Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Alvaro Blanco elgoibartarrak jaso du IMHko Ikasle ohi aipagarrienaren saria PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-06-22 13:09
Klik haundi ikusteko
 
Gaur eguerdian banatu dituzte 2012ko IMH Sariak, Lanbide Heziketako ikasleei errekonozimendua egiteko. Ikasle ohi aipagarrienaren saria Alvaro Blanco Caceres elgoibartarrak jaso du. Gorka Etxeberria, Aritz Jauregi eta Urtzi Etxabe ere saritu dituzte.
 

 Ikasle ohi aipagarrienaren saria jaso duen Alvaro Blancok 1998-2000 urteetan egin zuen IMHn diseinuko goi-mailako zikloa, eta, egun, Azkoitiko Ibarmiako salmenta arloko zuzendaria da. IMHn ikasketak amaitu ostean, Geminisen egin zituen praktikak, eta, ondoren, Goratun egin zuen lan, Ibarmian hasi zen arte. Orain arteko ibilbidearen eta esperientzien berri eman die Blancok ikasketak amaitu berri dituzten IMHko ikasleei, diploma banaketa ekitaldia egin dute-eta IMH sariak banatu ostean. Carlos Crespo Eusko Jaurlaritzako Sailburuordeak, Elgoibarko Udaleko Ricardo Garate alkate ordeak, Josu Riezu AFMko zuzendaritzako kideak eta Javier Lopez IMHko zuzendariordeak hartu dute parte ekitaldian.
 Ikasle aipagarriaren saria Ermuko Gorka Etxeberria Gorrotxategiri eman diote. Muntaiko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea da. Fabrikazio Mekanikoko ikasle aipagarria, bestalde, Azkoitiko Aritz Jauregi Gorrotxategi izendatu dute, eta ikasle elgoibartar aipagarrienaren saria Urtzi Etxabe Mujikari eman diote. Muntaiko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea da. Ikasle guztiek 8tik gorako batez besteko nota atera dute.

•Argazkiak:

Klik haundi ikusteko
Ikasle sarituak, agintari eta enpresa laguntzaileekin.
Klik haundi ikusteko
Alvaro Blanco, 2012ko ikasle ohi aipagarriena.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 

 

 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

Bideo eta argazkiak



San Bartolomeak 2012

Elkarrizketak


Pello Rubio

Nafarroa arragoa!

Azken komentarioak


Txiki Eguna abuztuaren 26an, a...
2013ko Txiki Eguna, abuztuaren 26an, astelehenean, ospatuko dugu aurten elgoibartarraok.
(elgoibarren.net)

Txiki eguna noiz da?
Aurten abuztuak 25 igandea izanik, noiz izango da ...
(Hergon)

MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Albisteak ePostaz jasotzeko