Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Kirolak arrow Azkoitiak Elgoibar kanporatu du Herriarteko Pilota Txapelketan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Gida komertziala

Azkoitiak Elgoibar kanporatu du Herriarteko Pilota Txapelketan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-21 09:33
Argazkia: Aitor Zabala DV
Tanto-kopuruan lortutako aldeak (+23) eman dio sailkapena Azkoitiari Herriarteko Pilota Txapelketan. Azkoitiarrek odolkiak ordainetan eman zizkieten elgoibartarrei eta 2 eta 1 nagusitu ziren final-zortzietako kanporaketako itzulerako partidetan. Senior bikoteak bakarrik lortu zuen garaipena.
 
 
 
Joaneko partidetan lortutako emaitza onak ez dira nahikoa izan, azkoitiarrek kadete eta jubenil mailako partidetan tanto-kopuru nabarmenegiaz irabaztea lortu baitzuten, joan zen barikuan, Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatutako partidetan. Hain zuzen ere, tanto kopuruan egon da gakoa. Bi herriek hiruna partida irabazi dituzte elkarren aurka jokatutako final-zortzietako kanporaketan, baina egindako eta jasotako tanto kopuruari kasu eginez gero, 23 tanto gehiago egin dituzte Atano III.aren herrikideek.
Dena dela, Elgoibarrek duintasunez esan dio agur txapelketa prestigiotsuari, egungo txapelduna eta irabazteko faborito nagusienetakoa den herriaren aurka galdu baitu, tanto kopuruagatik, gainera.
 
Emaitzak:
Kadeteak: Azkoitia 22 / Elgoibar 0
Azkoitia: Patxi Gorosabel eta Joseba Zendoia
Elgoibar: Iñigo Plazaola eta Haritz Arribillaga

Jubenilak: Azkoitia 22 / Elgoibar 4
Azkoitia: Oier Epelde eta Josu Epelde
Elgoibar: Asier Lizarralde eta Kepa Arrizabalaga

Nagusiak: Azkoitia 11 / Elgoibar 22
Azkoitia: Markel Andueza eta Jon Orbegozo
Elgoibar: Iñaki Lazarobaster eta Eneko Loiola
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

animooo!!
jarraitzailea 2007-05-24 02:17:50
aupa zuek! oraingoan ezinezkoa egin zaigu, baina kontrakoak ikusita ez zan lan erreza. Hurrengo baten ere aukera izango dugu, segi lanean fin-fin. 
aupa elgoibarko pelotariak!
pelota partiduak
SAMAZPI 2008-05-15 22:09:28
Azkoitiak eta Elgoibarrek ez dabe oraindik herriarteko partidudik jokatu eta albiste hori gaizki ipinita dago , hori da aurreko urtekua, mezedez jarri ondo. Barixakuan jokatzen dabe Andoainen kontra.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 4 bisitari