Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Albisteak arrow Besterik arrow Bi istripu A-8 autopistan, Elgoibar inguruan
Blogak


Elgoibarko Izarra
Izarren Hautsa
Elgoibarko Izarra
Euskal matriarkatua


Joanes Rodriguez
Pentsatu prisarik gabe, ekin geratu gabe
Joanes Rodriguez
Hasteko: Txurixa


Asier Etxaniz
Urrutira gabe
Asier Etxaniz
Gaia Jarrita


Morkaiko
Elgoibartik mendira begira
Morkaiko
2009an federatzeko formularioa eta tarifa


Iban Urizar
Soinu patata, zarata tortila
Iban Urizar
Botila sinfonikoak


Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Mikel Olaizola
Ukalondoei


Barren astekaria

Mediateka


2007

Gida komertziala

Bi istripu A-8 autopistan, Elgoibar inguruan PDF Inprimatu ePosta
elgoibarren.net   
2007-05-16 10:40
Klik haundi ikusteko
 
Azken ordua: Atzo eguerdian hil zen Oihana Alkorta, 29 urteko oriotarra, A-8 autopistako istripuan larri zauritu zen emakumea.
11:30etan konpondu da elkarren segidan gertatutako 2 istripuk A-8 autopistan sortu duten kaosa. Kamioi batek eta anbulantzia batek elkarren aurka talka egitearen ondorioz, 3 lagun zauritu dira; bat oso larri.

Autopista kolapsatu egin da eta auto pilaketak egon dira bi noranzkoetan, nahiz eta istripua Bilborako noranzkoan izan den. Goizeko 11:00etan errei bakarra (ezkerrekoa) zegoen irekita Bilborako noranzkoan. N-634 errepide nazionaletik bideratu behar izan du Ertzaintzak zirkulazioa.
 
Istripu bikoitza
Dirudienez, bata bestearen ondorio izan diren bi istripuk sortu dute kaosa A-8 autopistan. Goizeko 9:00ak inguruan auto bat bidetik atera eta atzetik zetozen bi ibilgailuk ezin izan dute sahiestu eta kolpatu egin dute. Arin zauritutako lagun bat laga du lehen istripu honek. Zauritutako lagunaren bila joan den anbulantziak izan du, hain justu, goizeko bigarren istripua 9:30ak inguruan. Kamioi batek atzetik jo du anbulantzia eta bi lagun larri zauritu dira, anbulantziaren barruan zihoazenak, hain zuzen ere. Talka bortitzaren ondorioz airean atera dira eta autopistako asfaltora erori dira.
Zoritxarrez, ez da honakoa A-8 autopistan Elgoibar parean edo inguruetan geratu den lehenbiziko istripua izan.
 
Argazkiak:
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak duen Trafikoa Kudeatzeko Zentroko kamerek istripua grabatu dute.
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak

Desastria!
Imanol 2007-05-16 11:37:09
Aurreko batian gazte baten iritzi artikulu bat irakurri naban aldikariren batian. A-8 istripupistan ordu erdiko bidia egitteko ixa bi ordu bihar izan zittuala aittatzen zaban (ia astero izaten diran ataskoren batian harrapatuta egon omen zan). Eta peajera allau zanian, hasarriak bultzatuta, ez pagatzi erabaki zaban. Peajeko langilliak modu txarrian hartu omen zaban, eta kotxeko matrikulia hartu zion; gaiņera, multia ipiniko ziotela ere esan zion. Eta puntuak kenduko zizkiotela ere bai!!! Baiņa gaztia ez zan bildurtu, eta pagau gabe alde egin zaban peajetik. Danok hori egingo bagendu, igual, autopista honek beste era batera funtzionatuko zabala pentsatzen niharduela hartu nindduan luak.
Kontuz errubelta batekin!
Maka 2007-05-16 11:51:27
Ez dakit nun izan dan aipatzen dan istripua, baiņa goizeko 8etan beste bat gertatu da (kotxe bat zaguan muturra txiki-txiki eginda), Bilborako noruzkuan, San Rokeko etxiak pasatu eta gero daguan eskumaruzko errebueltan. Kontuz ibili, hortik pasatzen zeratenok, errubelta horrekin, aurten 10 bat istripu ikusi dittut eta puntu zehatz horretan.
ASFALTUA
NERE 2007-05-16 12:14:03
Nik uste dut autopista horretan botatako 
asfaltua ez dela egokia, asko patinatzen  
du. Bestela ez da normala horrenbeste 
istripu egotea euri pixkat egiten duen 
bakoitzian. Kontuz ibili eta gainera  
denok ez bagenu ordainduko hobeto.
Ikusi dozue?
Imanol 2007-05-16 17:28:35
Ikusi al dittuzue bigarren istripuko irudixak telebistan? Kate guztietan botatzen dihardue. Irudi ikusgarri eta ikaragarrixak dira. Kamioi batek atzetik ematen dio bide baztarrian jendia atenditzeko geratzera zixen albulantziari. Gaiņera, anbulantzia honetan aurretik izandako istripuan zaurittutako emakume bat zaguan. Larri omen dago emakumia.
Istripuaren bideoa eta argazkiak
elgoibarren.net (Asier Orbea) 2007-05-16 19:47:14
Gaur goizean A-8 autopistan, Elgoibar parean gertatu den istripu larriaren bideoa eta argazkiak ikus ditzakezue azal-orrian daukazuen albistera joaten bazarete.
Hil egin da istripuan zauritutako emakum
elgoibarren.net (Asier Orbea) 2007-05-18 09:34:30
Azken ordua: Atzo (maiatzak 17) eguerdian hil zen Oihana Alkorta, 29 urteko kantari oriotarra; herenegun A-8 autopistako istripuan larri zauritu zen emakumea. Albistean gaineratu dugun urola-kostakohitza.info egunkariaren loturan topatuko duzue informazio gehiago.
Iratxoko kamareria
Imanol 2007-05-18 11:34:42
Lankide batek esan didanez, Oihanak kamarera lanetan jarduten zaban aste barruan Iratxo tabernan.
OHIANA
OHIANAN LAGUN BAT 2007-05-22 21:40:10
KAIXO: 
Ohianak iratxon lan itxen zun eta berak euki zeban istripu batetik ondo irten zan baina oso urduri jarri eta ertzainak anbulantzixari deitxu zion,gero kamioi horrek atzetik eman eta...agur ohiana. 
Gainera bere ama oso bakarrik gerau da ze bere aita eta anaia itsasoan galdu zian horain dala bastante denbora,ta bera mutilakin bizi zan. 
Bueno 
aio.
PAXPIS
mzki 2007-06-11 22:06:26
Gabon: 
 
Gaur interneten sartu naz, ez dot Paxpisen mezurik jaso eta ez dot ezta MSNean topatu,gaur be faltan bota dot.  
 
Jakin badakit Oihana joan egin dala baina halan da be bere barri izan gura nabelako edo, google-an sartu eta bere bila hasi naz (neu bai inuxentea!). 
 
Orriade hau topatu dot. Ez dakit pena merezi daben edo ez, baina zeozer argitu gura neuke: 
 
Oihana oso neska sentibera zan, maitagarria benetan. Hala da, aita itsasoan galdu eban baina ez neba. Oihanak ikaragarri maite eban Andoni. Andonik aurrera jarraitu behar dau eta neba biki lez urtero ospatu beharko dau bion urtebetze eguna, arrebak eskertuko deutso. Animo mutil! 
 
Oihana maitia, bidegurutzean alkar lotuko gara. 
 
PAAAAAAA!
animo
goldar 2007-06-11 22:56:50
ez neban ohiana ezautzen baina zure idatzi honek fibra sensiblea ikutu nau. sorte onena opa dizuet zuri eta baita ohiana maite zenuten guztioi. animo eta segi aurrera!
Iratxoko kamareria: Oihana Alkorta
markuleta 2007-07-16 08:36:52
KAIXO 
 
Jakin nahiko nuke PAXPIS izena zuen komentario unkigarria nork idatzi zuen.Komentarioa idatzi zuen pertsona nor den jakin nahiko nuke. Bat batean norbaitek idatzi zituen hitzak, oso hitz politak izan ziren, maitasuna gordetzen zuten hitzak, nork idatzi zituen? 
Eskerrik asko



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Publizidadea


Iragarki Laburrak

Bideo inkesta


Igarri duzu krisiaren eraginik?

Zine agenda

Azken komentarioak


Zorionak
Kaixo Angel: Ez dot uste ezaguntzen garenik. Ni L...
(bekoerrota)

Karakateko argazkiak
Igo ditugu MEDIATEKAra 2008ko Karakateko Igoerako ...
(elgoibarren.net)

Kendu debe!
Gaurko prentsan datorrena egixa bada, pankarta ere kendu debe.
(Lur)

Ordua zen
Bazen ordua norbaitek zerbait esatekoa. Lotsagarri...
(Arkaitz)

BTT zentruko alokairuen prezioa
Gauza bat adierazi nahi dizuet. Bizikletak alokatz...
(BTT zentrua)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 6 bisitari