Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Komunikabideak arrow Ibon Mugica Hazruido.com lehiaketako irabazle
Blogak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Azkena, ipurdi gizena


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Gora San Fermin!


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Arrazoi bila


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Nik ere, Neouville mendiari


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Beethoven raperoa


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
Neouvilleko Ikusmira (Kronika)


Barren astekaria

Gida komertziala

Ibon Mugica Hazruido.com lehiaketako irabazle PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-25 12:33
Klik haundi ikusteko
Ibon Mugica, ezkerrean.
Elgoibarren jaio eta Algortan bizi den Ibon Mugicak eta bere lankide Alex Dolarak, biak ere Eitbnet-eko langileak, irabazi dute Hazruido.com marketin birala Interneten saritzen duen lehiaketa. Beraiek sortu zuten todosconlapantoja.com webguneari esker, aparteko oihartzuna eduki dute Estatu mailan. “Amo a Laura” iragarkiak eta Zapateroren aulkiaren bideoak izan zuten antzerako oihartzuna lortu du proiektuak. 3 egunetan 120.000 bisitatik gora jaso zituzten.
 
 
Eskumuturreko bat eskaintzen zuten abeslariaren alde egiteko 
www.todosconlapantoja.com tantodun eskumuturrak oparituz abeslariaren alde egiten duen webgune ezagunak Hazruido.com lehiaketaren bigarren edizioa irabazi du. Marketin biralean dago oinarrituta txapelketa; webgune bat sortu eta denbora laburrenean ahalik eta bisita gehien jasotzea izan da helburua.
 
Demaseko arrakasta Interneten eta oihartzuna bihotzeko telebista saioetan 
Ibon Mugica eta Alex Dolara getxoztar gazteen kanpainarako martxan jarritako webguneak milaka bisita izan zituen lehenengo egunetan. www.todosconlapantoja.com domeinua maiatzaren 4an (ostirala) erregistratu eta bi egun geroago aireratu zuten. Une horretatik aurrera, Mugicak eta Dolarak proiektuari ekin zioten buru-belarri. Ondo ezagutzen dute Internet, EiTBnet enpresan lan egiten baitute, eta hiru egunetan 120.000 bisita baino gehiago izatea lortu zuten. Horrez gain, eskumuturrekoa lortzeko 15.000 eskaera baino gehiago jaso zituzten. Bihotzeko prentsako programa ugarik eta Estatu mailako zenbait egunkarik informazioa igorri zuten eta kanpainak fama handia lortu zuen. Pentsa, Aqui hay Tomate, Boris Izagirre, Carlos Latre, Ana Rosa Quintana eta beste hainbat telebista saio eta bihotzeko kazetariren eztabaidagai izan zen bi gazteok, "beste helburu batekin", sortutako ekimen hau. Webgunean amu bezala erabili zuten eskumuturrekoa (ez da existitzen) jaso zutela baieztatzen zuen jendea ere agertu zen telebistan.

Eskumuturra lortzeko 130.000 eskaera!
Gaurkoz, eskumuturrekoa lortzeko 130.000 eskaera baino gehiago izan ditu www.todosconlapantoja.com-ek, eta azkeneko hilabeteetan entzute gehien izan duen proiektuetako bat izan da.
 
Informazio gehiago:
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Lan ederra, baina tristea da..
itxaspe 2007-05-25 14:24:53
Zorionak zuen exitoagatik. Lan ederra egin dezue marketin biralakin, baina ... triste da horrelako proposamen bat horrenbeste jende mugitzea, eta jendea ordaintzea Pantojari laguntzeko..  
 
en fin....
Zelako maila kulturala daukagu
IZ 2007-05-26 09:22:47
Halako kasuetan nabarmentzen dan kulturalki noraino ailegatzen geran gizakiak. 
Zorionak zuei exitoagatik.  
Zoritxarrez behin eta berriz konturatzen ari gara zer dan gizarteari interesatzen zaiola .  
Agian kokoteraino gaudela politikoekin.
Lan ederra. Zorionak!
Jabi 2007-05-26 13:58:17
Esaldi batek dio: originala izatea meritua da; hura nahi izatea huts bat. Zuek egindako lanari esker batek baino gehiagok jakingo du orain originaltasuna eta sormenarekin noraino heldu leiken Interneten. Zorionak!
Zorionak Ibon
Nerea, Irati... 2007-05-27 20:39:21
Beti erakutsi izan dozu umore ona, adorea eta gauza berriak egiteko gogua. Oraingoan merezi izan du lo egin gabe pasatako gauak. Zorionak eta animo! segi fin-fin lanian!
hori duk eta!
esther 2007-05-28 07:38:58
Zorionak bixoi! primo laste Marbellako alkate ikusiko ete zaitxugu? akordau familixaz eh? 
Ederra da gustora lan eitxiaren sarixa eukitzia ta ikusita dago prentsa arrosa beti gustau jatzula. 
Segi umore horrekin ta ondo bizi!!
katt
katt 2007-06-01 01:21:13
zein da elgoibarren jaixotakua, ezkerrekua ala eskumakua?
Eskerrik asko danoi
Ibon 2007-06-02 22:02:45
Katt, ezkerrekua naiz Elgoibarren jaio eta aspalditik kanpoan bizia arren oraindik ere bihotzian eramaten dotena. 
 
Interneten boterea zein den erakutsi nahi izan dogu, originaltasuna eta abilezia pixkat ere erakutsi dogu. Orain hau ez dala zeozer kasuala izan demostratu beharko dogu ;) 
 
Benetan gozada bat de zure herriko zenbait izkinatan zutaz hitz egiten dabiltzala jakitea. 
 
Mila esker, family (Nerea, Irati, Kristina, esther, eta beste danoi ere...)
zorixonak!
berrigorri 2007-06-03 18:09:00
aupa ibon! 
aprobetxauta lanean ari zarela zauden tokian, ondo ondo legoke gure herriko tresna honen erreportai txiki bat egin ahal izango bazenu. oraindik badago herriko jendea hau existitzen denik ere ez dakiena eta. Baina seguruenik kanpotik dauden herritarrentzako erreferentzia izan daiteke. 
zorixonak eta segi punta puntan!
Zeozer eingou!!
Ibon 2007-06-05 17:23:26
Kaixo berrigorri, ez naiz kazetaria eta ez naiz albisteekin eta ibiltzen, hala ere saiatuko naiz tokitxoren baten sartzen, bestalde laister, herraminta berri bat aterako dugu eta bertan herrietako albisteak sartuko dira jatorrizko webgunera linkatuz. Abisatuko dizuet.  
 
Iradokizun txiki bat, kanpoan ezagutzera emateaz gain garrantzitsuena herrian bertan ezagutzera ematea da. Honetarako esklusibatxoak izaten dira honak eta ahoz-ahoko lana, bai kalean eta bai interneten. Animo oso ondo zabiltzate eta.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >
Oporretako argazkiak

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


\"Pesetero\"
Oindioik egongo da \"pesetero\" deitxuko dion Realzalerik. Ondo Etxebe, ondo.
(Trachurus)

Maixu!
Aupa Extebe! Erabaki edarra. Dotore portau haiz.
(errebueltakua)

Sailkapenak prest
San Migelera II. Korrika probako sailkapenak ikusteko moduan dauzkazue.
(elgoibarren.net)

Sokamuturra sosua
Aurtengo sokamuturrak oso lasai jun zian, apenas e...
(Xaibor)

Pasarela Petril
Benetan desfile asko ikusi ditu Malako petrilak, g...
(Ion)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 13 bisitari