Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Publizitatea

Advertisement
Hasi dira Iņigez Karkizao eta ikastola ingurua urbanizatzeko lanak PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-07-17 14:23
Klik haundi ikusteko
 
Aste honetan hasi dira Elgoibar Ikastola inguruan dauden aparkalekuak berriz urbanizatzeko lanak. Amaieran, ondoko infograman agertzen den itxura izango du ingurune horrek (gaur egun honakoa du). Era berean, Iñigez Karkizao lanak ere hasi dira. Inguru horretan, oinezkoentzat zen bidea ibilgailuentzat egokituko dute.


  Ikastola inguruan hasita dauden lanekin gune hori berrantolatu nahi du Elgoibarko Udalak. Horretarako, bertan dagoen bihurgunea edo chicanea kendu egingo da. Aldaketa horri esker, aparkaleku kopurua gehituko dela aurreikusten dute, eta gaur egun dauden 15 aparkalekuen ordez, 35 izango direla jakinarazi dute. Bestalde, Iñigez Karkizao kaleko obretan trazatua berritzea, eta inguru horretako trafikoaren joan-etorria arintzea izango dira lanak egitearen arrazoi nagusia.Ondorengo bi argazkiotan ikus dezakezue egun duen itxura eta obrak amaitu ostean izango duena.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Irailean eta azaroan amaituko dira lanak
Klik haundi ikusteko
Gaur egun ikastola parean dagoen bihurgunea kenduko dute.
Aurreikusitakoaren arabera, Iñigez Karkizao kaleko obrak azaroaren erdi aldera arte luzatuko dira eta Ikastola inguruan abiatutakoak, berriz, irailaren hasierara arte. Iñigez Karkizaon abiatutako obraren ondorioz, “kale hau eta Pedro Mugurutza etorbidea lotzen dituen lurrazpiko pasabidearen sarrera kendu egingo dira”, eta beste pasabide bat eraikiko dute. Aurreikusitako jardueren baitan, euri uren sarea, argiak eta zorua ere berrituko dira, horrelako lanetan egin ohi den legez. Hori bai, obrek dirauten bitartean, uneoro, ibilgailuak igaro ahal izango dira bertatik.
Aurrekontua
  Aurrekontuari dagokionez, Elgoibarko ikastolaren inguruan egingo den obra Udalak ordainduko du, eta 109.272,70 euroko kostua izango du. Obra hau Echaide Eraikuntzak S.A. enpresari esleitu zaio. Iñigez Karkizao kaleko obra, bestalde, Urruzuno sektorearen urbanizazioak bere gain hartu duen zama edo konpromisoa da, eta finantzazioa pribatua izango da. Lan horiek, berriz, Obegisa S.A. enpresak burutuko ditu.
 
Lotura duten albisteak:



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

San Bartolomeak 2012

Elkarrizketak


Pello Rubio

Nafarroa arragoa!

Azken komentarioak


MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Hau da marka !
Zorixonak, gertatu eta ordu erdira notizi osoa bid...
(berrigorri)

LOTSAGABEAK
Hori bai, 6000 euroko hileroko soldata kobratuz. G...
(jon larraņaga)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 3 bisitari