Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Bi lagun atxilotu zituzten zapatuan indarkeria erabiliz lapurreta egin zutelakoan PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-06-19 14:32
Klik haundi ikusteko
 
Elgoibarko udaltzainek eta Eibarko Ertzain-Etxeko agenteek bi lagun atxilotu zituzten, joan den zapatuan, indarkeria erabiliz lapurreta egitea egotzita. Atxilotuetako bat adintxikikoa da.
 


 Ertzaintzaren arabera, zapatu gauean, 23:00ak aldera, hiru lagunek beste bat nola inguratzen eta “jipoitzen” zuten ikusi zuten Ertzaintzako patruila bateko kideek, Urazandi kaleko lehen blokeko etxeen azpian dagoen pasabidean (goiko argazkian). Praketako poltsikoan eskua sartu eta diru-zorroa nola osten zioten ere ikusi zutela adierazi dute. Ertzainek inguruan zebiltzan udaltzainei jakinarazi zieten ikusitakoa eta elkarrekin bertaratu ziren.
 Agenteak ikustean ihesari eman zioten susmagarriek, baina Ertzainen autoa erabiliz bidea oztopatu eta hiru lagunetako bat atzeman zuten. Atxilotzerako unean ertzain bat jo eta gogor egin zion aurka poliziari. Ihesari eman zion beste gazteak ere poliziari aurka egin zion, baina udaltzaingoko agenteek eta ertzainek atxilotzea lortu zuten.
 Atxilotuetako batek 18 urte ditu eta 16 urte besteak. Indarkeria erabiliz lapurreta egiteaz gain, atentatu delitua egotzi diete gazteei, atxiloketaren unean agenteei eraso egiteagatik. Polizia aurrekariak dituzte batak zein besteak.
 Atxilotu eta gero Eibarko Ertzain-Etxera eraman zituzten delituaren inguruabar eta zertzelada guztiak jaso ahal izateko eta delituaren kalifikazio zehatza egiteko. Alabaina, adintxikiko laguna berehala aske laga zuten, hala eskatutakoan epailearen aurrean agertzeko betebeharrarekin. Beste atxilotua epaileen esku laga zuten.
Ustez lapurretan parte hartu zuen hiruugarren laguna zein den jakiteko ikerketak aurrera jarraitzen duela gaineratu du Ertzaintzak, ihes egitea lortu zuen-eta. 
 
Lotura duten albisteak:



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak

Operazio poliziala ez hain garbia
Neu 2012-06-22 19:00:25
Bertsio polizialak ez du argitzen zergatik Urazandiko auzokide pila bat argazkian agertzen diren leiho eta balkoietara irten eta txistuka eta oihuka hasi zen. Polizia batek gazte bati tratu txarra ematen ari zitzaion, zehazki, belarrondokoak joten. Jendearen erantzuna ikusi zutenean, ertzainak "baja aquí si tienes cojones" eta horrelakoak esan eta gero, auzokideen bistatik kendu zuten gaztea eta han auskalo zer egin zuten.



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

Bideo eta argazkiak



San Bartolomeak 2012

Elkarrizketak


Pello Rubio

Azken komentarioak


Txiki Eguna abuztuaren 26an, a...
2013ko Txiki Eguna, abuztuaren 26an, astelehenean, ospatuko dugu aurten elgoibartarraok.
(elgoibarren.net)

Txiki eguna noiz da?
Aurten abuztuak 25 igandea izanik, noiz izango da ...
(Hergon)

MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari