Beti Elgoibar pieza joz hasiko da Trinitateetako nagusien danborrada, ekainaren 2an, gauerdian. Aurten estreinakoz pieza abesteko aukera izango da, gainera, Uxue Alberdi idazleak jarri baitizkio hitzak Txomin Mugica elgoibartarrak sortutako konposizioari. Ez da nobedade bakarra izango, iazkoa gainditu nahian danborrada ikusgarria antolatu baitu Danborradako batzordeak. Kaxarranka dantzatzea izango da beste nobedadeetako bat. Danborradak Euskal Jaien 100. urteurrenari egin nahi izan dion ekarpena, alegia. Haritz EDTa arduratuko da marinel jatorriko dantza ikusgarria plazaratzeaz.
BETI ELGOIBAR
|
Barren barrenetik
Elgoibar
Barren barrenetik
Borbor burdin berri
Barren barrenetik
Txirbilezko gerri
Barren barrenetik
Barren barrenetik
Danbor-danbor egurrean
Burdinen herri
Burdinen herri
Burdin-burdin egurrean
Biharko beharrean gaurko herri
Barren barrenetik
Borda berde berri
Barren barrenetik
Abarken baserri
Barren barrenetik
Barren barrenetik
Belar sardea lurrean
Berdeen herri
Berdeen herri
Lurra lurra bularrean
Biharko beharrean gaurko herri
|
Zazpi jostunek
Jositako soinekoa
Sigma zaharrez
Auzoz-auzo, tartekoa
Urasandiren
Orratzez San Rokekoa
Ibaia isil
Sigi-saga sugekoa
Ibaia isil
Sigi-saga sugekoa
Barren barrenetik
Elgoibar
Elgoibar
Herri sugea
Luze-luzea
Herri gorria
Burdinen irria
Herri ortzadar
Zazpi ez, hamar
Kolore gehiago
Ekarri bihar!
Barren barrenetik
Elgoibar
|
Egilea: Txomin Mugica
Hitzak: Uxue Alberdi
Nagusien danborrada (Ekainak 2)
- 23:30ean da zita Plaza Handian
Danborradako partaideek dagokien lekua hartzen duten bitartean, Susana Mugica, irrati esatari ezagunak, danborradaren nondik norakoak azalduko dizkie bertaratutako herritarrei.
- Gauerdian Elgoibarko bandera altxatuko da.
Ondoren, Jeneralak (Antton Bergara) kainoi salba jaurtitzeko agindua emango du lehenik eta eskopeten tiro sortaren txanda izango da gero.
- Danborrada gauerdian hasiko da
Beti Elgoibar piezarekin emango zaio hasiera danborradari.
Soraluzeko Ezoziko Ama eta Gasteizko Canta Cantorum abesbatzek izango dute pieza hau estreinakoz jendaurrean abesteko ohorea; Silvia Hernandez zuzendari elgoibartarraren agindupean.
- Beti Elgoibar jo eta gero Donostiako Martxa eta Artillero piezak joko ditu danborradak, azkenekoa abesbatzen, salbeen eta kanoikadaren laguntzaz.
- Ondoren, Kaxarranka dantzatuko dute Haritz Euskal Dantzari Taldeko dantzariek. Joan zen mendeko 70.hamarkadan dantzatu zen azkenekoz itsas kutsuko dantza ikusgarria Plaza Handian, baina azken urteetan dantza hau gertutik jarraitzeko aukera izan dugu elgoibartarrok: Lehena, duela urte gutxi Galiziarren Eguneko ospakizunetan, eta bigarrena, 2002ko Nazioarteko Folklore Jaialdian, bietan Oier Araolaza eibartarra izan zen dantzaria.
- Abesbatzen laguntza. Soraluzeko Ezoziko Ama eta Gasteizko Canta Cantorum abesbatzek Boga-Boga pieza interpretatuko dute ondoren.
Jenerala (Antton Bergara) eta jeneralaren emaztea (Begoña Arizmendi) udaletxeko balkoitik jaisten direnean hasiko da danborrada herriko kaleetan zehar.
San Bartolome kalearen erdialdean eskopeta salbak jaurtiko dira
- Banco Guipuzcoano parera iristen direnean atseden txiki bat hartuko dute eta bertan geldik daudela joko dute pieza bat. Eskopeta salba berri bat jaurti ondoren, Gau Ibilera pieza interpretatuko dute Madalaruntz abiatzearekin batera.
- Madalan beste atseden tarte bat hartuko dute eta ondoren Artillero piezaren txanda izango da. Abesbatzen, eskopeten eta Marruko kainoiaren burrunbak lagunduta.
- Ondoren, Kaxarranka dantzatuko da bigarrengoz, abesbatzek Boga-Boga abesten duten bitartean publikoaren laguntzaz.
- Tatiago joz abiatuko dira Madalatik Plazarantz. King-Kong parean Haudek Hau pieza joko dute Nafarroa plazaraino iritsi arte. Bertan egingo du azken atsedena danborradak.
- Polka joko dute geldirik daudela eta Tatiago joz jarraituko dute Plazaraino.
- Plaza Handian, Kaxarranka dantzatu ondoren, Diana, Beti Elgoibar, Iriarena, Gau Ibilera, Haudek Hau, Artillero, Boga-Boga (ahotsekin bakarrik) eta Donostiako Martxa joko dituzte
- Eskopeten salbearekin eta azken kanoikadarekin amaituko da aurtengo danborrada.
|
Audioa? Amaia 2007-05-25 12:15:05 Ondo egongo zan abestiaren audioa entzuteko aukera eskainiko bazenute, nik behintzat, eskertuko nuke! | Zergatik horren berandu? Alazne 2007-05-25 12:31:51 Zergatik hasten da danborrada horren berandu? Ume txikiak dauzkagunentzako oso berandu egiten da eta uste det danontzako ikusgarri dela. | ... elgoibartarra 2007-05-25 13:06:49 Agian musikarekin beste gauza bat izango da baina letra honek ez du pinta onik. Zatar-zatarra. Horrel idazten al da Andrés? | Ederra! joxexpil 2007-05-25 14:08:04 "bartolo bat bada zeruan, elgoibar bakarra munduan!" horrelako letra bat nahiago al du herrixak? Nik ez behintzat, XIX. mendean beste haize batzuk ezinbestekoak dia. Aupa uxue, lan ederra egin don, ez don erraza ta herriko hereserki bati letra politxa jartzia. Hire hitz-jokuak eta metaforak ulertzen dizkinenak apreziauko din benetan kanta honen letra! | Gusto kontua Iosu 2007-05-25 14:38:30 Argi dao bakoitzak gusto diferentiak ditxula. Ni ez nixe inori esatera letra hori gustau bihar jakon ala ez, baina, nere ustetan, oso zatarra da. Akaso, musikia ipiniz gero, hobeto geratuko da. | - Elgoibartarra 2007-05-25 17:47:47 Gustokoa izan, edo ez. Baina "rr" ahozkatzeko zailatsunak dituztenek ez daukate bat ere erraza letra | Ez dakit ba Ainhoa 2007-05-26 14:58:15 Nik behintzat ez det ulertzen hitz hauen esanahixa eta ez dakitx horregatxik izango dan edo ez baina ez jata bat ere gustatzen. | Zer dio Txominek? danborrada jolea 2007-05-28 14:45:26 Nik aurten lehendabizikoz entzun dut doinua eta egia esateko atsegina da. Gainera tartean erritmoa aldatzen du jota zati bat sartuz, agian letra musikarekin entzuten badugu beste gauza bat emango du, baina horrela hotzean irakurrita niri ere ez zait batere gustatzen. Txomin Mugikari zer iruditu zaion jakitea gustatuko litzaidake. Berak doinua sortzeko buruan zerbait izango zuen, agian letrak esaten duena, edo agian ez. Bota zure iritzia Txomin!!! | niretzat ere berandu amaia 2007-05-28 15:45:38 umeekin ezinezkoa izango zait ikustea eta benetan pena handia ematen dit, igandean umeena ikustera joango gara eta ziur oso ondo dagoela baina inoiz ez da ikuskisun berdina izango. | Zer dio Txominek? danborrada jolea 2007-05-28 16:10:31 Nik aurten lehendabizikoz entzun dut doinua eta egia esateko atsegina da. Gainera tartean erritmoa aldatzen du jota zati bat sartuz, agian letra musikarekin entzuten badugu beste gauza bat emango du, baina horrela hotzean irakurrita niri ere ez zait batere gustatzen. Txomin Mugikari zer iruditu zaion jakitea gustatuko litzaidake. Berak doinua sortzeko buruan zerbait izango zuen, agian letrak esaten duena, edo agian ez. Bota zure iritzia Txomin!!! | Ibilbidea Ibilbidea 2007-06-01 11:14:51 Zein izango da tanborradak egingo duen ibilbidea? | neri asko gustatzen jata ana 2007-06-01 14:41:45 Elgoibar herrixan izana, dana eta izatia nahiko genukenan erreferentziak topatzen ditxut hitz honetan eta neri oso egokixa begitxantzen jata. Burdinen herri, zazpi jostunek jositako soinekoa, herri sugea luze-luzea, biharko beharren gaurko herri, zazpi ez, hamar, kolore gehiago ekarri bihar! Barren barrenetik Elgoibar. | Beti Elgoibar Pili 2007-06-01 16:00:02 "Anek" dionakin ados nago. Elgoibarko errefgerentziak dituen letra dauka Beti Elgoibar honek, horren guria dan, propio Elgoibarkua dan ...barren berbia, danbor soinuen imitazioa... nik uste oso ondo dagoela. Papelean itxura oso ona dauka, ia abesten dabenian zelakua dan emaitza. Animo danborradakuoi! eta ia egualdixak laguntzen zaitxuen. Horrenbeste denbora preparatibuetan pasau eta pena bat izango zan eta egualdioxak jaixa estropeatzia. | ikusgarria! berrigorri 2007-06-03 02:45:29 benetan ikusgarria izan dela! zorionak antolakuntzakoei eta partehartzaile guztiei, benetan ondo egin duzuela! eta herritar pilo bertan, oso giro alaia eta zaparrada bakarrak, txaloenak. beti elgoibar eta idatzitako letra fenomeno, koroko ahotsekin bikain. Elgoibarko danborradak, zeresan onak emango dituela pentsatzen dut.. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |