Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Politika arrow Alkategaiekin izandako mahainguruko BIDEOA
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Alkategaiekin izandako mahainguruko BIDEOA PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-23 11:34
Bideoaren lehen zatian alkategai guztiek, banan banan, ordezkatzen dituzten alderdien programetako puntu nagusiak aipatzen dituzte. Mahainguruaren bigarren zatian, ikus entzuleek egindako galderak erantzun zituzten.
 
Ia 100 lagunek jarraitu zuten alkategaiekin mahaingurua 
Elgoibarko alkatetzarako hautagai guztiak (PPkoa izan ezik) bildu zituen BARREN astekariak mahai baten inguruan atzo (maiatzak 22) Musika Eskolako auditorioan. Ia 100 herritarrek jarraitu zuten zuzenean 2 orduko iraupena izan zuen mahaingurua eta azken zatian alkategaiei galderak zuzenean egiteko aukera ere eduki zuten.

Mahaikideak:
Klik haundi ikusteko
 
Alfredo Etxeberria (EAJ), Jon Peli Uriguen (EA), Unai Zulaika (EB-Aralar), Iñaki Odriozola (EAE) eta Ovidio Campello (PSE-EE).
*Javier Nuñez, PPko alkategaia ere mahainguruan parte hartzera gonbidatuta zegoen, baina alderdiaren agindua jaso ondoren ez agertzea erabaki zuen. 
 
ENTRESAKAK:
Alkategaiek mahainguruan esandako guztitik entresaka txiki batzuk atera ditugu.  
 
Alfredo Etxeberria (EAJ-PNV):
Klik haundi ikusteko
"Instituzioak zerbitzua euskaraz emateko gai izan behar dira: Udala, anbulatorioa eta gainerako guztiak. Baina guk ere autokritika egin behar dugu, ezta? Zein da erabiltzen dugun hizkuntza? Euskaraz izan behar da lehenengo hitza. Gazteek ikasketa guztiak euskaraz egiten dituzte, baina lan mundua erdalduna da. Hori konpondu behar da".


Jon Peli Uriguen (EA):
Klik haundi ikusteko
"Euskaran aurrerapauso handiak eman dira, proiektu asko daude martxan, ezagutza datuak onak dira. Kontseiluko datuen arabera, Elgoibar lehenengo 10 herrien artean dago, nahiz eta emaitza ez izan oso ona. Euskara ikasten duenak erabiltzeko aukera izan behar du eta hori bultzatu behar dugu. Udalaren zerbitzuetan eta barneko funtzionamenduan ere bai,  toki guztietan".
 


Ovidio Campello (PSE-EE):
Klik haundi ikusteko
"Denon partetik jartzen badugu, gai hau konpondu daiteke, ni prest nago pausoak emateko eta alderdia ere bai. Ezin gara legearen kontra joan, baina Esker Abertzaleak Udalean parte hartzeko aukerarik baldin badago, nik ez dut oztoporik jarriko. Ezker Abertzaleak hauteskundeetan parte hartzea nahiko nuke, egoera honek, ezkertiar bezala kalte egiten digu-eta".
 


Iñaki Odriozola (EAE-ANV):
Klik haundi ikusteko
"Zerbitzuen pribatizazioak diskriminazioa bultzatu du, eta ez San Lazaro egoitzan bakarrik, Kiroldegian ere antzerako zerbait gertatu zen duela urtebete inguru. Eskuineko Udalen joera pribatizazioa da eta horrek desberdintasunak ekartzen ditu".
 
 


Unai Zulaika (EB Berdeak-Aralar)
Klik haundi ikusteko
"Udaletxeko batzordeen araudia aldatu egin behar da, parte hartzea normalizatu behar da. Erakundeek parte aktibo izan behar dute udaletxean. Politikoak herritarrek aurrera eraman nahi dutena bideratzeko pertsonak izan behar dira".
 
 
 
  Mahaingurua argazkitan:
 
Klik haundi ikusteko
Publikoak galderak egiteko aukera izan zuen
Klik haundi ikusteko
Ia bete egin zen Musika Eskolako auditorioa
 
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Hori bakarrik esan zuten?
Pili 2007-05-23 13:01:04
Hautagaiek hori baino gehiago esango zuten ezta?  
Badakit hemen labur jarri behar direla gauzak, baina hautagai bakoitzak esandakoaren laburpen luzeago bat eskatu nahiko nioke Elgoibarren.net-i.
Ovidio
Mai 2007-05-23 13:27:46
Neri Ovidio gustatu zitzaidan gehien, dudarik gabe.
pili-ri
txiki 2007-05-24 09:10:19
eskatu beharrean dirudi ematen ari zarela. eskatzea libre da, baina librea zan bertaratzea ere eta zuk zeure laburpena egitea eh!.. edo gutxienez eskatzen hasiz gero, ba beste hitz batzuk erabili..
Zorionak itzultzaileari
Prailehaitz 2007-05-24 14:59:39
Zorionak eman nahi dizkiot itzultzaileari. 2 ordutan momentuko itzulketa egitea oso-oso gogorra da. Zorionak Amaia!!
Zorionak Barrenekoei
Ni neu 2007-05-25 12:33:55
Bejoindeizuela, Barreneko langileak! 
Zorionak holako mahai-inguru interesgarri bat prestatzeagatik eta horren berri hain egoki emateagatik. Espero dut bideoarena behartuta ez izatea.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari eta baimendutako 1