Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Publizitatea

Advertisement
www.baserrikoa.com eskualdeko baserritar eta salmenta zuzenaren erakusleiho berria PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-07-18 13:30
Klik haundi ikusteko
Eskualdeko baserriko produktuen erakusleiho izateko helburuarekin sortu du Debemenek www.baserrikoa.com webgunea. Baserritarrek “era naturalean” ekoiztutako “kalitatezko produktuak” eskaintzen dituzte bertan, eta bezeroek produktuengana erraztasun handiagoarekin iristeko informazioa lortu dezakete. Gaur egin dute atari digitalaren aurkezpena, Idotorbe auzoko lokalean.

Klik haundi ikusteko
Eskualdeko baserritar dezente batu dira Idotorben, webgunearen aurkezpenean.
Baserrikoa Debabarrena proiektuarekin, baserriko produktuen merkaturatzeko bide laburrak bultzatu nahi dituztela azaldu dute Debemeneko arduradunek, www.baserrikoa.com webgunearen aurkezpenean. Eta bi dira jarraitu nahi dituzten ildoak, alde batetik salmenta puntuen egokitzapena eta bestalde web orrialdea.
 Azken honen inguruan honela azaldu dute webgunea sortzeko ideia: “Badakigu gaur egungo bizitzeko erritmoak ez duela bat egiten azoketako ordutegiekin eta gainera badakigu baita ere, egungo gizarteak interneten bilatzen duela informazioa eta gero eta gehiago internet bidez gauzatzen direla erosketak. Guzti hori jakinda, eskualdeko baserriko produktuak eskuratu nahi izanez gero baserrikoa.com orrialdeak ematen duen informazioa izanda ez dago arazorik".
Klik haundi ikusteko
Etxeberrizabal baserriko Jabier Muguruza.
Orrialde honetan, eskualdean salmenta zuzena egiten ari diren baserritar guztien -57 une honetan- erreferentzia jasotzen da. Baserritar bakoitzak bere fitxatxoa du –Elgoibarko hamabi baserri eta Mendaroko lauren fitxak daude, momentuz-, eta bertan kontakturako datuak izateaz gain, baserritar bakoitzak zer produzitzen duen jakin daiteke, eta produktu horiek non aurki daitezkeen azaltzen da. Gainera, salmenta online burutzeko orrialdea duten ekoizleen linkak bertan daude zuzenean erosketa burutu nahi duenarentzat.

Eskualdeko azoka eta merkatuak
  Azoka eta merkatu guztien inguruko informazioa ere jasotzen du webguneak, baita azoketan antolatzen diren ekintzak eta tailerrak ere, garaian garaiko produktuen egutegia, errezetak, landa auzoetako jaien berri ematen da, ibilbide gastronomikoak eta gure natura aberatsak ematen dituen aukerak, bertako produktuak kontsumitzearen garrantzia osasuna, garapen jasangarria eta ingurugiroarekin lotuta.

 Erosleen parte hartze zuzenari esker, herriko ekonomia sustatzen eta landa eremu bizi bat mantentzen laguntzen dutela senti dezaten tresna ezin hobea dela webgunea uste dute Baserriko Debabarrena proiektuko arduradunek.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

San Bartolomeak 2012

Elkarrizketak


Pello Rubio

Nafarroa arragoa!

Azken komentarioak


MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Hau da marka !
Zorixonak, gertatu eta ordu erdira notizi osoa bid...
(berrigorri)

LOTSAGABEAK
Hori bai, 6000 euroko hileroko soldata kobratuz. G...
(jon larraņaga)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 37 bisitari