Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Barren astekaria

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Elgoibarko zortzi komertziok jaso dute UNE 175001 ziurtagiria PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-06-13 14:12
Klik haundi ikusteko
Eusko Jaurlaritzak eta Euskaldenda merkataritza konfederazioak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 144 denda saritu ditu UNE 175.001 kalitate ziurtagiriarekin. Horietako zortzi komertzio elgoibartarrak dira.

  • Honako hauek dira 2011n ziurtagiria jaso duten komertzio elgoibartarrak: Muruamendiaraz gozotegia, Astigarraga Kirolak, Pitxintxu, Modas Ferpi, MG Burdindegia, Luvik oinetakoak, Patxi harategia eta Garate jantzidenda.
 Euskalit-ek, Kalitatearen Euskal Fundazioak ematen ditu UNE 175001 agiriak. Bezeroari arreta, emandako zerbitzua eta langileen profesionalizazioa aitortzen ditu ziurtagiri horrek, eta kalitatezko urrezko Qa lortzeko bidean, lehen pausoa da. UNE 175001 ziurtagiriak kalitate-parametro batzuetara behartzen ditu komertzioak: besteak beste, salgai dituzten artikuluak ondo erakustea, lokalak ondo argiztatzea eta tenperatura egokian izatea, langileak abegitsuak izatea edo etengabe hobetzeko egiten duten lana. Saria jaso duten dendek Euskaldendak konfederazioak antolatutako eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako formazio ikastaroa egin zuten, eta ondoren, ikasitakoa beren dendetan aplikatu zuten.
 Maite Valmaseda Eusko Jaurlaritzako merkataritza zuzendariaren eskutik jaso zituzten 26 udalerriko 144 dendek ziurtagiriak, Zumaian egin zen ekitaldian. Euskaldendak (Euskadiko merkatari, ostalaritza eta zerbitzu enpresen elkarteen konfederazioa) osatzen duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 4.300 denda, zerbitzu enpresa eta ostalaritza enpresen artean, 144 dendak eskuratu dute, hortaz, kalitateko urrezko Qa lortzeko bidean jartzen dituen lehen ziurtagiria. 
 
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

Bideo eta argazkiak



San Bartolomeak 2012

Elkarrizketak


Pello Rubio

Azken komentarioak


Txiki Eguna abuztuaren 26an, a...
2013ko Txiki Eguna, abuztuaren 26an, astelehenean, ospatuko dugu aurten elgoibartarraok.
(elgoibarren.net)

Txiki eguna noiz da?
Aurten abuztuak 25 igandea izanik, noiz izango da ...
(Hergon)

MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari