Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Barren astekaria

Mediateka


2011

Gida komertziala

Publizitatea

Advertisement
Pilotari elgoibartarrek garesti daukate finalerdietara sailkapena PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-06-12 14:50
Klik haundi ikusteko
Artxiboko argazkia.
Hernanik 3-0 irabazi zion Elgoibarri Herriarteko pilota txapelketaren finalaurdenetako joaneko partiduetan. Finalerdietara sailkatzeko balentria bat behar dute pilotari elgoibartarrek, hiru partidak galtzeaz gain, tanto oso gutxi egin zituzten-eta. Bueltako partiduak barixaku honetan jokatuko dira Ikastolako frontoian. Bestalde, Lagunak Pilota Txapelketako finalak ere barixaku honetan jokatuko dira, Kalegoen plazako frontoian, 10 Bai Torneoko finalaren aurretik.


 Kadeteetan, Iker Loiartek eta Hodei Noblek 22-1 irabazi zieten Idigoras eta Loidiri. Loairte hernaniarrak min handia egin zuen sakearekin eta elgoibartarrak mendean izan zituzten.

 Jubeniletan, Urkizuk eta Murgiondok 22-14 irabazi zieten Conde eta Txurruka IIari. Lehia parekatua izan zen partidu erdira arte. Iker Txurrukak min hartu zuen eskuin eskuan eta elgoibartarren entrenatzaileak bi pilotariak postuz aldatu zituen arren, ezin izan zieten hernaniarrei eutsi.

 Seniorretan Paul Ojuel eta Markel Lizeaga 22-11 nagusitu zitzaizkien Agirrezabala eta Txurrukari. Elgoibarko bikote titularrak ezin izan zuen partidua jokatu eta ordezkoak ez ziren gai izan hernaniarren joko onari aurre egiteko. Lizeaga denboraldiko momenturik onenean dago eta peloteoan nagusi izan zen. Ojuelek, berriz, min egin zuen sakean eta jokaldi ikusgarriak egin zituen. (Iturria: kronika.net)
Lagunak Pilota Txapelketako finalak, barixakuan
Klik haundi ikusteko
2011ko Lagunak pilota txapelketako finalista eta antolatzaileak.
Datorren barixakuan, ekainaren 15ean, jokatuko dira Lagunak Pilota Txapelketako finalak, Kalegoen plazako frontoian. 17:00etan hasiko dira partidak eta aurre-benjamin, benjamin, alebin eta infantil mailetako pilotariak arituko dira lehian. Pilotari gaztetxoen ostean, nagusien txanda izango da, binakako 10 Bai Torneoko finala jokatudute-eta 19:00etatik aurrera.
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

Bideo eta argazkiak



San Bartolomeak 2012

Elkarrizketak


Pello Rubio

Azken komentarioak


Txiki Eguna abuztuaren 26an, a...
2013ko Txiki Eguna, abuztuaren 26an, astelehenean, ospatuko dugu aurten elgoibartarraok.
(elgoibarren.net)

Txiki eguna noiz da?
Aurten abuztuak 25 igandea izanik, noiz izango da ...
(Hergon)

MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan bisitari 1