|
Greba eguna izan da herriko ikastetxe publikoetan |
|
|
|
|
elgoibarren.net
|
|
2007-05-15 12:06 |
Hezkuntzako gehiengo sindikalak deituta, greba eguna da gaur (maiatzak 15) Gipuzkoako
ikastetxe publikoetan; baita Elgoibarko Herri Eskola, IMH eta Elgoibar BH Institutuan
ere. Sindikatuek irakaskuntza publiko ez unibertsitarioaren sektorearen
"alde" eta Eusko Jaurlaritzaren jarreraren "aurka" deitu dute
greba. Eskakizunak: lan baldintzak hobetzeak, 55 urtetik gorako langileen
lan-egunak murriztea, eta ordezkapen beharrizanei aurre egiteko neurriak
bilatzea, besteak beste.
Iazko azaroaren 21ean egin zuten
moduan greba eguna egiten dihardute ikastetxe publikoetan.
 Garbitzaileak bakarrik aurkitu ditugu Arreiturre Institutuan ELA, UGT, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek esandakoaren arabera, Gipuzkoako
irakaskuntza publikoan egiten ari diren grebak, orain arte, %65eko jarraipena
izan du.
∞
Informazio gehiago:
• eitb24.com
• Berria.info
|
Berriz ere? Mikel.A. 2007-05-15 15:13:19 Berriro greban daudela irakasleak? Ez dut esagutzen zektore hori oso ongi baina norbaitek daki zer gertatzen hari den?Irakurri dut eskatsen dutena, orduan benetan egoera tamalgarrian daude? | Aurrekoari Amaia 2007-05-15 16:21:50 Kontutan eukita eskatzen dutena eta nola dauden momentu honetan, ikusten da egoera onean ez daudela behintzat. | Irakasleen grebaz Kepa 2007-05-15 16:37:05 Zuzenketa bat egitearren da. Grebaren arrazoi bat ez da 55 urtetik gorakoen lan-egunak murriztea, klase-orduak murriztea baizik, lan-egunak eta lan-orduak mantenduz. Eskerrik asko. | Irakasleen egoera dela eta Ama bat 2007-05-15 20:09:50 Gure seme alabak ikastetxe publiko batean ikasten dute, eta guraso bezala greba hau eta aurrekoak jasan behar izan ditugu. Hain zaila da hezkuntzaren partetik irakasleek eta sindikatuek eskatzen dutenaren erdia bada ere ematea? Horrela ez genuke gure lan orduak galdu beharko gure seme alabek ez dutelako eskolarik. | Ikastetxe publikoa-Ikastetxe pribatua Manu 2007-05-15 20:47:21 Hezkuntza sailak askoz diru gehiago ematen dio ikastetxe pribatuei ikastetxe publikoeri baino,nola da posible hau? Gurasuok irtenbide bat behar dugu, ados nago aurrekoarekin. Ados nago baita ere irakasleek eskatzen duten lan baldintzekin, oso gogorra izan behar du irakaslea izatea. Oporrak bi hilabetekoak baina beste guztia? Nork aguantatuko zuen 30 ume txikiz betetako gela bat? Horretarako balio behar da. | Atzoko batzarra Amaia 2007-05-15 20:51:45 Ezdakit enteratu zareten baina atzo comisiones Obrerasek akordio bat lortu zuen hezkuntza sailarekin.Eta begiratu zein izan zen akordio hori: 130 irakasle liberatuko dituzte 2010.urterarte, beraiek euskara ikasteko. Horretarako badago dirua, irakasleak liberatzeko, eta gainera soldataren %100 irabaziko dute. Eta beste gainontzeko irakasleek eskatzen duten lan baldintzei buruzko akordio batera heltzea hain zaila al da? Mesedez, gaur egungo hezkuntza sailarekin ez goaz inora. |
Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen |