar lituzke. Mila esker.
Zinegotzien banaketa
Bean 2007-05-28 09:33:57
Egunon berriz ere: 
Ikusi dut zuzendu duzuela gaizki zegoen datua. Mila esker. 
Erantzungo al zeniokete mesedez lehen bidali dizuedan mezuko galderari, alegia, EAE/ANV -ko 3 zinegotziak nola banatuak izan diren. 2 EAJ/PNV-ra eta 1 PSOE-ra? 
Mila esker.
BEANi
kalkulin 2007-05-28 09:59:02
Uste dot batuketak eta kenketak egitea bezain sinplea dela Bean. Goiko taulan (ANV gabe)zenbat zinegotzi daukan alderdi bakoitzak ikusi eta gero konparatu grafikoan (ANVren datuekin) agertzen diren emaitzekin. Hor ikusiko dozu PSOEk 1 galtzen dabala eta EAJk 2 ANVn datuak kontutan hartuta.
BAKOITZARI BEREA (ANVri)
elgoibarkua 2007-05-28 10:16:14
Bakoitzari berea zueri 3 eta IU-ARALAReri 2, momentuz agertzen diren kopuruen arabera IU-ARALARek ez dizue lapurtzen ezer eta hain arin ez deitxu lapurrak inori, zuenak EAJak 2 ditxu eta PSE 1. D'Hondt sistemak horrela dio.
abstenzioa
iz 2007-05-28 10:47:54
3.200 inguru lagun ez dira joan bozkatzera, hau bai dala emaitza, iņork ez du honi buruz hitz egiten?. 
Horrela jarraitzen ba dugu laster bozkatzen dute baino gehiago egongo dira abstenzioa egiten duena. Gure sistema porrotera omen doa?.
Baliogabekuak=ANV??
Neu 2007-05-28 11:08:46
Zergaitik egiten dira balorazio guztiak horrela? 
Zihur nahiz Madrilen ere baliogabeko botoak izan direla, eta ez direla ANV-rentzat izan
bozkak
Bozkak 2007-05-28 11:28:43
Ez nahastu baliogabeak (54) eta ANVrenak (1041).
Baliogabetuak = ANV? Bai, Baliogabetuak
antton 2007-05-28 11:29:58
Baliogabetuak = ANV, hala jartzen du errealitatea hala delako. madrilen baliogabetuak %0,... izango diren bitartean, gure herrian %30 dira. 
 
Soziologia elektoraleko azterketa egitean datu guztiak erabiltzea ezinbestekoa da, legeak lege, partiduak baino gehiago ideologia edo giza-taldeak hartzen baitira kontutan. 
 
Honenbestez, Baliogabetuak = ANV, gizarteak hala dioelako. Jainkoari berea dena eta Cesarri berari dagokiona.
D´ Hondt sistema
Hondt 2007-05-28 11:39:53
Uiiii!! D´hondt kalkuluak egin eta konturatuko zarete, EB-ARALAR-ek 12 botu geixagokin 3.zinegotzia eukiko zaben eta PNV-k bat gutxigo, beraz 12 botugatik ditu PNV-k 7 eta ez 6. Ufff!!
bozkak
bozkak 2007-05-28 11:58:46
Bueno, baliogabetuak bale, baina baliorik gabeak EZ.
PNV-K 1000 BOTO INGURU GALDU
Mikel 2007-05-28 12:44:08
Hau bai astelena EAJ-arentzat Elgoibarren 1000 boto inguru galdu ditu.Zer esan behar dute zifra hauen inguruan?
Lapurrak?
Gaztia 2007-05-28 12:45:32
Oso ona irakurri doten mezuetako bat. PNVk, PSOEk eta EB-B-ARALARrek bakoitzak zinegotzi bat eman bihar diola ANVri. JA JA. Hemen bakoitzak aukeratzen al du zenbat zinegotzi zor dizkion bakoitzak: 
Ipiniazuz 200 gr PSOEko zinegotiz eta beste 300 PNVkuak, ez? 
 
Tristea da, oso tristea, ilegalizatuak egotea. Udaletxean egongo zeratelakoan nago baina hori bai, berriz ere kanpotik egoten konformatu beharko duzuela uste dut. Ikusiko da. Bitartean... jarraitu lan egiten kanpotik zuen lana beharrezkoa dala uste dudalako.
3 botogatik
Enetz Ezenarro 2007-05-28 13:22:29
Mendaron ANV-k 148 boto jaso zituen, eta beraz zinegotzi bakarra dagokio. Hala ere PNV-k gehiengo osoa lortu du (5 zinegotzi). ANV-k 3 boto gehiago lortu izan balitu, D'hont legea dela eta, ANV-ri bi zinegotzi legozkioke, eta PNV-k gehiengo osoa galduko luke. ANV-kook ziur gaude, baldintza demokratikoetan aurkezteko aukera izan bagenu, gaur PNV-k ez lukeela gehiengo osorik Mendaroko Udaletxean. Beraz, egoera ez demokratiko honi dagokio, PNV-k gehiengo osoa izatea, eta ez dugu kontsideratzen gehiengo osoa hori zilegia denik. Horra, batuketak eta zatiketak egin ostean ateratako lehen ondorioa. ANV-k legez aurkezteko aukera izan balu, PNV-k ez luke gehiengo osorik Mendaroko Udaletxean.
Ze tristura
EH 2007-05-28 13:55:14
Ezin dut ulertu, nora begira bizi da jendia! 
PNV-k urtietan euki daban jarrera ikusita nola bozkatzen daban jendiak alderdi hau! 
Nolako astakerixak in bihar ditxue jendiak begixak zabaltzeko? 
Ta PSOE-k hainbeste botu! 
Behintzat ANV-k botoak irabazi ditu, ia zerbaitetarako balio daben. 
Udal Demokratikoa orain.
Enetzi
Amaia 2007-05-28 15:12:06
Enetz, gauza bat batuketak, kenketak eta zatiketak dia, eta beste bat zu ziur egotia boto gehixao lortuko zendutena. Aurkezteko aukeria eukiz gero, akaso, boto gitxiao lortuko zenduen. Zeinek daki?
joxe
eserleku ezegokiak 2007-05-28 17:19:44
Jendea ari da esaten PNVri 3 kendu PSOEri 3 kendu eta abar, kontu hauek azarez egingo balira moduan (Gaztiak esan dauan moduan). 
 
Kontua da, Espainiar estatuan botuen kontaketa egitean eta talde bakoitzari zenbat eserleku dagozkion kalkulatzean D´ Hondt sistema erabiltzen dela eta sistema hori jarraituz eta boto baliogabeak kontuan hartuz udala nola geldituko litzatekeen ikus daiteke. 
 
Kalkuluak edozeinek egin ditzake goian agertzen diren datuak kontuan hartuta eta konturatuko zarete EAJren 2 eta PSOEren 1 ANVrentzat liratekela. 
 
Oseake, D´ Hondt sistemak grazia handirik egiten ez didan arren (Sainte-Laguë sistema nahiago dut), bera da legezkoa eta sistema aplikatuz gero garbi daude emaitzak. 
 
Hortik aurreka PNV eta PSEk hartzen duten jarrera ikusteko dago. Hala ere, demokrazian sinisten badute garbi dago zer egin behar duten.  
 
Bakoitzari berea, hori da legea!
ba dago modurik
Gaztia 2007-05-28 17:22:09
Udala demokratizatzeko modua badago. Zerrendetatik dimititu eta alkateak ANVko zinegotziak sartzen utzi. Eta legala da, 182.artikulua aplikatuaz.
Ia ulertzen dudan,
Oraindik kontua ulertzen. 2007-05-28 18:43:14
Hau horrela bada, PNV-ko Manuel Astray eta Alberto Iriondo, eta PSOEko MĒJose Otaņo, dira dimititu beharko luketenak, edo talde horietako edonor!!
kulparik ez
apolitik 2007-05-28 19:03:53
nik uste dut elgoibarko zinegotzi atera direnak ez dutela ANVren zerrendaren ilegalizazioaren kulparik (ilegalizazio guztiz antidemokratikoa bestalde). Beraz dagokion lekuan eskatu behar liratezke ANVren eskubideak. Ze azkenean, zinegotzien aurpegiekin kartelak kalean jartzea, eta guzti pertsonalki hartzean lortzen den bakarra, inolako kulparik ez duten elgoibartar batzuen bizitza izorratzea da. 
 
Niri ere gustatuko litzaidake ANV udaletxean egotea, azkenean, ia herritarren %20aren nahia da. Baina ezin bada, ezin da. Borroka dezagun borrokatu behar den tokian.
Ez da ezinezkoa
Lur 2007-05-28 19:31:15
Apolitik, hori baino gauza zailagoak lortu dira. Horixe baietz! Borondaterik baldin badago, ahal da. Topatuko dugu zirrikituren bat ANVri sartzen lagatzeko. Baina borondaterik ez badago, hamaika aitzakia eta arrazoi topatuko dugu ezker abertzalea udaletik kanpo lagatzeko. Elgoibarko bigarren indarra ezin dugu udalean ordezkaritzarik gabe laga. Eta kontua ez da "kanpotik" lana egiten lagatzea. Ez dabiltza limosna eskatzen. ANVri botoa eman dioten 1.041 lagunak elgoibartarrak dira, zu eta ni bezala, eta "barruan" egoteko eskubidea daukate.
baina ahal da
casio 2007-05-28 19:33:32
ezin bada ezin da, baina kasu honetan ahal da. 
 
nahi izatea da beste gauza bat. 
 
PNV , EA , ARALAR, EB ... alderiden legearen aurka omen daude, baina beraien boterea utzi behar dutenean besteengan uzten dute guztiaren erantzukizuna
Amaiari
Enetz Ezenarro Arriola 2007-05-28 21:03:44
Bai Amaia. Hori hala da. Baina gu ziur gaude, hala ere. Gure ziurtasuna, kritika dezakezu, baina ez aldatu. Gu ziur gaude baldintza normaletan, PNV-k gaur Mendaron ez leukeela gehiengo osorik izango.
Datua
Anthony 2007-05-28 21:48:56
Abstentzioa: %36.73 
3 elgoibartarretik 1 ez da bozkatzera joan.Zergaitik? 
Elgoibarren ez dagoelako politikaririk elgoibarko interesak zaindu nahi duena.Bakoitza bere interes propioak dituelako eta elgoibar bakarrik herramienta moduan erabiltzen duelako.Ez du importa zein izan da boto gehien atera duena ezta nork kendu dio nori zinegotzi batzuk, berdin du, dena iguala da, elgoibarren inork es du ezer egin oin gauden situazio hobetzeko, inork ez. 
Baina PNV-ri buruz hitz egingo dut, el partido cacique por excelencia, pnv-ko botoak denak erosiak dira dudariak gabe.PNV-ek elgoibarren elite bat zaintzen du eta beraien artean gordetzen dute boterea ta elgoibarko ongizatea,beraiek daukate giltza eta badakite, eta hori esplotatu dute urtez urte: un favor --> un voto. 
ABER NOIZ ELGOIBARKO JENDEA PARTIDUA BAT EGITEN DUEN ETA ELGOIBARTARRAK BATZEN LORTZEN DU.Egitan elgoibarrerako hoberena egiten.
Barkatu
Anthony 2007-05-28 22:04:48
Internetekin problemak euki ditut eta nahigabe 3 aldiz bidali dut komentario berbera. 
Administradoreari eskatuko nioke ahal badu beste bi mezuak kentzeko. 
Thanks
anv
amaia 2007-05-28 22:08:13
anvk eduki du udaletxean egoteko aukera ata 1000elgoibartarren nahia aurrera eramateko eta ez du nahi izan!!! orain zer eskatzen ari dira? zuek zerate demokratak? espektakulu penagarria ematen ari zerate!baina zuei hori gustatzen zaizue biktimismoa bestela ez dakizuelako politikarik egiten!
Amaiari (eta II)
Enetz Ezenarro 2007-05-28 22:10:58
Aurrez amaitu gabe lagatakoaren segida da honakoa: 
... eta ziurtasun hori izateko pisuzko arrazoiak ditugula uste dugu. Kontrakoa pentsatzeko arrazoiek gureak gainditzen dituztela ikusiko bagenu, gure ziurtasun hori inozoa litzateke. Baina ez dugu oraingoz horrelakorik ikusten.
Kezkagarria
Ni neu 2007-05-28 22:14:14
Ezker abertzalearen botuak kontutan izanik eta azken 12 urtetako udal hauteskundetako emaitzak kontuak izanik honako hau gertatzen ari dela ikus daiteke Elgoibarko udal hauteskundetan (Barrenek argitaratzen dituen ale berezietatik ateratako datuekin kalkulatua): 
1995: PP+PSOE=%18.6 
1995: PP+PSOE=%22.9 
1995: PP+PSOE=%24.5 
1995: PP+PSOE=%25.0 
Euskaldun naizen aldetik oso kezkagarria iruditzen zait tendentzia hau. Denbora guztian elkarri zaunkaka gabiltza euskaldunok, batzuk biolentoak direla, beste batzuk zinegotziak lapurtzen dituztela etab... Normala iruditzen zait ezberdintasunak izatea baina oinarrian "nazionalista" guztiok helburu berdina dugu teorian. Nire ustez zertxobait argiagoak izan behar dugu eta indarrak batu. Azken finean, zerbait lortu nahi badugu elkar ulertzera kondenatuak gaude. 
Adibidez, bitxia iruditzen zait Kataluņan Euskadin baino 3 aldiz jende gehiago egonik 2 alderdi nazionalista egotea (edo 1 Galizian) eta hemen lau katu izanda 4 alderdi nazionalista ezberdin!!!Ikusi besterik ez dago D´hondt sistemarekin zer nolako indarra galtzen dugun! Eta urrutira joan gabe begiratu Nafarroan gertatzen dena Na-Bai-rekin. Batenbatek aberastasun bezala har dezake hainbeste alderdi egon izana baina nire ustez indarrak batu behar dira eta argi eduki zein den helburua, %25 hori ahalik eta gehin jeisteko lan egitea, nire ustez behintzat. Zeren eta gu elkarri harrika ari garen bitartean, horiek gora doaz poliki poliki.
Zuzenketa
Ni neu 2007-05-28 22:18:01
Barkatu, aurreko mezuan honako hau esan nahi nuen: 
1995: PP+PSOE=%18.6 
1999: PP+PSOE=%22.9 
2003: PP+PSOE=%24.5 
2007: PP+PSOE=%25.0 
Copy-Paste-ren ondorioak!!
Azpijokoa
Bakoitzari_berea 2007-05-28 22:19:53
EAJ-ren botu galeren zergatia, Marivi eta bere taldearen kudeaketa desastrosuagatikan izan da. Hori bakarrik ez, boteria galdu zabenez, atzo aurkeztu zan talde jeltzalearen aurkako azpijokoa bideratu dute, dirudienez ez baitiete zuzenean euren taldeari botatu. 
Hori tamalgarria da!!! Botere nahiak egiten duena!!! 
 
Bestalde, pozten naiz ezker abertzaleak elgoibarren eta euskal erkidegoan lortu duen babesagatik. Einbiouk lana ondo egin du!!!! Eta somatu da!!!! 
 
EA-ri dagokionez, elgoibarren lortu ahal zuten hautagairik onena aukeratu zuten, baina listetan dirudienez aldaketak behar dira, Jon Peli-taz aparte.  
 
Gora ANV eta euskaldun sentitzen diren guztiak. JOSU JON ALDE POLITIKATIK
Ez duzue ulertzen
Anthony 2007-05-28 22:35:26
Hemen jokatzen dana ez dira zinegotziak, elgoibar dago mahi gainean.Eta zuek utzi duzue hau horrela oin egotea, zuek:PSE,ANV eta EA.Bai ez duzue nahikoa egin, ni ez nago konforme PNV baina zuek ez zarete alternatiba, hau da ni pentzatzen dudana eta horregatik ez naiz bozkatzera joan.Nire ustez elgoibarko alkateekin conformistak izan zarete eta bakarrik egin duzue politika de panfleto edo ez duzue ezta politikarik egin.NIK ESKATZEN DUDANA KAMBIO BAT DA, BAINA KAMBIO RADIKAL, MENDARON EGON ZEN BEZALA.
Jon Peli-ri buruz
Anthony 2007-05-28 22:42:37
Alternatiba gabe egotearren, espero dut Jon Peli-ek alkatetza hartzea.Nire ustez hori izango zen, pasa dena kontuan hartuta, elgoibar beste leku berri bat egiteko aukera.Dudarik gabe Jon Peli da, pertsona bezela, elgoibar eramateko hoberena.Baina, nola izango da EA erabakiko duen bidea.Ordua da, banderak erretzeko ordua eta elgoibarrerako hobena dena egitea,egun batean egon ziren paktuei agur esateko ordua.
talde berria
Cherry Belarri 2007-05-28 23:06:43
argi dago Anthony-k hurrengo lau urteetan alderdi politiko bat sustatuko duela.Beraz, nik hau bozkatuko det.Gora ETI, Elgoibarko Talde Independientea
Katuak eta txakurrak
indignautakua 2007-05-29 00:32:57
Ezker abertzalia esaten danian beti berdinian pentsatzen dou, eta ez da ala. Aralar ere ezker abertzalia da. 
 
Txorradak alde batera utzi, biktimismuak, ofensak, atakiak... elgoibarren ezke guztia (Eb, aralar eta anv) batera jungo bazian, pnv baino boto geixau aterako zitxusten, eta hori nere edadeko mutiko batek ikusten badau... no se, euskaldunak geran aldetik eta herri hobe bat nahi badou, guazen ados jartzera, anv-k irabazteko aukerak zitxuan herrixetan lista garbixak aurkeztu ditxue, elgoibarren berriz ez. Jendia ezin da engaņau, ez zerate legalak, listan daon pertsona batzuk kentzerik ez dozuelako izan nahi. Koalizio sendo bat eingo bagenu, alkatetza ezkertiarra geneukan oin momentuan, eta ez dozue nahi izan, oin exijentzia eta negarrik ez, inorren partetik. 
 
Danok irekitzen bagera pixkat, hemndik 4urtera espabilauko dou ta ezkertiar geran guztixok emango dou bragetazua! baina mesedez, eboluzionau pixkat, danok. ez gaude frankon garaixan, ez, baina euskaldunok batu ein bihar gera, ez batak bestiei izekaka eon. Nafarroa bai? gipuzkoa ere bai! solo q no interesa! eske es la ostia! zein engaņatzia nahi dozue?  
 
Lau urte barru, herri plataforma ezkertiarra eta plurala formatzeko aukeria luzatzen dot, jarriko gera kontaktuan! aupa elgoibar, baina ezkerretik!  
 
Ezker batua, aralar eta Anv (batasuna, ehak, einbiou... edo tokatzen dana zoritxarrez, bada ordua ilegalizatziari lagatzeko), ELGOIBAR EZKERTIARRA DA BARREN!  
 
Animo danoi, lortuko dou eta.
Bi gaude
Amaia 2007-05-29 11:31:29
Itxuraz bi Amaia gabiz hemen iritzixak botatzen. Enetzi esan nahi nioke, horren ziur bazaude, esateko zein arrazoi dauzkazuen botu gehixao aterako zendutela jakiteko. Gero, asko eskatzia ez bada, datorren asteko kinielia ere emaiazu, baina emailez. 
 
Nik esan dizudana da, matematikak matematika diala eta horiekin ezin dozula jakin hauteskunde batzuetan gertatuko dana. Horietan jendian borondatia eta beste mila faktore subjekibo sartzen dia eta ez zuk, ez zuek eta ez inork ezin leike ziur jakin hautesliek zela funtzionatzen daben. 
 
Zela dakizu ilegalizatuta egotiak ez dizuela boto gehixao jasoarazi? Mendaroko hautesle guztiei galdetu diezue, ala?
Amorruak
Fidel 2007-05-29 12:05:17
"Indignautakuari" esan nahi nioke, bere amorrua konpartitzen detela, baina, amorru hori okerreko norantzan zuzentzen duela uste dot.  
-ANVren zerrendak garbiak lirateke denak "kutsatuta" egonda ere. 
-Elgoibarko zerrendan 20tik 4 "kutsatutako" bakarrik zeuden. (Orain denak). 
-PSOEk nahi zuen edo komeni zitzaien edo zozketaz erabakita ilegalizatu ditu herri batzuetako zerrendak. Horren froga, "legalak" ziren herri askotan "kutsatutako" gehiago zeudela da (batzutan 8raino). 
ANV-k dagokiona eskatzeko eskubide osoa dauka.
amorrua
Indignautakoa 2007-05-29 12:16:33
Indignatu behar gaituena da, zera, ANVn aurkeztutako inork ez daukala epaitegietan kausa argitugabekorik. Eta espainiar konstituzioak -hain legaltzaleak zaretez- dio zergak oradintzen dituenak, eta kausarik ez duenak eskubide guztiak dituela. "kutsatua" egotea epaile faxisten asmakuntza da, munduan beste inon ez dagoen terminu juridikoa. eskubideak murrizteko erabiltzen den trikimailua.
Matematikak
Fidel 2007-05-29 12:31:03
Iritziak ematen ari den bi Amaiatako bati esan nahi nioke, ez dela oso zaila ondorioztatzea, bai Mendaron eta bai Elgoibarren, ANV-k bozka gehiago aterako lituzkeela legala izanez gero. Ondorio horretara heltzen lagun gaitzaketen datu batzuk ondorengoak dira: 
- ANV legala izan den herrietan bestelakoetan baino askoz gehiago igo da orain dela 4 urtetako hauteskundeetatik. 
- ANV legala zen herrietan bozka gehiago atera ditu udalerako zerrenda legalak, diputaziorako zerrenda "ilegalak" baino. 
- Bozka erabilgarriaren goxokia erakargarria izango zen, benetan PNV alkatetza edo gehiengo osorik gabe nahi zutenentzat. (azken hau datua baino iritzia da). 
Ez dago oso zabala izan beharrik besteek ateratako ondorio arrazoitu eta zentzuzkoak onartzeko.  
Adibidez: bihar euria egiten badu, eguzki itzela egiten badu baino jende gutxiago joango da hondartzara, bai Mendarotik eta bai Elgoibartik. Ezingo dizut zientifikoki frofatu, baina denei galdetu beharrik gabe ondorio onargarri xamarra iruditzen zait.
ba
Espainola 2007-05-29 13:00:16
GORA ESPAINIA! 
 
GORA!
Arrazoiak
Enetz Ezenarro 2007-05-29 13:56:53
1. Medioetan agertzeko zailtasunak. Zenbat denbora eskaini diete, adibidez PNV-ri eta zenbat ANV-ri kanpaina honetan medio ezberdinek? Iragarkiak, eztabaidak,... 
 
2. Gure papeletak, gainontzeko alderdiek egin ahal izan duten moduan, nahi izan duten guztiengana iristeko zailtasunak.  
 
3. Jende askok izan dezakeen "boto erabilgarriaren" kontzepzioa: "ANV-ri botua emango nioke, baina zinegotzirik onartuko ez zaienez, beste batzuei emango diet, praktikoagoa izango delakoan". 
 
Ia, Amaia, zuk zure posizioari eusteko zein arrazoi luzatzen dizkiguzun. Gero bakoitzak pentsa dezala, arrazoi pisuzkoagoak zeinenak diren, eta gure ziurtasuna, inozoa den, hala benetako oinarririk daukan.  
Kiniela asmatzeko ziurtasun justifikaturik balego, kiniela jokoa kendu egingo lukete, ez izan dudarik. 
Azkenik, bi Amaia izatearen problema, abizena jarrita saihestu daiteke... nahi izan ezkero.
Azkena
Enetz Ezenarro 2007-05-29 14:01:02
Barkatu. Fidelek esandakoa irakurri gabe neukan. Ados nago berak dioenarekin.
"Arrazoiak" baino, indizioak
Amaia 2007-05-29 15:41:53
"1. Medioetan agertzeko zailtasunak." 
 
ANVk, Mendaron, medioetan agertu biharra dauka? Barrenen eta hemen urten zerate. Kale guztiak kartelez beteta daude, Elgoibarren behintzat.  
 
"2. Gure papeletak, gainontzeko alderdiek egin ahal izan duten moduan, nahi izan duten guztiengana iristeko zailtasunak. " 
 
Klaro, zenbat jende geratuko zan ANVri boturik eman gabe papelik topau ez dualako? Ni neu igual. 
 
"3. Jende askok izan dezakeen "boto erabilgarriaren" kontzepzioa" 
 
Honi "arrazoia" deitzen diozu? Jende askok pentsau leikena? 
 
Arrazoi eta indizioen arteko aldia ez omen dozu ikusten. Eurixakin jendia ez da playara juten. Hori milaka aldiz ikusi dot nere bizitzan eta arrazoi bezela hartu neike. Mendaroko jendiak milaka aldiz, hauteskundietan, ANVri legala izanda baino botu gutxiao eman balio, zure argumentuak balixozkuak lirateke. Baina, ordurarte, zuena teoria hutsa da eta, lege izateko, frogak bihar izaten dia (zientzia munduan behintzat. Eliziak ez omen ditxu bihar). Ulertzen dozu aldia? 
 
Zuk pentsau zeinke hau ala hori pasauko zala, eta hori pentsatzeko arrazoiak euki, baina ezin dozu inundik inora jakin, ezin zera ziur egon. 
 
Beste edozeinek ere argumentau leike, jende askok botua ANVri eman diola dauan egoeria salatzeko. 
 
Hori bai, zuk pentsau nahi dozuna. Nik ez dizut esango zer pasau izango zan ANV legala izanda, ez dakit eta.
Azpijokoa II
Ezkerraldea 2007-05-29 15:56:17
Herrian komentatzen ari da, Marivi eta aurreko bere gobernukide askok ez zutela botorik eman? Hori horrela balitz, PNVn gertatzen ari denaren islada bat iruditzen zait. Jada alderdia ez da garrantzia duena, botereak soilik du garrantzia. PNVko betiko militante fidelek ze pentsauko dute honetaz?  
Entzuna naukan Josu Jon eta bereek Gipuzkoan berakada itzel bat izatia nahi zutela (Jauregiren eta haziendaren kasuak ateraz, PPrekin paktuetaz hitzeginez...) baina ez naban sekula esango hau egiteraino. Josu Jonek bai eman zuen botua, Nori???  
Aspaldian zuen militanteak tontotzat hartu ditxuzuela iruditzen zait, hauek ere bizkarra emango dizue. Zuen kreditua agortu da.
....militante fidelek....
1 2007-05-29 16:01:02
"militante fidela" eta "kriteriorik gabeko iņuzentea" sinonimoak direla pentsatzen duen bakarra izango al naiz?
Hobetzen
1 2007-05-29 16:02:13
Pozten naiz sinplekerietatik aldentzen eta diskusioa hobetzen ari delako. Segi horrela!
PSOEren trikimailu itzela
joxe 2007-05-29 16:29:44
Ez dut zerrenda kutsatuetan sinisten. Ez dut zozketan sinisten. Iruzurrean bai, iruzurrean sinisten dut. PSOEk guztioi sartu digun makrozirian hain zuzen ere. 
 
Izan ere, ilegalizazioak bere onurarako egin dituela datuetan ikusi besterik ez dago. Ezker Abertzaleak alkatetza lortuko zukeen lekuetan (ia guztietan, ondarroa, aretxabaleta, lekeitio eta beste gutxi batzuk salbu) presentatzen utzi dio, bestela PNVk irabaziko baizukeen. 
 
PNVk irabazi duen lekuetan ilegalizatu egin ditu udaletxean eserleku gehiago lortu ahal izateko. 
 
Azken finean PNVren beherakadak PSOEren gorakada dakar, 2. indarra baita Ezker Abertzalea ilegalizaturik eta kontrolpean mantentzen badu. 
 
Demokratak izango dira, baina kode etiko handia dutenik, behintzat, ez zaie nabaritzen.
anv
gontzal 2007-05-29 17:23:10
Zergatik kostatzen zaio barreni ANVren emaitzak jartzea? Orain gutxi arte Barrenek anvren emaitzak ex ditu kontuan hartu eta orain kolore desberdinetan, baliogabetasuna onartuz. Fatxa guztien presioaren eragina al da?
...
1 2007-05-29 17:36:40
Fatxa guzti guztien eragina igartzen da bai... bi aldetako fatxak, ala hautagai xumeei bonbak jartzea ez al da faxismo hutsa?
Zorionak Barreni
Ander 2007-05-30 10:48:05
Alde bixetatik kejatzen bajatzuez, ondo zabizten seinale!
legala, ez legala...
dilematik 2007-05-31 17:28:43
Aurkezterik izan bagenu... nik dakidala aurkeztu, aurkeztu zarete. Eta hainbat herritan baita irabazi ere! Zorionak! Hori bai, Ezker Batua-Aralar koalizioak adibidez, publikoki adierazi zuen udal hauteskundeei begira bere estrategia zein izango zen: 3000 biztanletik gorako herrietan zerrendak aurkeztuko asmoa zutela, alegia.  
EAE-ANVk azaldu beharko liguke (berandu bada ere) berea zein den. Alperrik da orain kalkulu matematikoetan jardutea. Are okerragoa da honen edo haren eserlekua gurea da esatea, jasangaitza, pertsona hauek seinalatzea. Esan ze estrategiaren arabera erabaki duzuen han bai eta hemen ez egitea!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Elkarrizketak


Arnaldo Otegi

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


redios!!!
redios!!! hamaika ikusteko jayuak gaituk! gauza ra...
(ilargi)

Lotsagarria
Bai, neu ere konforme nago aurreko biekin. Zertara...
(Migel A.)

Lotsagarria
Urtero igual!!!Noski, kaltea eragien dutenak eztit...
(Hergon)

Sosua...
Ez dakit baina kalendarixo sosua urtengo dala emot...
(Miren)

Interes falta
Interesa egongo balitz laister jakingo zen zergatik urtero berdina gertatzen den.
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Zinema soziala
Urria 13, 2008 (19:00)

Zinema soziala
Urria 14, 2008 (19:00)

Zinema soziala
Urria 16, 2008 (19:00)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko