Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Guardia Zibilak Aritza Monasterio mendizalea jipoitu duela dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Guardia Zibilak Aritza Monasterio mendizalea jipoitu duela dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-24 16:08
Klik haundi ikusteko
Guardia Zibilak iraindu, mehatxatu eta jo egin zuela mendigoizale elgoibartarra jakinarazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Apirilaren 30ean gertatu zen, Lekeitioko irteerako kontrol batean, Granadan preso daukaten lagun bat bisitatu eta astebetera, hain justu. Perun bizi da Aritza Monasterio, baina azken asteak arrebaren etxean pasa ditu Ondarroan.
  • Ikus hemen: Berria.info webgunean ateratako albistea


Guardia Zibilak Monasterio jipoitu duela dio AAMk

Guardia Zibilak iraindu, mehatxatu eta jo egin zuen Aritza Monasterio mendizalea, Elgoibarko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Apirilaren 30ean gertatu zen, Lekeitioko irteerako kontrol batean, hain justu, Granadan (Espainia) preso daukaten lagun bat bisitatu eta astebetera. Mendizalea Perun bizi da, eta hilabete inguru pasatzera etorri zen Euskal Herrira, eta preso duen lagun bat bisitatzera joan zen. Handik astebetera Guardia Zibilak kontrol batean gelditu zuen, eta nortasun agiriaren bitartez jakin zuten bisitan izan zela astebete lehenago. AAMren arabera, orduan hasi zen mehatxu eta irain jarioa.
Guardia zibilak Monasterioren amaren kontra biraoka hasi zirenean, mendizalea mindu egin zela eta erantzun egin ziela azaldu du AAMk, eta orduan kolpeka hasi zitzaizkiola. Salatu dutenez, ukabilkadak eman zizkioten eta ukalondoekin ere jo zuten. AAMk jakinarazi duenez, besteak beste artean mehatxu hau egin zioten, gaztelaniaz: «Bi tiro emango dizkizugu, eta kareetan lurperatuko! Ez da inor konturatuko!». Handik, La Salveko kuartelera eraman zuten, eta hiru ordu eduki zuten han.
Perun dago orain Monasterio, eta oraindik ere osatzen ari da, bi saihets nahiko gaizki dituelako. Gainera, Guardia Zibilak salaketa jarri dio, autoritatearen kontrako atentatua egitea leporatuta, eta jakinarazi diote sei hilabete barru berriz etorri beharko duela, epaiketa egingo diotelako.
AAMk gogor salatu du guztia, garbi baitaukate Monasteriok ez zuela inor jo. Mendizaleak berak esan die atzera egin zuela kolpeak hartu ahala, inor ukitu ere egin gabe. Salatu dutenez, gero eta ugariagoak dira horrelako kasuak. Alegia, presoak bisitatzera joaten den eta haien alde lan egiten duen jendearen aurka egiten dutela.
*Iturria: berria.info 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Animo Aritza!
joxe 2007-05-24 18:00:59
Animo Aritza, benetan penagarria eta gaitzesgarria gertatu zitzaizuna. Perutik bisitan etorri Chupacabras-a bera etxean aurkitzea ere... 
 
Tipo hoiek ez dute sekula Mendilerro Zuria ezagutuko, ez dute sekula jakingo beren zilborraz haratago ezer dagonik.  
 
Eutzi goixai!
lasai
1 2007-05-24 18:31:04
Lasai, zeuk jakin ez arren, zure onerako egingo zizuten eta. 
Biolentzia legitimoa, zuzena, beharrezkoa eta bidekoa aplikatu zizuten, ziurrenik. 
kondenatu behar ez den horietakoa. 
 
Eutsi goixai!
bat-i
katta 2007-05-24 18:56:13
"zure onerako egingo zizuten" horrekin ze esatia nahi dozu ona dala jendia jotzia?edo zure ustez jipoitzea edo mehatxatzea merezi zuen aritzak? 
 
Espero dot bixetako batek gaizki ulertzia, bestela oso oso oso harrigarrixa iuditzen jata norbaitxek hori esan ahal izatia!
ironia
joxe 2007-05-24 18:57:42
pentzau nahi dot ironiaz ari zala, bestela...
noski
1 2007-05-24 19:03:24
noski, baina barreneko txat-ean badago antzeko zerbait pentsatzen duenik
aupa hi!!!
moderatzailea 2007-05-25 09:45:01
Mezu hau kendu egin dugu irainak zituelako
Gaitsetsi
Elerrete 2007-05-25 09:14:36
Eta biolentzia hori ez al da gaitsetsi behar partidu politiko bat legala izan dadin? nik dakitxela PP eta PSOE-ek beste aldera begiratzen debe, eta PNV ere ez dabil urruti.
ZIhur?
Picolo 2007-05-25 09:24:26
Informazio honen iturrixa zein da? AAM? Eta zein sinesgarritasun dauka? Kontrastau da informazio hau beste partiakin? 
 
Hau da Barren-en neutraltasuna?
neutroari
gaueko 2007-05-25 09:35:36
Jakingo duk ba kontrol baten gelditu ostean nolako jarduera duten "kontrolatzen" gaituzten horiek ezta,ala ez haiz E.H.bizi.Suposatzen dut e.h. gertatzen diren beste "fontaneria" asuntoetan ere beste partea entzutea gustoko daukakela,neutro horrek.
Badakit, bai
Picolo 2007-05-25 09:51:56
Nik, zihur dakidana, ni inoiz ez nautela gaizki tratatu da eta ez ditudala inor gaizki tratatzen ikusi. AAMk dionez preso bat bisitatu zuela jakin zutenean aldatu zuten jokaera. Nola koņo dakite hori? Bestalde, salatu duten edonork esango du ez zela bere errua izan. Besterik gabe sinistu behar dugu? 
 
Eta ez dudarik izan, beti gustatzen jatala beste partia entzutia. Beti. Eta zenbat eta ikuspuntu eta bertsio gehixao, hobeto. Ez dot zuzenian "nere lagunak" esandakua sinisten, gehixen bat kontrakua esaten daban inor dauanian.
pikkolo picolori
gaueko 2007-05-25 10:04:58
Ez haute kontrol askotan gelditu,edo oso gaztea haiz.DNIan bidez dakite,zeren espetxe bat "bisitatu" ostean jadanik "terroristen lagun" bezela fitxatuta gelditzen haiz,eta kontroletan hori begiratzen dute.Errua badakigu nori botako dioten,ez dut salantzarik.Baina hi PGCren bertzioa entzun eta sinistuko duen hoietakoa ematen duk beraz hoa haiei galdetzera,hik ere demostratzen dut neutraltasun gutxi daukakela,Pikkolo picolo.
Zer dio Aritzak?
Lur 2007-05-25 10:32:09
elgoibarren.net-ek ez al dauka Aritzarekin egoteko modurik? Zergatik ez diozue telefonoz deitzen? Uste dot interesantea izango litzatekela Aritzaren bertsioa jasotzea. Eskerrik asko.
Gauekori
Picolo 2007-05-25 11:04:52
Kostazen jak ulertzia, eh? Ez dot garbi esan alderdi danen bersiuak entzutia gustatzen jatala? Nun koņotik atara dozu guardia zibilari sinisten diotela? Euskeria ulertzeko arazuak, ala?
Gauekori
Pico 2007-05-25 11:06:27
Ala Bush, Aznar eta beste extremista askok bezela, zurekin ados ez dauana zure kontra dauala uste dozu? Ba danok ez gera extremistak.
Lo dagoen Picoloai
gaueko 2007-05-25 11:37:35
Hemen bi bertzio daude Aritzarena eta PGCna zeure arazoa da zein den zuretzako bertzio sinisgarriena,zuk Aritzarena zalantzan jartzen duzu eta nik ez,eta ez naiz extremista ez neutroa (Gernikako bonbardeaketako errua ere errepublikanoei bota zien )Azken mezuan Pico ipiņi duk eta LO ahaztu zaik.
Egunez dabilen gauekoari
Picolo 2007-05-25 11:52:47
Oindioik ere ez, eh? 
 
Nik dudan bertsio DANAK ipini ohi ditxut, baina, horretarako, danak entzutia komeni jata. Hemen AAMrena bakarrik dao eta horregatik kejau naiz. 
 
Eta extremistana esan dot Aritzana dudan jartzia eta guardia zibilana sinistia gauza bera dala esan dozulako. 
 
Zuk bertsio bakarrakin nahikua badaukazu, ondo, baina uste dot Barrenek ikuspuntu danak jaso biharko litxuzkela, hor erakusten baita neutralitatia. 
 
Neutralaltasunan gainian: neutrala Barren izan biharko litzake eta, irakurliok, bertsio danak entzun da gero, gure erabakixak hartu eta neutruak izatiari laga. Ni ere ez naiz neutrala, lasai.
Hemengo "1"-i
Baste horrian "1" 2007-05-25 12:44:51
"noski, baina barreneko txat-ean badago antzeko zerbait pentsatzen duenik" 
 
Besteen ahoetan hitzak jartzea argudiatzeko teknika zikina da. Horrela zure etika falta bakarrik erakusten dezu.
Olentzero gurasoak dira
Igor 2007-05-25 19:36:01
guardia zibilla egurra emateko ekartzen dute, ta zinizten ez duenari esango nioke, olentzero gurasoak direla.
Eskerrik asko, Igor
Picolo 2007-05-25 20:55:23
Eskerrik asko, Igor, esatiagatik. Zure argumertuak horren dia senduak, konbentzidu ein nauzula. 
 
Portzierto, zeintzuek "ekartzen dute" guardia zibila? Erregiek ala Olentzerok?
beste orrian "1"
hemengo "1"-i 2007-05-25 23:44:06
Zeinen ahotan zein hitz jarri duzu? Zure etika zein etika da?
Neutral?
PA 2007-05-26 11:12:20
Neutraltasuna gertatzen dena kristalaren bestaldetik ikustea bada, eta ondorioa neutralagoa nola izan pentsatzea bada....ez nuke nahi neutralen eskutan egon neu banaiz "sujeto aktiboa".
neutral
pikolo 2007-05-26 23:33:54
nik pikoloen bertsioa onartzen dut pikolo naizenez.
neutroa
neutroa 2007-05-26 23:35:15
Nik neitrotzat daukat neure burua, horregatik boterean daudenen alde nago.
ze ostia darabilgu?
Moderatzailea 2007-05-30 11:31:10
Komentario hau ezabatu egin behar izan dugu araudia errespetatzen ez zuelako
Neutral?
PA 2007-05-27 15:16:31
Nik PAren berstioa onartzen dut picoloak beti Kanposantura eraman bai naute; zorionak picolo!!
Picolori
Arrazoi senduak 2007-05-28 11:04:42
Igorren arrazoiak ez dira nahikoak zuretzat, baina aitasantua baina "aitasantuzaleagoa" ere ez da izan behar, kalko erdaldun bat eginaz. Bertsio eta alderdi guztietako ikuspuntua jaso nahi izatea jokaera txalogarria da, baina hori beti egitea ezinezkoa da, eta nor zaren jakin gabe ere, ez ninduke harrituko askotan hori egitea ahaztu egiten zaizula. Kezkagarria hori ohituratzat hartzea litzateke, bestearen ikuspuntuak aintzat ez hartzea, eta egia da herri honetan maiz gertatzen dela hori, baina zer esanik ez Espaņa liluragarri horretan! 
 
Goardia Zibilak herri honetan zer egin duen eta zer egiten duen nahiko argi dagoela uste det. Zergatik dauden eta zertarako. Eta beraien existentzia defendatzen duten apurrek (uste dudana baino gehiago izango dira agian) zein hipokresia darabilten beraien basakeri eta krimen guztiakestaltzeko. 
 
Beraien bertsioa behar dezula iritzi osatuago bat izateko? Ziur ez ziotela deus ere egin. Acebesek ederki pontifikatu zuen moduan, atxilotuen estrategia existitzen ez diren torturak salatzea da; beraz, torturarik ez dago (edo ez da inoiz egon, justizia ministroak kargua hartu bezain azkar esan zuenez), Espaņako sistema garden eta eredugarria zikintzeko xede maltzurra baino ez. Erraza da gero.
Aintza zeruan
Picolo 2007-05-28 11:36:53
Ziur izan askotan ahaztuko jatala ikuspuntu danak entzutia eta askotan sinistuko ditxutela gizurrak. Prefekziotik oso urruti nao. Ulertzen ez dotena bi bertsio kontrajarri dauden gai batetan alde bixen bersiuak entzun nahixagatik kritikak jasotzia da. Hau elizia da, ala? "Acto de fe" bat eskatzen dozue? Ba, barkatuko diazue, baina inori torturatzaile deitxu aurretik, probak euki nahiko nitxuzke eta, ezin badot, harek bere buruan defentsan zer esaten daban entzun. 
 
Bestalde, badakit zuen doktrinan polizia danak demonizatuak daudela, baina ziur euki Euskal Herrixan jende askok ikusten dabala guardia zibila zuengandik defenditzek tresna bat bezela. Nik ere nahixao neuke hemen estatuko poliziarik eta guardia zibilik ez balego, baina horrek ez du esan nahi heuren kontra botatako danak sinistuko ditxuazenik. 
 
Joseba, ikusten dot zure moduko jendiakin nora guazen: heuren biolentzia gaitzetsi, baina harei egurra ematia proposatzen dozu. Oso ondo. Holaxe konpontzen dia gauzak. 
 
Eta, amaitzeko, moderataileari: Josebak kabroi eta putaseme deitzea ez al da iraina?
Picolori (II)
Arrazoi senduak 2007-05-28 16:09:37
Lasai, ni ere perfekziotik urruti nago, baina ez nuen ezaugarri horretaz jardun nahi. Funts handirik gabekoa iruditzen zitzaidan Goardia Zibilaren bertsioa ezagutu behar izatea norberaren iritzia gorpuztu ahal izateko; Igorrek zioen moduan, Olentzero gurasoak ote diren galdetzeko foroan sartzea bezala. 
 
"Acto de fe"rik nik ez det nahi. Txarra da arrazoiari hesiak jartzea. 
 
Hori esanda, berriz diot garrantzitsua eta osasungarria dela alderdi guztien ikuspegiak jasotzea. Hori gutxi egiten da gizartean, eta gaitz larria da. Gehiago esango nuke, "handiak, boteretsuak", "txikia" baztertzeko etengabe erabiltzen duen tresna da, gero eta era esplizituagoan gainera, eta jendearen isiltasun edo onespen zabalagoarekin eta jasangaitzagoarekin. Adibideak hamaika daude, komunikabideak eta gure gatazka bedeinkatu hau uztartzen dituzunean. 
 
Orduan, Goardia Zibilaren bertsioa eskatzea ez det gaizki dagoela esango, sinisteko zaila egiten zaidala bakarrik, Goardia Zibilaren sinisgarritasuna ezagututa (hori azpimarratu nahi nuen). 
 
Ez daukat garbi polizia denak demonizatuak dauzkatenik. Nire doktrina ere ez daukat oso garbi. Esaldi batean esan didazunagatik pertsona guztiak sailkatzen dituzula esatea ez da zuzenegia izango, baina agian zuri galdetu beharko nizuke nire doktrina zein den eta nitaz defenditzeko Goardia Zibila behar ote den. 
 
Goardia Zibila beharrezkotzat jotzen duten horiei esango nieke, Goardia Zibil gabe ez dago "defentsa tresnarik"? Eta egin dituzten barrabaskeri guztietaz zer iritzi dute beraien beharra duten horiek?
Galderatxo bat
1 2007-05-29 17:48:49
Orain dela zenbait hilabete Garzonek bideokamarak erabiltzea proposatu zuen, torturen arazo hau nolabait kontrolatzeko. Norbaitek ba al daki proposamen horrek zergatik izan zuen hain erantzun txikia denon partetik?  
 
Gaur egungo teknologiarekin jadanik posible izango litzateke horrelako zerbait egitea, ez? (Atxilotuak 24 orduz grabatuak izatea, poliziek beraiek grabazioak aldatzea ezinezkoa izanez etabar. Errepideko kontroletan ere hori egin liteke. Beti eraman ahako dizute mendibideren batera jipoi bat ematera, baina zailtasun gehiago edukiko lituzkete, ez?) Zergatik proposamen hau ixil ixilik pasatu da komunikabideetan etabar? Norbaitek ba al daki?
Ez pertsonalizatu
Picolo 2007-05-30 10:58:58
Ez dot esan izan nahi zuregandik, pertsonalki defenditxu biharra daukanik inork, ezta zure doktrina pertsonala zelakua dan ere. Generalizatziak gauza honetxek dakartza: ziur nao Guardia Zibil gizurtixak daudena eta baitxa gizurrik esaten ez dabenak ere. Era berian, badakit tiruak, bonbak, mehatxuak etab. oso gutxiengo txiki batek erabiltzen ditxuala. Baina harek eindakuak alderdi guztian babesa dauka eta horregatik generalizatzen dot. 
 
Edarki beitxantzen jata Guardia Zibilari, nahi dozun arrazoiengatik, sinesgarritasunik ez ematia. Norbere iritzixa eukitzia oso ondo dao. Baina Barren eta Elgoibarren.net-ek, esaten dutenez, ez daukate iritzi politikorik eta, kasu honetan bezela, alde bakarran bertsiua argitaratzerakuan, kontraesanian jausten dia.
Animo Aritza!
SOS 2007-05-31 20:47:01
Inork ez du zalantzan jarriko Aritza jo egin zutela.Medikuak aztertuko zuen eta txostenak aurkeztu beharko ditu salaketa jarri omen duelako. Merezi al zuen horrelako traturik? "Legearen aurka" aritu bazen atxilotuta eramatea besterik ez zuten. Nekez sinistu dezaket Aritza animali amorratu hauen aurrean oldartuko zenik. Ez al ziren gai izan Aritza bezalako gizon mehar bat geldiarazteko indarkeria erabili gabe? Non daude legearen izenean hitz egiten dutenak? Zergaitik babesten dira ekintza hauek burutzen dituzten "sasi pertsonak"? Herritarren babeserako sortu ziren eta mehatxu bihurtu dira. Botere gosez dauden gobernuen aginduak betetzen dituzte. "Tristea begitandu jatak herri lagun batenganako batzuk euki daben jarrera!!!" Elkartasun apur bat!!!



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 7 bisitari