Hurrengo gonbidatua: Alfredo Etxeberria, EAJko alkategaia. Bariku honetan (maiatzak 25) 18:0etatik 19:00etara bitartean. Bidali zure galderak hona: Alfredo Etxeberria
Orain arte egindako txat-elkarrizketak:
- Ikus hemen: Iñaki Odriozola, EAE-ANVko alkategaiarekin txat-elkarrizketa.
-
-
Ikus hemen: Javier Nuñez, PPko alkategaiarekin txat-elkarrizketa.
-
-
Ikus hemen: Unai Zulaika, EB Berdeak-Aralar koalizioko
alkategaiarekin txat-elkarrizketa.
|
Zorte ona eduki duzu elgoibartarra 2007-05-23 22:53:49 Inork ez dizu galdetu Saturnino Orbegozori buruz. Zer eranzungo zenuen? Zeu ahal zara ikono "perfektu" hori? Ez jakintzuentzat, tipo honek bahitu zuen Saturnino Orbegozo. Zihur aski mezu hau ez da aterako, badakit, jakiten badogu zein den moderatzailea.......jojojojo oposaketak atera ondoren......kargu hori lortzeko...jojojojo bere kurrikuluna...."mienmano" es de E.T.A. JAKINA, EZ DA ATERAKO!! Baina, moderatzaile jauna, iraunik ez ditut esan, eh? ondo izan. P.D. Badakit nik neuk esandakoa eztabaida zortuko duela | Bariantia Morkaiko ME 2007-05-24 10:03:54 Iñakin elkarrizketan aipatzen dan bariantian inguruan zeoze aztertu dogu. Bueno, ba proposamen hori existitzen da. Proposatutako errepide bezela agertzen da Eusko Jaurlaritzako webgunian. Eusko Jaurlaritzara jo dogu proiektu hori zertan dan jakitzeko. Foru aldundira ere jo biharko dogu, konpetentzia eurona baita. San Migel inguruan ere agertzen da errepide proposamen bat... Zerbait gehixao dakigunian jakinaraziko dizuegu. Hau da planua agertzen dan linka: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-565/es/contenidos/informacion/ptp_bajo_deba/es_1662/adjuntos/planos/mapa_05_c.pdf Agur bat, Morkaiko M.E. | Egia al da? Herritara 2007-05-24 10:12:16 Egia al da barianteko kontu hau? eta zergaitik ez dakigu ezertxo ere herritarrok? Zergaitik ez digute informatzen egin behar dutenari buruz? Alfredori gonbidatzen diot hemengo nire galderei erantzuteko. | Biba zuek! Lur 2007-05-24 10:13:50 Txapela kendu nahi nuke Morkaikokoen aurrean. Ez dira herritarron artean mendirako zaletasuna piztearekin konformatzen; gure herriko ingurumenari lotutako gaiak gizarteratzeko prest ere badaude. Biba zuek! | Ezin dut sinetsi Iker 2007-05-24 10:14:49 Eskerrikasko Morkaikori informazio hau bidaltzeagatik.Zuek emandako linkean sartu naiz eta bariantearena agertzen da. Honen esplikazio bat behar dugu herritarrok, dagokionari erantzun daixala. | Ni Bariantea 2007-05-24 10:29:30 Nolatan ba ezdigu udalak honi guztiari buruz informaziorik ematen? | Bareriantea? eta Depuradora? Elgoibartarra 2007-05-24 10:38:55 Bariantearen informazio eza?? Nik uste det depuradorakin berdina pasa zela, edo?? Ba al zekien norbaitek honi buruz zerbait aurrez???? | Bariantea Ion 2007-05-24 10:47:25 Nola? Bariante bat egin behar dutela? ez dut ezer entzun, berriro ere udalaren atzetik egon behar gara? Zergaitik eskutatzen dizkigute gauzak?Penagarria da, herritarrok hola ibili beharra | bariantea eta depuradora juantxo 2007-05-24 10:51:45 Depuradorana ez zan informazio handirik egon egixa esan, baina bariantiakin ein laikeduen sarraskixa ezin da depuradoranakin konparatu. Okurritzia bariante hori hortik sartzia, ikusiko dute zer etorriko zaien gainera. Ta enaiz karakateko antenari buruz ari... | Eman, ba, alternatiba hobe bat Ane 2007-05-24 11:00:47 Ni ez naiz arkitektua, ezta geologua ere ez. Itxuraz, pentsauta omen dauan bide hori ez jatzue gustau baina, zein kokapen izan leike aproposaua? Juantxo, amanazak baino hobeto, bota ideia kostruktibuak. Lagundu gauzak ondo eitxen. Ez dozu uste hobe dala? | bariantea ni neu 2007-05-24 11:05:00 berriro ere iñaki bereak esaten eta probarik gabe. udala akusatu amigismoa dagoela, empresa batzuk laguntza izan dutela udaletik , aisiakinen pelotazoa eta abr..... denak esan eta proba bat bera ere ez agertu zeren eta berak dioen gauzak demostratuko balitu jendea kartzelara bidaltzeko modokua da (Bestela begiratu Irungo kasua) baina probarik ezean gizurra ugari. eta orain kontu zahar bat astintzen bariantearekin. udalera joan eskero eta galdetu eskero , besteok egin dugun moduan , ikusi zenuke plan hori zaharra dela, plan horrek dioena da pòsibilitatea dagoela elgoibarren puntu hoietatikan pasatuta bariante bat egitea , ez du esna nahi bariantea egingo denik , hori elgoibarko udalak hartu beharreko erabakia da eta argi dagoen gauza da herriak ez duela behar bariante hori eta ez dela egingo, beste gauza askoren moduan , plan territorialak esnda ere. orduan mesedez , lasaitu danok gure mendiak horrela geratuko bait dira eta bestala hirigintzan galdetu besteok egin degun moduan eta Iñaki gauzak esateko orduan dena kontatu eta ez zuri komeni zaizun zatitxoa bakarrik desinformazioa emanaz herriari eta bildurtzen jendea, ez dituzu beste argudiorik jendea zu ganatzeko besteei gezurrezkoa diren mamuak botatzeaz gain. benetan tristea | bariantea juantxo 2007-05-24 11:15:50 Ez zait iruditzen Elgoibarren bariante baten beharra dagonik, ta esaten nuna ez zan amenaza ane, ta hona nere ideia konstruktiboa: A-8 doainik jartzea litzateke barianterik onena, gure inguruetan txikiziorik egin gabe alternatiboa egokixena iruditzen jata. Zuei zer iruditzen, ez al da bariante ona? | AURREKOARI ERANTZUTEN Ni 2007-05-24 11:16:43 Ze fantasam tipo zera zu? Barkatu baino, ni udalara joan naizen hoietakoa naiz eta niri uko egin didate informazio hortara, hau da, eskutatu egin didate. Eta bateronabten jarri duen bezalaze hor goian, sartu zaitez emandako link.ean eta ikusiko duzu. Eta eztala egingo, eztakit ba nik, ikusi beharko etorkizun baten egingo den edo ez.Ni behintzat gertu bizi naiz eta beldur naiz. | Ni neuri erantzuten Ni 2007-05-24 11:18:06 barkatu, ni neuri erantzuten nengoen ez juantxori, beraz AURREKOAREN AURREKOARI idatzi diot | frogarik gabe? ni neuri 2007-05-24 11:24:58 Zer froga eman behar ditu iñakik bariantea egin behar dela esaten duenean? Hor dagoen kontua da. Zuk gorrotoa diozu iñakiri, baina hark esan duena -Morkaikuk- konprobatu du jaurlaritzan. Mala ostiak zeuretzeko gorde. | Aupa iñaki ni neuri 2007-05-24 11:29:43 Ez duzu pertsonalizatu beharrik. Einbiou-k, ezker abretzaleak -eta ez Iñakik- egin dituen ikerketak espekulazioa salatzen dute. Frogak nahi badituzu Boletin ofizialetan bilatu, edo banatutako aldizkariak. | Bariantea antton 2007-05-24 11:32:24 Juantxorekin bat nator. Gure herriak behar al du jite horretako barianterik? Txikizio/etekin proportzioa ikusita, merezi al du? Ez al litzateke hobe A-8 doan jarri eta trafikoa bertatik bideratzea? | Hobeto, Juantxo Ane 2007-05-24 11:47:33 "Okurritzia bariante hori hortik sartzia, ikusiko dute zer etorriko zaien gainera". Hori amenaza bat ez bada... Bestalde, zorionak. Ez dakit A8xa debalde ipintzia ideiarik onena dan ere. Badauka kapazidaderik oin baino auto gehixao jasateko? Igual lehenengo konpondu ein biharko zan. Dana dala, pozten naiz behinguan kritika konstruktibo bat ein dalako, ohiko destruktibuak biharrian. | ikerketak eladio 2007-05-24 11:48:31 non egin ditu iñakik ikerketak Saturnino Orbegozo demokratikoki bahituta eduki zuenean?? | aneri juantxo 2007-05-24 12:27:09 Ane, iritzi publikoa kontran jarriko zaiela esan nahi nuen, "ikusiko dute zer etorriko zaien gainera" esatian. Ez gaitezen tremendistak izan. Hobetzen al noa? | Askoz hobeto Ane 2007-05-24 12:29:42 Barkatu ba. Lehenengo esan dozun moduan... | Diputaziotik: bariantia ez dute eingo. Morkaiko ME 2007-05-24 13:28:31 Foru Aldundiko teknikari batekin hitz eitten egon gera. Bariante hori guztiz inbiablia dala esan digu. Bere garaixan baten batek Lurralde Zatiko Planian bariante hori aurrikusi zaban, baina errepide planian ez da agertzen. Diputaziotik proiektu hori astakerixia dala diote, bariante horrek ez daukala batere zentzurik. Zatiko plan horrek "tal cual" aurrera jarraitzen du baina bertan agertzen dian proiektuek ez daukate zertan aurrera jun, biabilidade ikerketarik ere ez daukate einda. Elgoibarko plan territorialian ere ez omen da agertzen. San Migeleko bidiari buruz: Eusko Jaurlaritzako "Directrices de Ordenación Territorial" barruan Gernika-Markina-Elgoibar-Tolosa korridora aipatzen da eta horren barruan legoke San Migeleko bide berrixan proiektua. Honek ere aurrera eitxeko aukerarik ixa ez dakala esan digu. Ez gera gu gai hauetan adituak eta barkatu azalpen teknikuetan akatsik euki badogu, baina ideia orokorra hori da. Beste azalpenik bihar dabanik badao, jo deixala gure lokalera eta saiatuko gera laguntzen. Ondo izan. | AUPA MORKAIKO M.E Juantxo 2007-05-24 13:40:32 Eskerrik asko bildu dusuten informazioagatik, zuek lan asko egiten duzue, baina udalak zer egiten du? Udalaren kontua izango zan gure keskak aklaratzea | elgoibartarrari erantzuna Enrique Bert Arretxea 2007-05-24 15:11:18 Ikus dezakezunez, elgoibartarra, nire izena eta abizenarekin erantzuten dizut, zu nor zaren ez jakin arren. Zuk eskubide osoa duzu nire lana, elgoibarren.neten lana, hemengo kazetarien lana kritikatzeko. Sinistu ala ez, eskubide hori ez dizu inork ukatu, inork ez dizu orain ukatzen eta etorkizunean gauza bera gertatuko da. Baina muga batzuk gainditzen ari zara eta erantzun honekin (nigatik, lehenengoa eta azkena) nire uste apalean zergatik pentsatzen dudan hau azaltzen saiatuko naiz. 1.- Mezua ez da kendu, ikusten duzun bezala. Eta ez da kenduko. 2.- Zuk ez dakizu nor den moderatzailea. Zuk badakizu nor den zuzendaria, ez moderatzailea. Ez nahastu gauzak. 3.- Hemen izateko, zuzendari bezala, elgoibarko izarrak jarritako prozesu osoa gainditu behar izan nuen, eta argi esango dizut prozesu hori luzea bezain sakona izan zela, eta serioa. Esaten duzuna ez da nire aurkako ezer, erakunde honen aurkakoa baizik. 4.- Nire kurrukulumari buruz ziur ez duzula inolako ideiarik. Nahi baduzu, pribatuan, esango dizut zien den nire titulazioa, ikasketak, diplomak, hizkuntzak eta abar. 5.- Nire anaia, eta oro har, nire familia aipatzea ekintza erabat koldarra eta zikina iruditzen zait. Zorionez, nzure familia esagutuko banu ere, ez nuen inoiz erabiliko pertsona baten ideiak arbuiatzeko edo pertsona baten inguruan aurreiritziak izateko. Aipatu eta epaitu nire lana baina utzi familia pakean. 6.- Ez duzu irainik jarri baina zuk zerorrek ongi dakizu zure intentzio bakarra niri miña egitea izan dela. Hau horrela da eta karguari zor diodan zama dela argi dut. 7.- Jarraitu elgoibarren.neten parte hartzen. Gu, bitartean, gure lana egiten jarraituko dugu. | barren barren 2007-05-24 14:25:11 aupa Bert, oso ondo erantzun diozula elgoibartarrari,pentsatzen dot, eta benetan esan biar da oso lan ona egiten zaudela barrenekin, dinamismoa eta pluralitatea, eta alperrik galtzen zegoen medio bati bizia ipiñiz. ZORIONAK BARREN ETA LANGILE GUZTIERI! | Aupa Bert biren 2007-05-24 16:06:11 Jendejera horri ez zaio erantzun behar. amargatu hutsak dira eta probokatzea besterik ez dute nahi. Halako bihotz zikina daukanari ez egin kasorik. Nahikoa dauka bere burua aguantatzen eta. | ikerketak biru 2007-05-24 16:10:56 Morkaikuk egin duena txalogarria da. Bada, lehen frogak eskatzen zituenak ikus dezake zein erraza den batzuetan gauzak argitzea. einbiou-k ere, horrela egin ditu bere ikerketak. Eta eskerrak norbaitek egiten dituen, bestela jauntxoak espekulatzen jarraituko dute. Gutxienez jende guztiak jakin dezala. | frogak ni neu 2007-05-24 16:50:44 lehenik eta behin zoriondu morkaiko m.e. egin duen lana gaitik eta baita ere Enrike Bert bere erantzun egokiagaitik. baina gaozen temara, nik goizean frogak eskatu dizkiotenean Iñakiri honengaitik nioen, batek erantzun dit Iñakik ez dituela egiten ikerketak ,ezker abertzaleak egiten dituela eta ondo eginak. ba oraigoan ere gezurra, zeren eta morkaikok egin duena egin balute hasieratik, denok jakingo genduke nik lehen esan detena hau da proiektuori ez dela egingo, klaro nik esan eta ez didazute sinistu baina morkaikok esan eta ondo, eta posten naiz gainera. eta orain esango du Iñakik gezurretan zabilela? edo eta esango du ezker abertzaleak ez duela ikerketarik egin eta buloa bota duela politikoki ona zelako? explikaziño bat merezi dugula uste dut | bariantea ni neu 2007-05-24 16:54:32 Baietz egin bariantea, -proiektua aldatuz bada ere-, hamar urte baino lehenago? | Baserritarra 1 2007-05-24 16:57:31 Morkaikukoei: ni ez naiz fidatzen, Zergatik ez diozue galdetzen San Rokeko baserritarrei? | Baserritarrak eta Bariantea Morkaiko ME 2007-05-24 17:04:49 Atzo San Roke bailarako pare bat baserrittan galdetu genduan: zeoze eittekotan zabizela baina geldituta dauala, plano batzuk daudela esan dietela,... baina gauza zehatzik esaterik ez zaben izan. Bihar bada ez genduzen ate egokixak jo. Ez bazera fidatzen zatoz gure lokalera eta elkarrekin jungo gera San Rokeko baserrixetara galdetzera. Animatzen? | Noiz? Juantxo 2007-05-24 17:09:06 Morkaikokoak noiz joan behar zarete galdeketa egitera ba? | Galdeketa Morkaiko ME 2007-05-24 17:17:49 Printzipoz ez daukagu baserrixetan galdeketarik itteko asmorik. Baina inok gogua badaka eta horretarako gure laguntza nahi badu bere onduan izango gaittu lan horretarako. | plana eaj 2007-05-24 17:29:43 Ikusi duzue PNVk egindako plan estrategikoa 2011 ingururako? | Zer ote dauka batasunak? Dantzari 2007-05-24 18:06:28 Zerbait bai, hemen dabilen euli mordoa ikusita. Falanjistek, faxistek etab.ek indarkeria eta mehatxuak darabilzkite oraindik ere. Gertatzen dena da egun estatuaren babesa daukatela eta asko polizi indar, ejerzito, segurtasun langile, bizkarzain, etab. etan aritzen direla eta hauen biolentzia batzuren begietan garbia eta beharrezkoa da. Hauek guztiak Espainiar estatuko gerra zibila irabazi zuten eta beraien neurriko trantsizioa moldatu zuten. Inor ez da epaitu eta inor ez da gartzelaratu. Biktimak ordea demostratu egin behar beraien izaera eta dana Madrazok kristoren txapuza egiteko. Gure herrian oraindik ere diktadura garaiko plakak dauzkagu baina gerran hildakoen datu zehatzik ez dago. Aurreragotik ere, beraien helburua espainiaren bakar eta handitasuna defendatzea eta inposatzea izan da. Hortarako, mehatxu iruditu zaien oro txikitu dute eta edozein bitartekok balio izan du. Inposaketa eta zapalkuntza horren aurka mila motako erantzunak sortu ziren eta sortzen dira, ETA tartean. Batasunak nik dakidala instituzioetan eragitea du helburua eta dituen bitartekoak politikoak dira. Batasuna ilegalizatzea ez da kasualidadea, espainiaren eredua kolokan jartzen duen alderdi bakarra da. Katalanistak eta aipatu guztiek gaur egungo espainian beraien txokoa bilatzeko aukera egin dute (errespetagarria gainera). Baina dena ETA den teoria horrek(hemen hori defenditzen duen jenderik ez nuen espero, baina!!) aspaldi egin zuen pott. Egunkariak, aldizkariak, irratiak, jarrai, haika, segi, udalbiltza, gestorak, 18/98+en dagoen jende guztia denak ETA omen dira. Hori ez du inork sinisten. Guzti hauek amankomunean badituzte gauzak ordea, Euskal herri aske eta euskaldun baten nahia adibidez. Hori da suntsitu eta jendartetik kendu beharreko kistea. Ez ahaztu inoiz. Konponbidea mahai gainean dago, hego Euskal Herriko lau probintziak bilduko dituen autonomi estatusa, erabakitzeko eskubidea eta tresnak izango dituena, aurretik herritarren oniritzia izango duena. Hau da ukatzen digutena. PNV eta PSOEk herri hau sufritzera kondenatu nahi dute. Batzuek itsu izaten segiko dute, gatazkaren parte direla onartzen ez duten bitartean. Aurrera bolie! | aurrekoari Mikel 2007-05-24 18:07:26 Ez, zer egin du ba?? | Morkaikuri pello 2007-05-24 18:09:56 Galdetu duzue ea erabat deskartaturik dagoen muskurutxuko parke eolikoa, ala hor jarraitzen du mehatxuak? | Barkatu Dantzari 2007-05-24 18:16:59 Beste gai baten nenbilen | Aurrekoa Mikeli 2007-05-24 18:24:40 agian barianteari buruzko zerbait dago | Parke eolikua Morkaiko M.E. 2007-05-25 17:47:06 Kaixo Peio, Karakate Irukurutzeta parke eolikoari buruz aztertzen egon gera. Euskal Autonomi Erkidegoko Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektoriala irakurtzen egon gara eta bertan dioenez parke eolikua deskartatuta dao, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aurkeztutako alegaziuei esker. Badirudi gure arbasuek salbau dabela karakate-Irukurutzeta, bertan dauden elementu megalitikuak dala eta. Dana dala bestelako informaziorik jasotzen badogu jakinaraziko dizuegu. Hemen dakazue Energia Eolikaren Lurralde Plan Sektorialak Irukurutzeta baztertzian arrazoietaz diona. Ondo izan. Administrazioko beste organoekin lotutako akordioengatik edo alegazioak onartzeagatik atzera botatako kokalekuak: Administrazio Publiko interesatuei eskaini zitzaien entzunaldiaren izapidearen barruan, hainbat udalek esan zuten Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak prozedura hasita daukala, kultur ondasun kalifikatu gisa deklaratzeko, Multzo Monumentala kategoriarekin, Elosua-Plazentziako (Irukurutzeta) eta Iruarrietako (Samiño-Izazpi) estazio megalitikoak; horiek kontserbatzea eta parke eolikoa ezartzea ez dira bateragarriak udalen iritziz. Eta hala da, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak, 2000ko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez, prozedura hasi zuen aipatutako estazio megalitikoak, besteak beste, kultur ondasun kalifikatu gisa deklaratzeko, Multzo Monumentala kategoriarekin. Euskal kultur ondarearen 7/1990 Legeko 22-1 artikuluak xedatzen du ondasun kultural bat kalifikatzeko asmoz espedientea hasteak esan nahi duela ondasun horri kalifikatutako ondasunentzat legeak aurreikusten duen babesa behinbehineko aplikatuko zaiola. Dena dela, eta, azkenean, espediente hura ebatzi ondoren, parke eolikoa instalatzea deklarazio harekin bateragarria (debekatua) ez zela erabaki izan bazen ere, energia eolikoaren LPSn arazorik gabe jaso zitekeen, kultur espedientea zegoen fasean, kokaleku potentzial gisa Irukurutzetakoa eta Samiño-Izazpikoa. Eta horrekin ez zen inola ere aipatutako Legeko 22. artikuluaren aurka egiten. Bi espediente haietan eta, bere kasuan, proiektu zehatzen inguruko ingurumeninpaktuko ebaluazio-espedientean aztertu behar ziren, hain zuzen ere, parke eolikoen kokalekuek zenbateraino hartzen zituzten estazio megalitikoak, eta bi balore horiek, osoz edo zatiz, bateragarriak ziren edo ez ziren. Esandakoa alde batera utzita, eta zuhurtzia printzipioagatik, LPS hasieran onartu zenean Irukurutzeta eta Samiño-Izazpiko kokalekuak Multzo II-n sartu ziren (nahiz eta ingurumen-eragin orokor txikienekoak izan; ahaztu gabe, noski, kultur ondareari sortutakoa), eta bien bitartean Kultura Sailarekin bilerak egin ziren, bi baloreak bateragarri izateko, ahalik eta kalterik txikiena eraginez kultur ondareari. Baina, nahiz eta denok ahalegindu, ezinezkoa izan zen akordio bat erdiestea puntu honen inguruan eta, ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak erabaki zuen uztea edo ateratzea, LPStik, Irukurutzeta eta Samiño-Izazpiko kokalekuak. Izan ere, lerrokadura potentzialak elementu megalitiko dezente hartzen ditu (5 elementu, Samiño-Izazpikoan eta 10 elementu, Irukurutzetakoan); beste hainbat elementu, berriz, inguruan daude. Eta, dirudien legez, koroen edo esklusio-zonen bidez antolatutako babes-sistema bat aukeratuko balitz, ezinezkoa izango litzateke parke eolikoak instalatzea kokaleku horietan. | morkaiko-ri pello 2007-05-25 23:51:19 Eskerrik asko. Non egon zarete orain arte? Badaukazue Web orririk galderak zuzentzeko? Hemen beste gai bateko foroan ari gara, baina gai hauek interes berezia dute | Morkaiko-ri pello berriz 2007-05-26 00:09:54 Irakurtzen nago poliki zuen idazkia eta azkenean diozuenagatik, ez dut garbi, Hau da, oraindik posible al da, urteak pasa ahala, kontu hori piztea? | Eolikuen etorkizuna. Morkaiko M.E. 2007-05-26 16:57:02 Kaixo Pello, Planian bertan jartzen dabanez berau behin betikua da, definitibua. Irukurutzeta kanpuan gelditxu dala dio eta leku posiblien artian batzuk erreserba bezela daude. Hau da, aukeratutako leku guztietan ere ez omen ditxue jarriko. Plan osua irakurtzia nahi badozue honako helbidera jo laikezue: http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-886/eu/contenidos/informacion/plan_energia_eolica/eu_8109/plan_energia_eolica.html Dana dala guk ere zure duda berdina dakagu oindiok eta ez diogu galdetziari utziko. Oin arte dakagun informaziua kontrastatzen saiatuko gera, bai eolikuan kasuan baitta bariantian kasuan ere. Gu ez gera danera heltzen eta baliteke zenbait informaziok ihes eittia, horregatik ardura hauek dittuzuen herritarren laguntza gustora jasoko dogu. Zuk diozun bezela hau ez da gai hauek tratatzeko fororik egokixena, baina gaixek hemen urten dabe eta hemen erantzuten saiatu gera. web orrixa badaukagu, baina berrizte lanetan gabiz eta hornitzailiakin ere pare bat arazo badauzkagu. Helbidia www.morkaiko.net da. Bertan foro bat badao eta idatzi laike. Hala ere foro bizi batek bihar daban bisita kopuru eta aktualidaderik ez daka. Hau hobetzia gure lana da eta horretan gabiz. Ondo izan. | morkaikori pello 2007-05-26 23:39:17 Eskerrik asko. Txapó! Laster arte. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |