Menu Content/Inhalt

Azal-orria

Publizitatea

Advertisement
Elgoibartarren eta mendaroarren emaitzak Zegama Aizkorri mendi maratoian PDF Inprimatu ePosta
elgoiBARREN.net   
2012-05-22 14:37
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Hotzari, euriari eta elurrari aurre eginez, irteeran abiatu ziren 484 lagunetatik 387 korrikalari ailegatu ziren helmugara domekan jokatu zen Zegama Aizkorri mendi maratoi gogorrean. Ander Barrenetxea (ondoko argazkian), Iñigo Lariz eta Ion Revert izan ziren proba amaitzea lortu zuten gure ordezkariak. Maite Maiora mendaroarrak, aldiz, eroriko bat tarteko ezin izan zuen proba amaitu, eta, honenbestez, ezin izan zuen iaz lortutako 8. postua ondu.

 Kilian Jornetek irabazi zuen, bosgarrenez, XI. Zegama Aizkorri Mendi Maratoia, Munduko Kopako lehen proba puntuagarria, bere errekorra gaindituz. Hiru ordu 56 minutu eta 4 segundotan amaitu zuen proba kataluniarrak, baina ez zuen maratoiko denbora errekorra gainditu –2005ean Rob Jebbek hiru ordu, 54 minutu eta 18 segundotan amaitu zuen–.
 Mendaroiko I. Mendi Lasterketa irabazi zuen Luis Alberto Hernando (Burgos, 1977) sailkatu zen bigarren postuan (4:00:40). Bosgarren postuan iritsi zen lehen euskaduna, Jokin Lizeaga. Gure ordezkariei dagokienez, Ander Barrenetxea izan zen azkarrena. Sailkapen nagusiko 57. postuan ailegatu zen helmugara Barrenetxea. Iaz egindako denbora (5:12:51) dezente hobetu zuen gainera aurtengoan (4:52:10). Iñigo Larizek 59. postuan amaitu zuen proba eta 141. Postuan Ion Revertek.
Erori egin zen Maiora
  Emakumezkoetan ere pronostikoak bete eta Oiahana Kortazar elgetarra ailegatu zen lehen postuan, 4:52:30 denborarekin. Maite Maiorarentzat aurtengo helburuetako bat zen Zegama Aizkorri mendi maratoia baina oraingoan ez du zortea alde izan. Aitxuritik jaisten ari zela erori eta min hartu zuen sorbaldan, luxazio bat izan zuen, hain justu, eta proba bertan behera laga behar izan zuen. 
•Elgoibartar eta mendaroarren sailkapenak (sailkapen orokorra PDF)
  • 57. postua, Ander Barrenetxea (4:52:01)
  • 59. postua,  Iñigo Lariz (4:52:10)
  • 141. postua, Jon Revert (5:20:487)
Argazkiak: (egilea: Iosu Juaristi)
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

Argazki gehiago Edu Uriberen Mendi Lasterketa blogean




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!Slashdot!Yahoo!Ma.gnolia!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Mintza Eguna

San Bartolomeak 2012

Elkarrizketak


Pello Rubio

Nafarroa arragoa!

Azken komentarioak


MENDE ERDITIK ESKERRONEZ.
Luzeegiak dira joan den ostiraleko ospakizunak era...
(irigoiena)

Zorionak
Mila esker Arkaitz. Zure oharra elkarrizketatuari pasako diot. Izan ondo!
(Ainhoa Lendinez)

Zorionak
Elkarrizketa oso polita eta liburua oso gomendagar...
(Arkaitz)

Hau da marka !
Zorixonak, gertatu eta ordu erdira notizi osoa bid...
(berrigorri)

LOTSAGABEAK
Hori bai, 6000 euroko hileroko soldata kobratuz. G...
(jon larraņaga)

Komentarioak egiteko







Pasahitza ahaztu zaizu?, egin klik hemen

Erabiltzaile izenik ez badaukazu, erregistratu zaitez

Bideo inkesta


Zelan jaso duzu ETAren su-etena?

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Elgoibar Koloretan

Albisteak ePostaz jasotzeko






Une honetan 5 bisitari