Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Aisia arrow Eguraldiak ez zituen kikildu Mendi Itzuliko parte hartzaileak
Blogak


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
The manualist


Ainhoa Mendibil
Hankahutsik
Ainhoa Mendibil
Kaixo Pello berriz ere,


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Gauaren tranpetan
erantzun 1


Ainhoa Lendinez
Loramen
Ainhoa Lendinez
Hirugarrenean ere bai (Joseba Iriondori elkarrizketa)


Angel Ugarteburu
Zabalduz
Angel Ugarteburu
Canada Day and Mount Grouse


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Praileaitzetik dator notizia


Barren astekaria

Gida komertziala

Eguraldiak ez zituen kikildu Mendi Itzuliko parte hartzaileak PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-21 11:53
Klik haundi ikusteko
253 lagunek eman zuten izena Elgoibarko Mendi Itzulian, alegia, iazko partaidetza errekorra (252) baino lagun bat gehiago. Eguraldi iragarpenak bete betean asmatu zuen eta ekaitzak Altzolatik San Migelera bidean harrapatu zituen mendizale gehienak. Parte hartzaileek, mela-mela eginda, baina giro onean amaitu zuten eguna antolatzaileek eskaini zieten bazkariarekin. (Argazkiak ditu)



Irteeran zenbat lagun elkartu ziren ezin ziurta dezaketen arren, “jende gutxi geratu zen atera gabe” jakinarazi digute Morkaiko Mendizale Elkarteko zuzendaritzatik. Egunean bertan 20 lagunek eman zuten izena, “egia esan ez genuen horrenbeste espero, eguraldi iragarpena kontutan hartuta”.

Eguraldia protagonista
Klik haundi ikusteko
Iragarpenek eguraldi hezea; euritsua eta trumoitsua iragarri zuten domekarako eta asmatu zuten. Hala eta guztiz, ibilbidearen lehen zatian hala moduzko eguraldia izan zuten parte hartzaileek: behe-laino artean egin zuten Karakaten gora, eta Irukurutzetara bitartean oso eguraldi ona izan zutela adierazi digute Morkaikotik. Bailararantz jaisten hasi zirenean, behe-lainoarekin topo egin zuten berriz, baina txarrena iristear zegoen. Altzolatik San Migelera bitartean harrapatu zituen ekaitzak parte hartzailerik gehienak. Kalamua bidean zihoan talde batek tximistak gertu ikusi eta San Migelera buelta ematea erabaki zuen babes bila. Antolakuntzak San Migelen jarritako gunean indar berritu eta atertu zuenean berriz ekin zioten bideari.
Aurreko egunetan egindako euriak eta sortutako lokatzak bidea are gehiago zaildu zuten. Ondorioak: pare bat erorketa Irukurutzetan behera eta lokatza Kalamuara bidean. Osterantzean, bide galtzeren bat edo beste kenduta, gorabeherarik gabe amaitu zen eguna.
Elgoibartar eta mendaroarrekin batera inguruko herrietako parte hartzaileak ere etorri ziren, hala nola: markinarrak, plaentxiarrak, zarauztarrak eta baita bi kataluniar ere.
 
◊ ARGAZKIAK:
*Hauek eta argazki gehiago jarriko ditugu laster ikusgai MEDIATEKA atalean 
 
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Familia bereko 3 belaunaldi Mendi Itzulian
Familia bereko 3 belaunaldi Mendi Itzulian
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
 
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
 
Klik haundi ikusteko
   
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

ZORIONAK
Aiastiatik 2007-05-21 16:19:23
Mila zorion antolatzaile eta partehartzaile guztioi!!! zuek bai meritua!
Zorionak Morkaiko!
Edu 2007-05-21 22:18:50
Aurten nahiko aguro ibili naiz, umiak bazkaltzeko zain nauzkalako. Ekaitzarekin Kalamuara iristen egin nuen topo. Tximistak eta trumoiak buru gainean neuzkan baina ezin naban ezer ein! Behintzat beheko piñadixa atzian laga naban eta zelaitxik gora nihuan. Esaten dabe holakuetan basuan gelditzia arriskutsuaua dala, ta aurrera ein bihar. Nik ez nakan San Migelera bueltatzerik. Tontorretik igaro eta segittuan Aubixarantz jeistsi nintzen. Eskerrak aterkixa nakala, ta behintzat haize boladei aurre ein nien hala nola.  
Gero piska bat atertu ein zaban, ta Aubixatik Sigmako auzorantz. Orduan ere saltaka geldittu barik!  
Azkenian Merkatu plazan zauzen Morkaikoko taldekoei zorionak eman eta etxerantz umiei jaten ematera. Bazkarira azaldu ere ez nintzan ein, umiak siestan zeuzela nik ere atsedena hartu naban. 
Ea hurrengo batian eguraldi hobiaua daukagun!
Eskerrik asko
Morkaiko ME 2007-05-22 08:33:27
Morkaiko Mendizale Elkartearen izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu Elgoibarko itzulian parte hartu duzuenori eta baita lagundu diguzuenori ere: Aldapazahar, Gure Bide, Karakate eta Kalamua soziedadeak, Altzolako Urak, Udal Kirol Patronatua, Elgoibarko Udala, Altzolako Urak, Eroski, Netto, Bolintxo okindegia, Idarraga kafeak, Sahatzu, Patxi, Isabel Ormazabal, Fraile, Landa, Iraola eta Ziarda harategiak, Dori urdautegia, Ibartxiki eta Julio Bueno ardoak, Pilar eta Bollar frutadendak eta nola ez, hornitze puntuetan eta asistentzia lanetan lagundu diguzuenori.  
 
Bestalde, asteazkenetan mendi emanaldietara etorri zaretenoi eskerrak. Udal Kirol Patronatua, Kutxa, Musika Eskola, Bronymec eta Iriondo Kirolak ere eskertu nahi genituzke ziklo honetaan eman diguten laguntzagatik. 
 
Datorren urtean ere honelako ekintzetan gure ondoan izango zaituztegun esperantzan, jaso agur bat. 
 
Morkaiko M.E.
Zorionak
Mikel 2007-05-22 10:09:20
Zorionak morkaikori egin duzuen lana benetan eskertzekoa da eta, eskerrik asko antolatzaile guztieri. Datorren urterarte.
ZORIONAK MORKAIKO
Jose 2007-05-22 10:17:23
Zorionak Morkaikoko lan taldeari, zenbat pertsona osatzen dute lan taldea? Benetan arrituta gelditu nintxen antolakuntzarekin.Oso ondo, jatekoa bi tokietan oso ona eta bazkaria ere oso ona.Datorren urtean ere berriz parte artuko dut. Eskerrik asko
Joseri
Morkaiko ME 2007-05-22 11:08:41
Kaixo Jose, 
 
Zuzendaritza 10 lagunek osatzen dogu. Itzulixan Valentin Txurruka eta Jaime Martinezen laguntza izaten dogu urtero. Aurten Sabin Txurruka eta Jabier Etxeberria ere izan ditxugu laguntzen. Bazkarixa Sahatzuk prestatzen digu (horrek bai dakala lana!!). 
 
Gustokua da errepikatzeko goguakin gelditxu zeratela entzutia. Hori da gure satisfakziorik haundixena.
Eskertza gehiago
Morkaiko ME 2007-05-22 14:37:38
Lehen aipatu ez baditugu ere, Lanbroa kafetegia eta Beristain edariak ere esakertu nahi ditugu.
Milesker
Eibar 2007-05-22 15:04:21
Eskerrik asko montau dozuenagatik, oso ibilbide polita neri gogorrak egin zeztazen aldapa batzuk.Euriak ez zeztan asko lagundu, baina oso ondo pasau neban.Eskerrak eman nahi dotzat Morkaiko Mendizale taldea eramaten dutenei.
Eguraldi txarra
Lur 2007-05-22 15:07:58
Eguraldi oso eskasa egin omen zuen,ez? Ni kanpoan igaro dut asteburua baina argazkiak ikusita, imaginatzen dut nola joan zen eguna. Merito handikoa bai jendearena eta bai antolakuntzarena.
Ez horren txarra
ni 2007-05-22 15:27:11
Aurreko gabeko txaparroiak ikusitxa ez zigun horren egualdi txarrik ein. Egixa esan guri txaparroi haundixenak Altzolan arrapau zigun baña ordurarte ez zen tanta bat ere jausi. Txaparroi haundi hori eta gero euri gutxi egin zigun ere. Nik firmatuko nuke zapatuan domekan ein zigun egualdixa aurreikuspenek esaten zabena ikusitxa!
Ados
Iñigo 2007-05-22 15:37:07
Ados aurrekoarekin.Ez zuen hain eguraldi txarra egin. Oso ibilaldi ona egin genuen gu lagun tartean, giro ona egon zen.Bide batez, mila esker Morkaiko mendizale elkartea eramaten dutenei, benetan lan zoragarria egin zenuten eta.Bazkaria ere oso ondo antolatuta. Datorren urtean nirekin kontatu
ZORIONAK.
Iñaki 2007-05-22 16:07:51
Zorionak mendi itzulia antolatu duten guztiei eta batez ere Morkaikoko zuzendaritzakoei. Ez igandekoagaitik bakarrik, urtean zehar MUSUTRUK antolatzen dituzuen ekintza guztiagaitik. Benetan bikain ari zarete! Jarraitu horrela!!!
Galdera
Galderator 2007-05-22 19:24:36
Noiz jarri behar dituzue beste argazkiak mediatekan?
argazkiak?
ni 2007-05-28 09:20:43
Noiz jarriko dituzue argazkiak mediatekan?
Mendi Itzuliko argazkiak MEDIATEKAN
elgoibarren.net (Asier Orbea) 2007-06-01 14:38:31
Elgoibarko Mendi Itzuliko argazki gehiago igo ditugu MEDIATEKA atalera (http://www.elgoibarren.net/component/option,com_zoom/Itemid,21/catid,102/)



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Iragarki Laburrak

Bideo inkesta

Zine agenda

Azken komentarioak


titanic...?
Zeinek esan bihar zestan neri, \"bai, laster kali...
(malen)

Argazkiak bidaltzeko
Kaixo Hergon, elgoibarren.net@elgoibarkoizarra he...
(elgoibarren.net)

Aupa Buztangorriak!!!
Ahal juau!!! hasierako partido ezkasak eta gero z...
(Hergon)

bandan
eztot ikusten nik elgoibarko bandia obra hau jotzen...
(estha)

asto bidea
Denbora kontua izan da baina ikusita zegoen hor ze...
(Gaueko)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1