Menu Content/Inhalt

Azal-orria
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Amaitu dira txat-elkarrizketak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-25 16:22
Klik haundi ikusteko
Amaitu dira alkategaiei eginiko elkarrizketa digitalak. Argazkiak eta balorazioa ditu.
 

 Elkarrizketatu guztiak argazkitan
 
Klik haundi ikusteko
Unai Zulaika, EB-Aralar
 
Klik haundi ikusteko
Jon Peli Uriguen, EA
 
Klik haundi ikusteko
Javier Nuñez, PP
 
Klik haundi ikusteko
Ovidio Campello, PSE-EE
 
Klik haundi ikusteko
Iñaki Odriozola, EAE-ANV
 
Klik haundi ikusteko
Alfredo Etxeberria, EAJ-PNV
 
Elkarrizketa digitalen BALORAZIO:
 
Hauteskundeen biharamunean, alkategaiei eginiko elkarrizketa digitalen balorazio bat egiteko unea iritsi da.

Oro har, lehen aldia izateko; bai elgoibarren.net atariarentzat eta bai zerrendaburuentzat, esperientzia positiboa izan dela esan dezakegu. Batetik, zerrendaburu guztiek parte hartu dute elkarrizketa digitaletan eta herriak duen aniztasun politikoaren ispilu izatea lortu dugu. Bestalde, zuon, erabiltzaileon parte hartzea eskertu nahi dugu, txalogarria izan baita: txat-elkarrizketa gehienetan askoz gehiago izan dira jasotako galderak zerrendaburuek erantzun ahal izan dituztenak baino. Korrika batean ibili behar izan dugu ahalik eta erantzun gehien sartu ahal izateko.

Gonbidatuek izan duten jarrera ere eskertu nahi dugu, ezinbestekoa izan baita beraien parte hartzea.
Ordenagailuaren bestaldean galderak eginez, iritziak emanez edo elkarrizketak irakurtzen jardun duzuen erabiltzaileon ekarpena eta inplikazioa ere txalogarriak dira. Zuoi esker egiten du, eta egingo du proiektu honek aurrera.
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

alfredo alkate
amaia 2007-05-25 23:02:16
benetan elgoibartarrentzako alkate ona izango zerala uste dut! 
IGANDEAN DENOK EAJ!!
...
elgoibartarra 2007-05-25 23:35:03
Igandean denok EAJ ez den alderdia bozkatu beharko genuke! 
 
Herriak aldaketa bat behar du. EAJ amaituta dago. Sekulako iztilua dute barruan.
Alfredo ze kate
Moderatzailea 2007-05-27 21:16:53
Mezu hau kendu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuelako.
kondena
1 2007-05-26 00:35:02
gaizki irakurri dut, ala Alfredok ertzantzaren bilentzia kondenatzen du. 
Toma ya.
MODERATZAILEARI
Jobe!! 2007-05-26 09:41:47
Ez dituzu ikusi irainak, hirugarren komentarioan??? 
Jakina, BARRENEKO erredakzio mahaia ,H.B.ko mahai nazionala da. 
Galdera bat dagokionari.  
Zenbat diru jasotzen du BARRENEK udaletxetik?? 
Alfredo, alkate izaten bazara, ipini ikuskari bat BARRENEN. Ah!! barkatu, eeezzz, ez ipini, bestela EUSKARAREN AURKA ZOAZ!!! beraiek dira euskararen babesleak!!beraiek dira euskararen sustatzaileak (H.Bkoak noski)jejejeje 
Aholku bat BARRENKO MAHAI NAZIONALARI. irakur itzazue BARRENEKO estatutuak. Zein izan zen BARRENEKO ideia eta zertarako atera zen aldizkaria. 
Zergatik ez duzue zintzilikatzen atari honetan BARRENEKO estatutoak? 
ondo izan
Aurrekoari
Mikel 2007-05-26 11:39:31
Zuk ez daukazu lotsarik, ezta edukaziorik gabe.Ezin dezu horrela jendia epaitu, baina zuk ze pentsatzen dezu?
Lotsa
Mikeli 2007-05-26 23:31:01
anonimatoak lotsa kentzen du, eta "off-eko ahotsak, Jainkoak azaltzen dira,mala letxearekin izkutuan. koldarrak.
betikoa
Jobe! 2007-05-27 09:30:49
NIK EZ DUT EPAITU INORI!!! 
Ez-jakintzu asko dago hemen.!! 
Ondo izan
jobe
jobe 2007-05-27 09:38:52
ZINTZILIKATU BARRENEKO ESTATUTUAK, mesedez
barkatu
jobe 2007-05-27 12:28:55
Barkatu nire malaostia. Hurrengoan hobeto portatuko naiz. egun txarra pasatu dut.
Partido Nacionalista Vasco
Santa Klara 2007-05-29 11:36:54
Jo, hauek beti garaile. 
Berdin du egiten duten gestioa txarra izan edo eta herriaren gehiangoaren eritzia kontutan ez izatea. 
Noiz enterauko gara hauek herria serbitzeko baino herritik serbitzeko daudela? 
Beste lau urte itxoin behar? beno ba ea hurrengoan ere bi zinegotzi gutxiago ateratzen dituzten
JOBE-ri
Imanol 2007-05-29 12:26:59
Eup, Jobe: 
 
Hasarrea pasa zaizunez, une egokia izan daiteke pare bat kontu aitatzeko. Jendea hauteskundeetako emaitzekin dabil jo eta fuego, baina, motz-motz bada ere, erantzungo dizut:  
 
1) BARREN astekarirako 53.587 euro ematen dizkigu Udalak (aurrekontuaren % 25a). elgoiBARREN.net atari digitalerako, berriz, 6.000 euro (aurrekontuaren % 16a). 
 
 
2) BARRENeko estatutoak eskegitzeko eskatu diguzu bi aldiz ere. Dokumentu zaharretan begira jardun dut eta BARRENeko sorrerako proiektua topatu dot:"Elgoibarren herri aldizkari bat sortzeko proiektua", 1992ko iraila. Dokumentua paperean bakarrik daukagula uste dut, baina prest gaude nahi duenari erakusteko. Bestalde, nik dakidala, ez dago BARRENeko estatuturik. Hala ere, ez dakit zergatik aitatzen duzun estatutuen kontu hau. Txostena irakurtzen jardun dut egun hauetan eta, irakurri dudanaren arabera, ez dut uste orduan idatzitakoari bizkarrik eman diogunik. Hala ere, zure ustez hasierako filosofia eta erabakietatik aldendu bagara, esan lasai.  
 
Amaitzeko, BARRENeko erredakazio mahaia HBko mahai nazionala dela diozu. Zuk ondo dakizu hori ez dela egia. Elgoibarko Izarra eta BARREN ezagutzen duzuenok, ondo dakizue gure atzean ez dagoela alderdi politikorik. Askotan entzun behar izan dugu BARREN EAJ-PNVren itzalean mugitzen dela. Orain, berriz, HBko mahai nazionalaren traza daukagula esaten diguzu. Egiten duguna, ondo ala gaizki, geuk egiten dugu, inoren agindurik bete gabe.  
 
Besterik ez, Jobe, badakizu non gauden, eta, nahi baduzu, hemen izango gaituzu behar direnak entzun eta dakiguna azaltzeko prest.
Txapo Imanol!!!
Miren 2007-05-29 17:38:56
Oso ondo idatzia eta gauzak oso ondo esanda, txapo!!!
ANIMO E.I. eta Barren
politikoa ez, euskaltzalea bai 2007-05-29 23:04:22
Zorionak Elgoibarko Izarreko eta Barreneko guztioi. Ikaragarrizko lan gogorra egiten dezutelako eta nere iritziz behintzat balio handikoa. 
Segi orain arte bezela eta animo zuen lanean. 
Zuen lana alderdi politiko batekin lotzen duenak ez zaituzte esagutzen.
Jobe
Eskerrikasko 2007-05-31 08:59:43
Mila esker Imanol, zure azalpenak emateagatik. 
Ez dakit estatutoak ala beste dokumentuak baina, Barren aldzikaria sortu aurretik zerbait idatzi zen. Bertan azaltzen da BARRENEKO "filosofia". 
Nik ez ditut irakurri baina, BARREN aldizkaria zortzaile baten iritziz asko aldatu da.Agian hobera, agian txarrera auskalo. 
Benetan, Imanol, mila esker
JOBE-ri
Imanol 2007-05-31 10:48:39
Ez daukazu eskerrak eman beharrik, Jobe. Aurrekoan esan nizun moduan, ez daukagu batere erreparorik dakiguna kontatzeko; bai publikoan eta baita pribatuan ere.  
 
Ez dago dudarik BARREN asko aldatu dela 15 urteotan (ez ahaztu abenduaren 24an beteko dituela 15 urte). Baina, zein ez da aldatzen 15 urtean? BARREN ere bizia da, eta, gizartearekin batera, asko aldatu da. Hasieran kolorerik ere ez zuen; orain baino meheagoa zen; itxuraz eta edukiz ere etengabe aldatzen joan da 15 urteotan.  
 
Astekariari egin dizkiogun aldaketa guztiak, hobera egiten genituelakoan egin ditugu. Hori bai, asmatu dugun ala ez, zuek esan beharko diguzue, irakurleok.  
 
Eta filosofiari dagokionez, berriz, ez dut uste orduko filosofiari bizkarrik eman diogunik. Ez dut uste, baina oker egon naiteke. Elgoibarko berri euskaraz emateko sortu genuen astekaria; elgoibartarren ahotsari lekua egiteko; beste inon irakurri edo ikusi ezingo genituen gauzak ikusi eta irakurtzeko; parte hartzailea, irekia eta plurala izan nahi gneuen. Eta astekariaren itxura eta edukiak sarri aldatu baditugu ere, filosofia eta ezaugarriak ordukoak direla esango nuke.  
 
Esan nizun moduan, 1992ko irailean idatzitako "Elgoibarren herri aldizkari bat sortzeko proiektua" dokumentua esku artean daukat. Ez dakit zein zaren, baina zergatik ez zarete Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukagun lokaletikk pasatzen? Esan BARRENen sorrera prozesuan parte hartu zuenari eta etorri biok. Ordubetetxo bat hartuko dugu lasai-lasai berba egiteko.  
 
Beraz, eta nahi baduzue,zuen zain geratzen naiz.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Elkarrizketak


Itziar Gurrutxaga

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Agenda

Go!azen
Abendua 3, 2008 (18:30)

Lo mejor de mí (Ongarri)
Abendua 4, 2008 (21:30)

Quemar despues de leer
Abendua 5, 2008 (22:15)

Agenda osoa ikusi

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1